pestañak
DEMODE QUARTET KONTZERTUA PORTUGALETEN
DEMODE QUARTET taldearen kontzertua ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu. Euskal kanten bertsioak "a capela" laukote honen eskutik, EPA! diskoa.
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/zuek-hor/bideoak/osoa/2738748/bideoa-demode-quartet-taldea-epa-diskoa-aurkezten--musika/
Eguna: abenduak 27, igandea
Ordua: 19:30
Lekua: Sta. Maria basilika
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila
Etorri eta disfrutatu.
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/zuek-hor/bideoak/osoa/2738748/bideoa-demode-quartet-taldea-epa-diskoa-aurkezten--musika/
Eguna: abenduak 27, igandea
Ordua: 19:30
Lekua: Sta. Maria basilika
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila
Etorri eta disfrutatu.
Gaboneatko apaingarri tailerra-kronika
Pasa den ostiralean Kabiezesen elkartu ginen Gabonetako apaingarriak egiten ikasteko asmoz. Bi apaingarri egitea izan zen gure helburua: elur-panpina eta Gabonetako arbola. Arbolean zintzilik edo mahai gainean jartzeko bertsioak egin zitezkeen.
Olga izan zen gure irakasle, berak eman zizkigun azalpenak; baina gero nork bere aportazioa egin zion. Horrela, apaingarri bakoitza bakarra izatea lortu genuen. Antzekoak bai, baina ez berdinak.
Hasieran, hitz eta pitz ibili ginen arren, erabateko kontzentrazioa behar izan genuenean isiltasun osoa eta bukatzeko Olentzero kantatu genuen alai. Dagoeneko etxea polit-polit apainduta dugu!
Olga izan zen gure irakasle, berak eman zizkigun azalpenak; baina gero nork bere aportazioa egin zion. Horrela, apaingarri bakoitza bakarra izatea lortu genuen. Antzekoak bai, baina ez berdinak.
Hasieran, hitz eta pitz ibili ginen arren, erabateko kontzentrazioa behar izan genuenean isiltasun osoa eta bukatzeko Olentzero kantatu genuen alai. Dagoeneko etxea polit-polit apainduta dugu!
Gure aldetik, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona izatea opa dizuegu!
OLENTZERO SESTAON!
Eguna: abenduak 24, osteguna
-11:30 ASTOAREN GAINEAN IGOTA, OLENTZERO BI
-
ZIAREN Kalejira. 14:00ak arte umeei harrera egingo die Olentzeroren baserrian (Las Llanas Pilota-lekua) -11:00-14:00 ANTZINAKO AZOKA, TAILER ETA JOLASAK... (Las Llanas Pilota-lekua)
-19:15 OLENTZEROREN EGUNA Kasko Plazatik Kuetoko Gurutzeraino kalejira. Olentzero erreko dute eta 20:00etan su artifizialak.
Antolatzailea: Jai Batzordea
Laguntzailea: Salgado fruta-denda eta Rosas loradenda
"Txanogorritxu" haurrentzako antzerki-musikala
Txano Gorritxuren ipuinari buruzko bertsio berria!
Eguna: abenduak 23, asteazkena
Ordua: 19:00etan
Lekua: Sestaoko Musika Eskola
Prezioa: 3 €
Taldea: GLU GLU TEATRO
Antolatzailea: Sestaoko Udala
Mamarigan Negu Eguna
Urtero bezala, aurtengoan ere, Mamarigako Kultur Etxeak neguko solstizioa ospatzeko jaia antolatu du.
Kartelean ikus dezakezuenez, Fredi Paia eta Oihana Bartra arituko dira bertsotan. Bertso-gaiak aldez aurretiaz proposatu nahi izanez gero, Mamarigako Kultur Etxearen facebookera mezua idatziz.
Kartelean ikus dezakezuenez, Fredi Paia eta Oihana Bartra arituko dira bertsotan. Bertso-gaiak aldez aurretiaz proposatu nahi izanez gero, Mamarigako Kultur Etxearen facebookera mezua idatziz.
FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN SESTAON, argazkiak eta kronika
Abenduaren 19an, larunbata, gurasolagunak elkartu ziren Sestaon Urtxintxa eskolak emandako Familian Euskaraz Jolasean tailerrean parte hartzeko.
Primeran pasa genuen familia giroan eta euskaraz!
GURASOLAGUNEN GABON JAIA
2015eko Gabonak ospatzeko, Portugaleteko BERBALAGUNOK jai bat egingo dugu. Bertan txotxongiloa, Olentzero eta umeentzako opariak izango ditugu.
Eguna: abenduak 22, asteartea.
Ordua: 18:00
Lekua: Xaribari AEK euskaltegia.
- Ez esan umeei Olentzero etorriko dela, sorpresa izango baita.
- Oparia (6 ipuin txikiren bilduma) ordaintzeko 4 euroko aportazioa egin eta Berbalagunek erdia ordainduko du.
- Konfirmatu asistentzia, mesedez, erosketak egiteko: portugalete_berba@aek.eus / 600 482 022
MARTXALAGUN PORTUGALETEN
IPAR-MARTXA praktikatu nahi baduzu eta, bide batez, euskara ere bai, apuntatu Portugaleten dauden bi talde hauetan:
ASTELEHENETAN: 19:30ean, Zubiaren ondoan (kaian).
OSTIRALETAN: 09:30ean, hilerriaren aurrean (bidegorriaren hasieran).
Kirol egin eta euskara praktikatu, aukera ezin hobea!
ASTELEHENETAN: 19:30ean, Zubiaren ondoan (kaian).
OSTIRALETAN: 09:30ean, hilerriaren aurrean (bidegorriaren hasieran).
Kirol egin eta euskara praktikatu, aukera ezin hobea!
GURASOLAGUN TAILERRAK
URTXINTXA taldearen eskutik, hainbat tailer egin eta egingo dugu Portugaleteko gurasolagun taldeentzat.
Abenduaren 10ean Kanpazar eskolan egin genuen (hasierako argazkiak) eta hurrengo egunetan honako taldeetan egingo ditugu:
Xaribari euskaltegian: "Sukaldaritza tailerra: plater dibertigarriak"
Eguna: abenduaren 15ean, asteartea.
Ordua: 17:00
Zubeldia eskolan: "Familian euskaraz jolasean"
Eguna: abenduaren 17an, osteguna.
Ordua: 17:00
Euskaldunon topaketa Barakaldon
Aurten ere, Barakaldoko euskaldunak elkartuko gara elkar ezagutzeko, euskara kalera ateratzeko eta tarte atsegina elkarrekin pasatzeko. Beraz, anima zaitezte eta etorri!
Abenduaren 18an izango da eta lagun musikari batzuk etorriko dira gu laguntzera, kanta-paseotxoa egin dezagun.
Ekarri zuen ikaskideak, lagunak, berbalagunera oraindik animatu ez direnak... guztion artean giro paregabea sortuko dugu eta!!!
Noiz: Abenduak 18, ostirala
Non: Anaien Parkean (CISeko kafetegian)
Ordua: 19:30
Su zelaiak liburuari buruzko solasaldiaren kronika
Azaroaren 24an adostu genuen Mikel Peruarenaren “Su zelaiak” liburuari buruz hitz egiteko elkartzea. Taldekoez gain, berbalagun batzuk animatu ziren entzule etortzen, eta zorionez, azkenean haiek ere parte hartu zuten; nahiz eta liburua ez irakurri.
I Mundu Gerrak Iparralden izandako eraginaren argazki zehatza da liburua. 3 atal dituen liburua dela esan genezake:
Hasieran, Gerraren pizteaz, bertan parte hartuko zutenak, nola enteratu ziren irakurri genuen. Lehenengo atal honi, Camilo Jose Celaren “La Colmena” liburuaren antza hartu genion.
Bigarren atalean, Gerra bera dugu. Han denbora laburrean egongo zirela uste zuten arren, pixkanaka-pixkanaka uste bezain laburra ez zela izango jakitun izan ziren. Eguneroko miseria, lohia, nazka, metralletak, lubakiak, tiroak, ... Laburbilduz, gudaren krudelkeria. Honekin tartekatuz, haien herrietako egoera eta aldaketak ere azalduko dira. Besteak beste, emakumeek lurra lantzen hasi behar izan zutela; frontoiak hutsik egoten zirela bertan jolasteko gazterik ez baitzen geratu, ...
Hirugarrenean, etxera denboraldi labur baten bueltatzeko baimena jaso eta bertan topatutakoaren ostean, lubakietara bueltatu zirenekoa.
Idazlea gipuzkoarra izanagatik ere, liburua iparraldeko hitz eta esamoldez idatzita dago, batuarekin nahastuta. Protagonistak Iparraldekoak izanik, hori jotzen dugu idazteko modurik egokiena eta ulertzeko hain zaila ez dela esan behar dugu.
Benetako gertaera historikoan oinarritutako hamaika istorio josi ditu, orduko gizartean izan zuen eragina uler dezagun; Iparralden, belaunaldi baten desagerpena suposatu baitzuen.
Gordina izan arren, gure herriaren historiaren parte izan den hau ezagutzea merezi du; hortaz, irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
Txarlazo-Kronika
Goizeko 8:30ak aldera elkartu ginen Santurtziko tren geltokian. Autoetan sartu eta Orduñarako bidea hartu genuen. Santutegian genuen hitzordua bertako berbalagunekin, eta bertara heldu orduko mendian ibiltzeko eguraldi ederra izango genuela argi izan genuen.
Pixka batean itxaron behar izan genuen, baina segituan heldu ziren. Denok elkartuta bideari ekin genion.
Nahiz eta aurreko egunetan euria izan zuen; bidea erosoa izan zen, harrizkoa baitzen. Zuhaitzak alde bietara udazkeneko kolorez jantzita.
Ordu bete pasatxoko ibilbidearen ostean heldu ginen tontorrera eta han dagoen Ama Birjinaren inguruko hainbat kontu azaldu zizkiguten.
Gailurrean ez ginen gehiegi luzatu; zer edo zer jan eta edan ostean, bide berbera jarraitu genuen Santutegira bueltatzeko.
Oinetakoak aldatu eta etxera bueltatu baino lehen, herria ezagutzeko gonbitea luzatu ziguten eta guk ; nola ez: onartu!
Pare bat pote hartu genuen beraiek proposatutako bi tabernetan eta poteo giroaz gozatu genuen.
Hala ere, azken egitekoa falta zitzaigun! Ezagutzen al duzue argazkiko etxea? Bertan goitik behera dagoen baldosa topatuta poz-pozik egin genuen bueltako bidaia.
Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Orduñako berbalagunei gurekin goiza pasatu eta herria ezagutarazteagatik!
Familian euskaraz jolasean
URTXINTXA eskolaren eskutik famili giroan euskaraz abesten eta jolasean arituko gara. Mota askotako jolasak egingo ditugu: abestiak eta dantzak, zotz egiteko jolasak, betiko jolasak, paraxutarekin jolasak, talde jolasak,
jolas kooperatiboak...
Eguna: abenduaren 19a, larunbata
Ordua: 17:30ean
Lekua: Sestaoko Kasko Plazan (eguraldi txarra eginez gero, parte hartzaileei jakinaraziko zaie non izango den)
Izena emateko: sestao_berba@aek.eus, 678422521 edo Sestaoko AEK
euskaltegian
Eman izena ahalik eta lasterren PLAZA KOPURUA MUGATUA da eta!
jolas kooperatiboak...
Eguna: abenduaren 19a, larunbata
Ordua: 17:30ean
Lekua: Sestaoko Kasko Plazan (eguraldi txarra eginez gero, parte hartzaileei jakinaraziko zaie non izango den)
Izena emateko: sestao_berba@aek.eus, 678422521 edo Sestaoko AEK
euskaltegian
Eman izena ahalik eta lasterren PLAZA KOPURUA MUGATUA da eta!
OLENTZEROREN ETXERA TXANGOA
Eguna: abenduak 12 eta 13, larunbata eta igandea
Ordua: 12an Sestaotik atera 15:00etan eta Sestaora itzuli 18:30ean (bisita 15:45ean)
13an Sestaotik atera 15:30ean eta Sestaora itzuli 19:00etan (bisita 16:15ean)
Antolatzailea: Sestaoko Udala
ERROSKILA TAILERRA
Eguna: abenduak 11, ostirala
Ordua: 18:00
Prezioa: gastuetarako 3 €
Lekua: Txirbilenea (Txabarri 6)
Antolatzailea: Txirbilenea
"Erdaldun berrian kluba" antzezlana Barakaldon
Arratsalderako planik ez duzuela? Nola ezetz? San Bizenteko kultur etxean "Erdaldun berrien kluba" antzezlanaz disfrutatzeko aukera izango duzue!!!
Sasiburu euskara elkartearen eskutik etorriko da Olatz Pagalday aktorea bere "erdaldunen berrien kluba" aurkeztera. Baina... ze demontre izango da hori? Jakin nahi baduzue, hurbildu San Bizentera arratsaldean, ez zaizue damutuko!!!
Noiz: Abenduak 2
Non: Clara Campoamor kultur etxea
Ordua: 19:30
Olentzarori gutun lehiaketa
Urtero bezala, aurten ere, Olentzerori gutun lehiaketa abian jarri da. Lehen hezkuntzako umeek, bigarrenekoek, gazteek eta helduek ere parte har dezakete. Gutunok aurkezteko bidea hauxe da:
Azken eguna: abenduak 11
Lekua: Casa Torre jauregian
Antolatzailea: Kultura eta Euskara Arloa
Oinarriak eta informazio gehiago
Azken eguna: abenduak 11
Lekua: Casa Torre jauregian
Antolatzailea: Kultura eta Euskara Arloa
Oinarriak eta informazio gehiago
HAUR HIZKERA TAILERRA, argazkiak eta kronika
Ederto pasa genuen azaroaren 30ean, astelehena, HAUR HIZKERA tailerrean. Bertan haur hizkerari buruzko hainbat nozio eta hitz ikasteaz gain, sehaska kantak ere entzun genituen. Aurrerago gaian gehiago sakontzeko antzeko ikastaroa egitea ere planteatu zuten gurasolagunek!
Eskerrik asko guztioi!
Eskerrik asko guztioi!
DURANGOKO AZOKARA BIDAIA
Eguna: abenduak 5 eta 6, larunbata eta igandea
Ordua: abenduaren 5ean arratsaldez eta 6an goizez
Nola: autobusez. Sestao-Durango-Sestao, irteera Kasko Plazatik.
Kontakturako: 944729024
Antolatzailea: Sestaoko Udala
AHOLKULARITZA INFORMATIKOA
Eguna: abenduak 3, 10 eta 17, ostegunak
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Txirbilenea (Txabarri 6, Sestao)
Antolatzailea: Txirbilenea
KAKORRATZ IKASTAROA
Eguna: abenduak 1, 12 eta 22, astearteak
Ordua: 16:00-18:00
Lekua: Txirbilenea (Txabarri 6, Sestao)
Antolatzailea: Txirbilenea
Gabi de la Mazaren hitzaldia, Barakaldoko HEOn
Gaur, abenduak 1, Gabi de la Mazaren hitzaldia entzuteko aukera izango duzue Hizkuntza Eskolan.
Gabi oso ezagun egin da azken boladan euskal kantuen karaokeak interneten zabaltzeagatik. Oso arrakastatsu bilakatu dira bere bideoak, herri honetak abestea izugarri gustatzen baitzaigu. Hori izango da arrazoia? Edo besteren bat egongo da? Horren inguruan, karaokearen fenomenoaren harira arituko da bera arratsaldean, 18:30etatik aurrera Hizkuntza Eskolako azterketa gelan.
Animatuko al zarete abesten??;)
Noiz: Abenduak 1
Ordua: 18:30
Non: Hizkuntza Eskolako azterketa gelan
BERBALAGUNEN TOPAKETA / PORTU KANTARI / BERTSO AFARIA
Pasa den ostirala, azaroaren 27a, benetan egun ederra!
EUSKARAZ BIZITZEKO aukera paregabea izan genuen Portugaleten.
17:30ean, EUSKARAOKEA umeentzat merkatuan.
19:00etan, BERBALAGUNEN TOPAKETA Zirimiri tabernan. Mokadua jan, lagunekin egon (50 inguru), kamiseta zozketa eta jokoen bidez elkar ezagutzeko aukera izan genuen, trikitiaren laguntzaz.
20:45ean, PORTU KANTARI merkatu aurretik abiatu zen eta hainbat egon bitartean, abestu.
21:00etan, ERIZ MAGOA Gazte Gelan.
22:30ean, BERTSO AFARIA merkatuan. Benetan giro polita (120 lagun) eta bertsolari finak (Miren Amuriza eta Etxahun Lekue). Giro freskoa ederto berotu zuten bi bertsolariek eta Merkatuko Bertso Eskolako lagunek.
EUSKARAZ BIZITZEKO aukera paregabea izan genuen Portugaleten.
17:30ean, EUSKARAOKEA umeentzat merkatuan.
19:00etan, BERBALAGUNEN TOPAKETA Zirimiri tabernan. Mokadua jan, lagunekin egon (50 inguru), kamiseta zozketa eta jokoen bidez elkar ezagutzeko aukera izan genuen, trikitiaren laguntzaz.
20:45ean, PORTU KANTARI merkatu aurretik abiatu zen eta hainbat egon bitartean, abestu.
21:00etan, ERIZ MAGOA Gazte Gelan.
22:30ean, BERTSO AFARIA merkatuan. Benetan giro polita (120 lagun) eta bertsolari finak (Miren Amuriza eta Etxahun Lekue). Giro freskoa ederto berotu zuten bi bertsolariek eta Merkatuko Bertso Eskolako lagunek.