2017/12/30
2017/12/28
2017/12/27
Mikroipuinen Festa
Asteazken honetan, abenduak 27, MIKROIPUINEN LEHIAKETAren sariak banatu dira Portugaleteko Udaletxean.
300 mikroipuin baino gehiago aurkeztu dituzte Santa Maria, Asti Leku, Ballonti, Ruperto Medina, El Carmen, Udal Euskaltegia eta Xaribari AEK Euskaltegia zentroetatik.
Saridunen artean hainbat berbalagun izan dira: Nuria Garnika irabazlea eta Andrea Diez liburu baten sariduna.
Urtez urte, gero eta parte hartze handiagoa hartuz doa Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako festa hau; eskola, ikastola, ikastetxe, institutu eta euskaltegietako ikasleen aldetik gogotsu parte hartu dute-eta.
Portugalete Kantari
Hurrengo ostiralean, abenduak 29, 2017ko azken PORTUGALETE KANTARI egingo dugu.
Lekua: Merkatu aurrean
Ordua: 20:45
Etorri, disfrutatu eta EUSKARAZ ABESTU!
2017/12/26
Pandero tailerraren kronika
Abenduaren 22an, ostirala, hamalau lagun bildu ziren Portugaleteko Merkatuan, Pandero Tailerrean aritzeko.
Asier Alcedoren eskutik, panderoa jotzen ikasi eta une ederra pasatu zuten.
Eta horrez gain, euskaraz PRAKTIKATU ETA BIZI!
2017/12/20
Gabonak Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan
Olentzero
Beurko-Bagatzan
-
Abenduak 23, larunbata
-
11:30 – Auzoko zuhaitza dekoratzeko tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
-
13:00 – Zuhaitza plazan finkatu
-
-
Abenduak 24, igandea
-
11:30 – Kalejira Olentzerorekin auzoan
-
13:00 – Olentzerori gutuna eta argakiak – Plazan
-
13:30 – Saskiaren zozketa – Plazan
-
14:00 – Triki poteoa auzoan
-
18:00 – Olentzerorekin kantari auzoan
-
19:30 – Haurrentzako txokolatada
-
-
Abenduak 27, asteazkena
-
18:00- Mari Domingiren buruzko tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
-
-
Abenduak 29, ostirala
-
19:00 – Zinema tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
-
Iturria:
euskara.barakaldo.eus
Gabonak Barakaldoko Lutxana auzoan
Gabonak
Lutxanan
-
Abenduak 24, igandea
-
18:30 – Olentzeroren kalejira – Irteera: Serralta kultur gunea
-
-
Abenduak 26, asteartea
-
18:30- Munduko dantzak – tailerra (Amaia Dantza Taldea) – Serralta kultur gunean
-
-
Abenduak 27, osteguna
-
16:30 – 19:00 – Pintxo tailerra (Villamor, Casa Social) – Serralta kultur gunean
-
-
Urtarrilak 1, astelehena
-
11:00 – Tun Tun-era igoera – Irteera: Zopinpa irratia
-
-
Urtarrilak 5, osteguna
-
18:00 – Errege Magoen kabalgata – Irteera: Serralta kultur gunea
-
Iturria:
euskara.barakaldo.eus
Olentzero Urban-Galindo, Arteagabeitia-Zuazo eta Errekaortun
Olentzero
Urban Galindo auzoan
-
12:00 – Olentzeroren kalejira – Pasarelatik Desertu plazara
-
12:30 – Olentzeroren agurra, gutunak, argazkiak…
Olentzero
Arteagabeitia-Zuazon
-
Abenduak 24, igandea
-
12:00 – Haur herri-kirol parte-hartzaileak – Extremadura kalean
-
17:30 – Kalejira: Olentzero, Mari Xelebre iratxoa eta Poxpolin galtzagorria
-
18:30 – Olentzerori harrera – Euskadi etorbidea 38
-
Txokolatea, gaztain erreak
-
Haur tailerrak, aurpegia margotu…
-
Olentzero
Retuerton
-
Abenduak 24, igandea
-
12:00 – 13:00 – Umeen txokoa
-
17:30etatik aurrera:
-
MariDomingi kontu kontari – Galsua plazan
-
Badator Olentzero – kantak auzoan zehar
-
Olentzerorekin dantzan – Kiosko plazan
-
Olentzeroren agurra
-
Txokolate eta gazta dastaketa
-
Iturria:
euskara.barakaldo.eus
Txirri. Mirri eta Txiribiton Barakaldon egongo dira
Gabonaldia
programaren barruan aukera ugari izango ditugu, familia giroan,
euskaraz gozatzeko eta dibertitzeko; lehendabizikoa, larunbatean
bertan:
Zer: “Zoro
gaitezen!” – Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak
Noiz: Abenduak
23, larunbata
Zer ordutan: 18:30ean
Non: Herriko
plazako karpan
Iturria:
euskara.barakaldo.eus
Zer izpiño bat umeentzako antzezlana Hala Dziporen eskutik
Laburpena: Miren
aspertu egiten denez, gurasoei “zeru izpiño bat” eskatzea
erabaki du. Zeru zati bat? Hori ezinezkoa da, ezta? Ala ez?
Zer: Zeru
izpiño bat – ikuskizun musikatua
Nork:
Hala
Dzipo Musika Eskolaren produkzioa
Noiz: Abenduak
30, larunbata
Zer ordutan:
18:30ean
Non:
Barakaldo
Antzokian
Sarrera solidarioa:
3€ – “La Cuadri del Hospi”rentzat
Iturria: euskara.barakaldo.eus
2017/12/18
Dastaketaren kronika
Hainbat berbalagun joan ginen Portugaleteko Udalaren Kultura Sailak antolatu zuen ardo eta gazta dastaketara.
Han bertan, asko ikasi genuen Euskal Herriko gai horiei buruz: txakolina, Arabako Errioxako ardoa eta Idiazabalgo gazta.
Mikel Garaizabal enologoak eman zizkigun azalpenak, modu argian eta umoretsuan.
Oso ondo pasatu genuen eta EUSKARAZ BIZI izan ginen.
Gabonetako apaingarri-tailerraren kronika
Ostiralean, Santurtziko AEKn, 15 lagun elkartu ginen Gabonetan etxea dotore-dotore uzteko. Olga berbalagunak eskulan tailerra gidatu zuen, Arrate dinamizatzailearen laguntzaz. Ume zein heldu aritu ziren jo ta su apaingarriak egiten, eta hona hemen prozesua zein emaitzak:
Hainbat berbalagunek etxeko atean daukate jarrita dagoeneko. Hurrengo urtean berriz ere elkartuko garelakoan, Eguberri eta Urteberri on!
Barakaldoko berbalagunon topaketari buruzko kronika: bideoa eta argazkiak
Hala Dzipoko musikariek girotuta ia 100 lagun elkartu ginen abenduaren 15ean giro ezin hobean. HerriKolorek egindako lanari esker, ospakizunari buruzko bideo eta argazkiak ikusgai ditugu.
Artxipielago ikuskizun aparta Barakaldoko Antzokian
Gabonaldi programaren
barruan ikuskizun paregabea aurkeztuko digute Barakaldo Antzokian
Zer:
Artxipielagoa
Noiz:
Abenduak
27, asteazkena
Zer ordutan:
20:00
Non: Barakaldo
Antzokia
Nork:
Andoni
Egaña bertsolaria narratzailea,
Ainhoa
Garmendia sopranoa,
German
Ormazabal pianoan,
Garikoitz
Mendizabal txistuan eta
Pello
Ramirez txeloan
Prezioa:
-
Patioa – 12€
-
Anfiteatroa – 10€
-
Deskontua Antzokiko lagunentzat
Sarrerak erosteko:
-
Antzokiko txarteldegian
-
Kutxazainetan
Iturria:
euskara.barakaldo.eus
Zoru pelbikoari buzurzko hitzaldi-tailerra Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean
Barakaldoko
Clara
Campoamor zentro zibikoak,
Osakidetzarekin
elkarlanean, hitzaldi-tailer benetan interesgarria antolatu du:
Zer: Zoru pelbikoa – Hitzaldi-tailerra
Nork:
Gurutze
Eguskitza / Isabel Artieta / Iratxe Charterina emaginak
Noiz: Abenduak
19, asteartea
Non:
Clara
Campoamor zentro zibikoan
Zer ordutan:
19:00etan
Izen-emateko:
-
94
478 95 52
Iturria: euskara.barakaldo.eus
2017/12/15
Argazki tailerraren kronika
Interesgarria, dibertigarria eta oso didaktikoa. Horrelakoa izan zen abenduaren 12an egin genuen ARGAZKI TAILERRA.
Asier Arroita argazkilariak eman zizkigun azalpenak bertaratu ginen 15 berbalagunei.
Eskerrik asko berari eta guri aurrera jarraitzeko gogoa EUSKARAZ BIZI izateko.
Subscribe to:
Posts (Atom)