pestañak

PORTUGALETEKO ABENDUKO AGENDA


BERBALAGUNEN TOPAKETA / PORTU KANTARI / BERTSO AFARIA

Pasa den ostirala, azaroaren 27a, benetan egun ederra!
EUSKARAZ BIZITZEKO aukera paregabea izan genuen Portugaleten.
17:30ean, EUSKARAOKEA umeentzat merkatuan.
19:00etan, BERBALAGUNEN TOPAKETA Zirimiri tabernan. Mokadua jan, lagunekin egon (50 inguru), kamiseta zozketa eta jokoen bidez elkar ezagutzeko aukera izan genuen, trikitiaren laguntzaz.
20:45ean, PORTU KANTARI merkatu aurretik abiatu zen eta hainbat egon bitartean, abestu.
21:00etan, ERIZ MAGOA Gazte Gelan.
22:30ean, BERTSO AFARIA merkatuan. Benetan giro polita (120 lagun) eta bertsolari finak (Miren Amuriza eta Etxahun Lekue). Giro freskoa ederto berotu zuten bi bertsolariek eta Merkatuko Bertso Eskolako lagunek.
























Abenduko Santurtziko euskara agenda ekitaldiz lepo!


Euskararen eguna, euskararen astea Barakaldon!

Ostegunean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira hainbat ekintza izango ditugu Barakaldon. Egunez egun hemen argitaratuko ditugu, baina momentuz, hemen dituzue programatutakoaren kartelak.

Abenduak 3, euskara, jalgi hadi kalera, plazara, etxera, lantokira....

Euskararen eguna

Euskararen egunaren harira, euskarari buruz hausnarketa egiteko aukera izango dugu; euskarari buruzko hainbat galderari erantzunez txokolate gozoa edango dugu. ANIMA ZAITEZ!


-Eguna: abenduak 3, osteguna
-Ordua: 17:00-20:00
-Lekua: Kasko Plaza
-Antolatzailea: Sestaoko Berbalagun

Euskararen nazioarteko eguna Sestaon


 
-Noiz: abenduak 3, osteguna
 
14:00etan: Aitortzak. Euskara Planeko partaideen aitortzak. Castaños eraikinaren 3. solairuko bilera gelan.
17:00etatik 20:00etara: AHOTIK AIREra ekimenak + Txokolatea eta bizkotxoak. Kasko plazan.
20:00etatik aurrera: Kantu kalejira SESTAO KANTARI taldekoekin. Udalerriko kaleetan.


-Antolatzailea: Sestaoko Udala

PORTUGALETEKO MERKATUAN EUSKARA ASTEA

EUSKARA EGUNA dela eta, Portugaleteko Merkatu Zaharreko lagunek EUSKARA ASTEA antolatu dute, eta denok gonbidatuta zaudete.

  • Ostegunean, azaroak 26, ZURRUMURRU jokoaren aurkezpena. 19:30
  • Ostiralean, azaroak 27, familientzako EUSKARAOKEA, 17:30 eta BERTSO-AFARIA 22:30
  • Larunbatean, azaroak 28, EUSKARAZ JOLASTU + TXOKOLATADA. 12:00 / ERROMERIA. 19:00 / SUDUR-GORRI kale musika. 21:00
  • Igandean, azaroak 29, ZURRUMURRU jokoaren partida. 12:30
  • Ostegunean, abenduak 3, Paula Kasaresen hitzaldia: "Euskara, un idioma nuevo ha entrado en casa". 17:30

OSTIRALEAN BERTSO-AFARIA

Ostiral honetan, hilak 27, EUSKARA PRAKTIKATZEKO aukera paregabea izango dugu Portugaleten

17:30ean, EUSKARAOKEA, merkatuan.
19:00etan, BERBALAGUNEN TOPAKETA, Zirimiri tabernan.
20:45ean, PORTU KANTARI, merkatu aurrean.
21:00etan, ERIZ MAGOA, Gazte Gelan.
22:30etan, BERTSO-AFARIA, merkatuan (hartu zure sarrera asteazken goizez).

Badakizu, EUSKARA PRAKTIKATU, LOTSARIK GABE!

BIDEO-HITZALDIA: ALBERTO IÑURRATEGI

Aste honetako ostegunean, hilak 26, Alberto Iñurrategiren "Porrotaren alde" hitzaldia entzuteko aukera izango dugu Portugaleten. Mendizalea izan ala ez izan, pasadizo bitxiak eta azalpen interesgarriak jasotzeko parada izango dugu. Animatu eta etorri!
Eguna: osteguna, azaroak 26
Ordua: 19:30
Lekua: Santa Klara

Santurtziko Euskara Asterako prest?

Aurtengoa dugu elkarlanean, Euskara Asteko egitaraua antolatzen duguna. Hementxe duzue kartela. Aurrerago hainbat ekitaldiren gaineko informazio zehatzagoa emango dizuegu. Parte hartzeko prest?

BERBALAGUNEN TOPAKETA

Portugaleten, BERBALAGUN TOPAKETA ospatuko dugu azaroaren azken ostiralean, hilak 27.
Ordua: 19:00
Lekua: Zirimiri taberna (Victor Chavarri edo Erdiko kalea)

Horrez gain, PORTU KANTARIren bigarren urteurrena eta BERTSO AFARIA merkatuan izango ditugu, disfrutatzeko eta EUSKARA PRAKTIKATZEKO, lotsarik gabe.


Santurtziko Berbalagun II. topaketa. Berbalagunak jolasean

Azaroaren 6an Gernika Parkean elkartu ginen II. Topaketa egiteko asmoz.
Bertan, iaz bezala, berbalagunak eta beste zenbait lagun elkartu ginen.
Hasteko, “Maizterra” jolasean aritu ginen, leku batetik bestera korrika. Hasteko beroketa ederra!
Ondoren, “Katu-katu”n aritu ginen, elkarren izenak ikasteko aukera izan
genuen eta berriro ere korrika egiteko pixkatxo bat.
“Maite nauzu?” galdera ere egin genion elkarri, baina gure lagunak gehiago maite zituztenez, hauek lekuz aldatu behar izan zuten
“Urpekari” jolasean ondoren, baina uste dut Bingenez gain, gutxik ulertu zutela ondo zer egin behar zen urpekaria apurtutakoan... Tira! Ez dio axola!
Barre ederrak egiteko aukera izan baikenuen.
Azkenengo jolasaren helburua, bideoan ikus dezakezuenez, elkarren puxika lehertzea zen.

Azken jolasa bukatutakoan ... Merezitako luntxa! Patata tortila, txanpi, urdailazpiko eta txaka pintxo gozo-gozoak dastatu genituen. Edaria
eta pintxoa eskuan, elkarrekin korrika ibili gabe hitz egiteko parada
izan genuen.

Ikasturteari hasiera emateko benetan modu polita!
Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin lotsarik gabe praktikatzera etorritako guztiei!

TXOTXONGILOAK: Txan fantasma


 XXIX. nazioarteko txotxongilo jaialdia

Eguna: azaroaren 25a, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Sestaoko Musika Eskola Publikoa
Prezioa: 3,5€ (egunerako eta hurrengo egunerako aldez aurretiko salmenta) 
Taldea: Pantzart eta Bihar taldea (Bilbo eta Sestao)
Antolatzaile eta babeslea: Sestaobizi eta Sestaoko Udala


TXOTXONGILOAK: Sialuk hartz txikiaren bidaia


 XXIX. nazioarteko txotxongilo jaialdia

Eguna: azaroaren 24an, asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: Sestaoko Musika Eskola Publikoa
Prezioa: 3,5€ (egunerako eta hurrengo egunerako aldez aurretiko salmenta) 
Taldea: En la lona (Gernika)
Antolatzaile eta babeslea: Sestaobizi eta Sestaoko Udala


2015eko Santurtziko Euskara Astearen aurkezpena

Adi! Txarlazora irteera 29an izango da!

Urriaren bukaeran, Txarlazora joateko hitzordua azaroaren 28an zehaztu genuen; baina egokiagoa izango delakoan, azaroaren 29an, igandean, egitea erabaki dugu. Animatu eta etorri gurekin mendira!

EUSKALTZAINDIAREN HITZALDIA ETA ERAKUSKETA

EUSKALTZAINDIAren eskutik, azaroaren 17an, asteartea HITZALDIA izango dugu Portugaleten.
Hizlariak: Adolfo Arejita eta Xarles Videgain
Ordua: 19:30
Lekua: Santa Klara
Egun horretatik aurrera, eta abenduaren 17ra arte, "Euskara ibiltaria" ERAKUSKETA ikusteko aukera izango dugu. Bisitaldi gidatuak ere egin daitezke.

LIBURU-SELFIE EGIN ETA LIBURUA IRABAZI

Denoi kontatu nahi badiguzu zein den EUSKARAZ IDATZITAKO zure libururik gustukoena, egin "selfie" bat eta bidali euskara@portugalete.org helbidera edo "whasapp" bidez 628 065 569 telefonora.
Parte-hartzaileen artean euskaraz idatzitako liburu mordoa zozketatuko dugu.

BERTSO AFARIA ALKARTETXEAREN URTEURRENEAN


HAUR HIZKERAREN SOZIALIZAZIOA. Gurasolagun


Eguna: azaroaren 30a, astelehena
Ordua: 18:30-19:30
Lekua: Sestaoko AEK Euskaltegia (Iberia 1)
Antolatzailea: Berbalagun
Izena emateko: sestao_berba@aek.org edo Sestaoko AEK euskaltegian (Iberia 1)

GORPUTZ ADIERAZPEN TAILERRA



Eguna: azaroaren 14a, larunbata
Ordua: 10:30-14:00
Lekua: Txirbilenea, Txabarri 6, Sestao
Antolatzailea: Txirbilenea.

EUSKAL DANTZA IKASTAROA SESTAON, kronika

Azaroaren 6an, ostirala, 18:00etan elkartu ginen Sestaon berbalagun, ikasle eta oro har, euskaraz egiteko eta dantzatzeko gogoa geneukan euskaldunak. Talde ederra sortu genuen, bi berbalagunek irakatsi ziguten dantza egiten eta musikaz zuzenean gozatzeko aukera ere izan genuen: berbalagun txistulariak, trikitilaria eta panderojolea izan genituelarik.
Hainbat dantza ikasi genituen: Pitx, Txulalai, Zazpi jauzi, Txapeloaz... 

Arratsalde zoragarria izan zen! Eskerrik asko guztioi zuen gogoagatik!







LITERATURA TAILERRA


  • Datorren asteartean, azaroak 10, Santa Klaran 19:00etan, LEHEN HITZORDUA egingo dugu.
  • Bertan, Karmele Jaioren "Amaren eskuak" liburua irakurtzen hastea proposatzen dizuegu. Liburu bera abenduaren 3an (Euskararen Egunean) egingo den irakurraldi etengabean irakurriko dugu goizean, eta arratsaldean izen bereko filma proiektatuko du Portugaleteko Euskara Zerbitzuak.
  • Beraz, osotasunean eta elkarlanean landuko genuke obra hau, Udal euskaltegiko eta Xaribari AEK euskaltegiko ikasleekin batera.
  • Hortaz, Literatura Tailerrerako deialdi zabala egin dugu, ea pertsona gehiago animatzen zareten.
  • Bilera horretan bertan zehaztuko ditugu maiztasuna eta lanketarako prozedura.

Kreditua antzezlana

"Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria. Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu orain berak dituela giderrak eskuetan, eta, dirurik ematen ez badiozu, neurriak hartuko dituela, eta ez edonolakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina, sosik ematen ez badiozu, nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman dezakeen ekintza hori gauzatuko duen." (Tanttaka.com)

Eguna: azaroaren 12an, ostegunean
Ordua: 20:30ean 
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Norentzat: euskaltegiko ikasleentzat eta berbalagunentzat eskaintza dago: sarrerak 5 euro balio du. (Sarrera arruntaren prezio erdia)
Eskaera: Azaroaren 10era arte egin ahalko dira eskaerak eta izena emateko momentuan ordaindu beharko da Santurtziko eta Portugaleteko AEK euskaltegietan.
Jasoketa: Sarrerak azaroaren 12an bertan banatuko dira 20:15ean. 
Oharra: Antzezlana hasten denerako ez bazara agertu, sarrerako langileak izango ditu sarrerak zure izen-abizenekin.