pestañak

Barakaldoko prentsaurrekoa



Goizean, 11:00etan, prentsaurrekoa egin da Barakaldoko udalean Berbalagun egitasmoa aurkezteko. bertan Amaia del Campo alkatea, Nerea Cantero kultura eta euskara zinegotzia eta Aintzane Pradera berbalagun dinamizatzailea izan dira.

Berbalagun zer den azaltzeaz gain, barakaldarrei egitasmoan izena emateko deia luzatu diete.#lotsarikgabe lelopean euskara inongo beldurrik gabe kalera ateratzera eta praktikatzera animatu dituzte herritarrak.

Tele 7k argitaratutako bideoa ikusteko klikatu hemen 
Herrikolorek ere honen berri eman du. Ikusteko klikatu hemen

Eta gogoratu #LOTSARIKGABE PRAKTIKATU GUREKIN!!!

KONPOTA antzerkia Eneritz Artetxerekin


Eguna: urriaren 2a, ostirala
Ordua: 20:00
Lekua: Sestaoko musika eskola
Prezioa: 4€
Antolatzailea: Euskal jaia

AHOLKULARITZA INFORMATIKOA


Egunak: ostegunero, urriaren 1, 8, 15, 22, 29
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Txirbilenea, Txabarri 6, eskailerak jaitsita, Sestao
Antolatzailea: Txirbilenea Kulturgunea

Berbalagun aurkezteko prentsaurrekoa Barakaldon

Gaur, irailak 30, goizeko 11:00etan prentsaurrekoa egingo da Barakaldoko udalean Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egiteko. Bertan, programaren nondik norakoak azalduko dira eta jendearen parte hartzea bultzatzeko deia luzatuko da.

Arratsaldean argazkiak erakusgai izango ditugu.

Eta gogoratu, #lotsarikgabe praktikatu gurekin!!

KAKORRATZ IKASTAROA



Egunak: asteartero, urriaren 6,13, 20 eta 27an
Ordua: 16:00-18:00
Lekua: Txibilenea, Txabarri 6, eskailerak jaitsita, Sestao
Antolatzailea: Txirbilenea Kulturgunea

PORTUGALETEKO URRIKO EUSKARA AGENDA


Euskara ikasteko helduentzako diru-laguntzak

Duela urteak hasi zen Santurtziko Udala euskara ikasteko diru-laguntzak ematen, eta aurten ere izango dira. Honen gaineko informazioa:

Lekua: Santurtziko Udala
Adin tartea: 16 urte baino gehiago
Eskaera: urriaren 1etik 31ra, biak barne. Eskabideak udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dira.
Azalpena: 2014-15 ikasturtean egindako ikastaroetarako da.
Antolatzailea: Santurtziko Udala

Haur-zinemaldia

Santurtziko liburutegi sareak 5 urtetik gorako umeentzat haur-zinemaldia antolatzen du hilero. Urriko hitzorduak hauexek:

-Urriaren 2an, ostirala, 18:00etan Mahastietako liburutegian "Zirkoa" filmea.

-Urriaren 23an, ostirala, 18:00etan mahastietako liburutegian "Txiztil" filmea.

Santurtziko urriko euskara agenda!


"Euskara eta kirola" solasaldia Barakaldon

Bihar, irailak 30, kirolean euskararen erabilpen eta sustapenari buruzko solasaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. San Bizenteko Clara Campoamor kultur etxean Koikili Lertxundi eta Arrate Orueta Athletic-eko jokalariak arituko dira, ETBko aurkezle den Amane Ibañezek lagunduta.Landuko dituzten gaiak hauek izango dira: kirola eta ariketa fisikoaren garrantzia, kirola eta emakumeak, kirol profesionala, euskararen presentzia eta erabilera kirol munduan ...

Aukera paregabea izango da euskarak gure kirolean duen egoera ezagutzeko. Hurbil zaitezte eta gozatu!!!

Amaieran argazkiak eta posterrak sinatuko dituzte eta eurekin argazkiak ateratzeko aukera ere egongo da.

NOIZ: Irailak 30
NON: Clara Campoamor kultur etxean
ORDUA: 17:30

"Eredu energetikoen alternatiba" hitzaldia Barakaldon

Sasiburu euskara elkarteak, Eguzki talde ekologistarekin batera hitzaldi interesgarria dakarkigu datorren urriaren 7an.

Goiener kooperatibako kideek eredu energetiko alternatiboei buruzko hitzaldia emango dute San Bizenteko kultur etxean.

Noiz: Urriak 7
Non: Clara Campoamor kultur etxea
Ordua: 19:30

Anima zaitezte eta ezagutu eredu alternatiboak!

Santurtziko gurasolagun ezagutzen duzu?

Urrian hasiko dira Berblagun taldeak martxan eta hauekin batera Gurasolagun. Ez dakizuela zer den? Hementxe duzue ezagutzen lagunduko dizuen bideoa. Gurasoa bazara eta parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Aurrerago Santurtziko ikastetxeetan honen gaineko informazioa zabalduko da.

Sestaoko XVII.EUSKAL JAIA

Animatu eta etorri!

Erramun Martikorenaren kantaldia


Eguna: irailaren 25a, ostirala
Ordua: 20:00
Lekua: Sestaoko musika eskolako areto nagusian

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA SESTAON


Bil gaitezen adin guztietako ahalik eta jende gehien, Sestaon ere euskaraz bizi nahi dugulako irudi ahaltsua emateko! Zatozte! Eman izena!

Eguna: Irailaren 26an, larunbata
Ordua: 11:00ak
Nondik nora: Sestaoko Kasko plazatik, Vicente Blasco Ibañez, Kuetoko Gurutzea, Bide Nagusia, Kasko plazara
Izen-ematea: Sestaoko Aek euskaltegian, Udal euskaltegian astelehenetik ostiralera edo Kasko plazan egunean bertan 10:00etatik 10:30era
Prezioa: 15 urte artekoek 2€/ helduek (edo 16tik gorakoek) 5€

-Ez da sailkapenik izango. Bukatu ostean Euskaraz bizi nahi dut 4 lote zozketatuko dira partaideen artean, dortsalen zenbakiekin
-Parte hartzaileek EBND kamiseta 5€tan erosteko aukera izango dute

PORTUGALETEKO UDALAREN JARDUERAK

Hasiera

Portugaleteko Udalak familientzako hainbat ikastaro, lantegi eta jarduera antolatu du hil honetarako edo datozen hiletarako: 

Pintura eta magia haurrentzat (urriaren 1etik maiatzaren 28ra).
Portugalete Euskaraz Bizi (irailaren 19tik azaroaren 29ra).
Ludoteka (irailaren 21etik ekainaren 30era).
Haurrentzako berbenak (irailaren 20an eta 27an).

Informazioa  jasotzeko edota izena emateko: Portugaleteko Udalaren euskara gunea

SAN NIKOLAS EGUNEAN ERE PORTU KANTARI

Larunbat honetan, irailak 12, PORTUGALETE KANTARI berriro aterako da Alde Zaharreko kaleetan barrena SAN NIKOLAS egunarekin batera.
EGUNA: irailaren 12an, larunbata
ORDUA: 13:00etan
LEKUA: txalupako barretan (praktikoetan)

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!