Hementxe dituzue "Oporretarako lekua proposatu" lehiaketara aurkeztutakoak. 12 testu labur dituzue eta zuen ustez onenari bozka ematen badiozue, zinemarako 2 sarreren zozketan parte hartuko duzue. Blogean eman bozkek bozka bakarra ordezkatuko dute eta beste bozkak epai-mahaikideek emango dituzte. Animatu eta parte hartu!
1-Menorca:
2- Urdaibai:
Urdaibai
da nik proposaturiko toki eder hori zuen oporretarako. Han
lasaitasunak harrapatua sentituko zara.
Naturak
bere xarma bete-betean sentiaraziko dizu: itsasoak zein mendiak.
Paseo zoragarriak disfrutatu ahalko dituzu, oporleku aukeratuz gero.
Halaber,
gure herria mendeetan zehar egin dituen euskara eta tradizioa
ezagutzeko parada izango duzu inguruko udalerriak bisitatuz.
Dudarik
ez izan, joan eta gozatu.
3- Karibeko kosta:
Oporretan
egoteko nire gogoko lekuak kostaldean egon beharko luke. Ahal dela,
karibeko irla batean, egurrezko txabola batean, eta luxu barik. Hori
bai, itsasontzi txiki batek izan beharko luke, egunero itsasora joan
eta arrantza egin ahal izateko. Herri bat turismo barik, non bere
herritarren kultura eta bizimodua ezagutu ahalko nituen. Azken
finean, konprobatu ahal zein pobreak garen, hainbeste gauza
edukiagatik.
4- Cadiz:
Niretzat
oporrak pasatzeko lekurik onena Cadiz da.
Hondartza
handiak dituelako, giro ona daukalako, eguraldia oso ona delako,bero
handirik egiten ez duelako, eguraldi haizetsua egiten duelako ...
Cadiz
leku ona dela iruditzen zait. Ni joan nintzenean oso ondo pasatu nuen.
Nik Cadizera joatea gomendatzen dizuet.
5- Benidorm 1:
Ume
txikiak dauzkazuen familia bazarete, Benidorm oso leku ona da joateko
leku dibertigarri asko daukalako. Adibidez MundoMar, Terra Natura,
Terra Mítica, Escalibur Castle, eta abar. Haurrak asko dibertitzen
dira.
Benidorm
erdian koltxonetak, jolastokia, jatekoa duen leku bat ere badago,
gainera, ez da garestia.
Gainera,
Benidormek bi hondartza dauzka. Baina udan joan nahi baduzu,
hondartza hauetara ez joateko gomendatzen dizut, jendez beteta
daudelako. Hala ere, beste hondartza batera joan zaitezke
Benidormetik hurbil (15 minutu autoz). Han, bederatzi kilometroko
hondartza duzu eta oso oso ondo egongo zara.
6- Barruelo:
7- Asturias:
Nire
lekurik hoberena Asturias da, berdeguneak dauzkalako, ondo jaten delako,
eta herri polit asko dauzkalako.
Ura
gustatzen bazaizu, raftinga edo piraguismoa egin dezakezu, baina niri hondartzara
joatea gustatzen zait.
Mendira
joaten bazara, ordea, ibilbideak oinez egin ditzakezu.
Urtean
behin Asturiasera joaten naiz, sagardoa gustatzen zaidalako,opariak
erostera eta “fabes” jatera.
Asturias
ez da Gijon edo Oviedo bakarrik . Asturiaseko herriak benetan zoragarriak
dira. Herri bakoitzak arima dauka eta arima bakoitzak edertasun
bat dauka.
8- Aran harana:
Aran
harana toki ona da oporrak pasatzeko. Orain dela hogei urte egon nintzen
eta ez zait ahaztu. Emaztea, seme-alabak eta laurok, elkarrekin bi aste
primeran pasatu genuen.
Kanpin
bat dago eta, ondoan, ibai txiki bat. Oso polita da eta igerilekua, haur-parkea,
jantokiak etab. Dauzka.
Paisaia
oso ederra da. Hango mendiak hemengoak baino altuagoak dira, Pirinioak
dira-eta!
Bizikletaz
ibiltzeko toki onak daude eta txangoak egin nahi badituzu, Frantzia
eta Andorra ez daude urrun.
Gainera,
mundu guztiak hango jatetxeei buruz oso ondo hitz egiten du. Baina
oso garestiak direla esaten dute.
Ni
egunen batean berriro joango naiz.
9- Pita hondartza:
Leku
bat familiarekin egoteko gomendatu beharko banizue Playa Pita, Sorian
izango litzateke. Duela bost urte leku honekin nahi gabe topo egin
genuen. Esan daiteke paraisu bat aurkitu genuela. Aldea batetik laku
izugarri bat dago. Laku inguruan hain berdetsua eta lasaia bezain
polita da. Bestetik oso leku egokia da kirol batzuk egitea, adibidez,
Kayak egin daiteke uran. Izan ere inguruan bizikletaz ibili edo
senderismoa egin ahal da. Amaitzeko Lakuaren ondoan kanping polit bat
dago oporrak pasatzeko.
10- Lanzarote
11- Llanes:
Oporretara
joateko asko gustatzen aidan leku bat LLanes da. Llanes Asturiaseko
kostaldeko herri bat da. Santurtzitik hurbil dago. Herri txiki bat da
baina denda batzuk daude erosketak egiteko. Gainera, paseo ederrak
dauzka itxasalde ondoan, bai gazteentzat, bai nagusientzat.
Orokorrean,
Euskal Herritik jende asko joaten da, horrela giro euskalduna ere
aurkituko duzu.
Hango
hondartzak ikusgarriak dira oso naturalak baitira. Horretaz gain,
mendia gustatzen bazaizu, aukera hau ona izan daiteke mendira oso
gertu dago eta. Llaneseko inguruak ere gomendigarraiak dira
bisitatzeko. Esate baterako, Ribadesellan Tito Bustillo kobazuloak
ikus ditzakezu.
Animatzen
bazara, ezin zara etorri sagardoa probatu gabe eta arrain on bat
bazkaldu gabe. Bertako produktoak ia gureak bezain onak dira.
Ondo
pasa oporretan!
12- Benidorm 2:
Niretzat,
oporrak pasatzeko lekurik onena Benidorm da. Hiri hau Mediterraneo
kostaldean dago eta oso ezaguna da bai hemen, bai beste
herrialdeetan. Nahiz eta hemendik oso urrun egon, eguraldi ona
bermatuta dago ia-ia urte osoa, batez ere udan. Horretaz aparte,
ekitaldi asko daude han egiteko publiko guztiontzat eta adin
guztiarentzat.
Nik
animatzen zaituztet hara joatera, eta aste bat pasatzera; batez ere,
Aste Santutik aurrera, uda bukatu arte, eguraldia hobea da eta.
Horregatik, animatu eta Benidormera joan, burua ondo garbitzeko!
Zure bozka hemen eman!