pestañak

BERTSO-AFARIAren kronika


Portugaleteko Merkatuko Bertso-eskolak, Berbalagun egitasmoak eta Portu Kantarik antolatuta, BERTSO-AFARIA egin genuen Merkatuan.

120 persona bildu ginen, afari eta bertsolari onak disfrutatu genituen, eta une gozoak pasatu.

Modu ederra ikasturtea amaitzeko, eta EUSKARA PRAKTIKATZEKO.






PORTU KANTARIren kronika

 
 

Ikasturteko azken PORTUGALETE KANTARI izan zen atzo, ekainak 29.

Jendetza bildu zen, Berbabordaje eta Bertso-afaria bitartean.

Mila esker trikitilari eta panderojoleei.

Datorren urrira arte!







BERBABORDAJEAren kronika

Beste behin ere, BERBABORDAJEA egin dugu Ezkerraldeko berbalagunok.

Jende mordoa bildu da, adin guztietakoak.

Ondo hasi eta ondo amaitu, baina, iragarrita zegoen bezala, ekaitzak harrapatu gaitu erdian.

Bidaia polita, lagun onak eta musika alaia, zer gehiago nahi? EUSKARAZ BIZI!












Portugaleteko lehen HAMAIKAKOA

Aupa EUSKARALDIA!

Aupa LEHEN HAMAIKAKOA osatu duten portugaletetarrok!

Eta eskerrik asko MARRUKA taldekoei grabazio honengatik!

Zuzen-zuzen azaroaren 23ra arte!

Ikastaro amaierako jaia


Datorren asteko ostiralean, ekainak 29, Portugaleteko euskaldunok arratsalde polita, dibertigarria eta EUSKARAZ pasatzeko aukera izango dugu:

18:45ean, BERBABORDAJEA, Santurtziko kirol portuan, Ezkerraldeko beste berbalagunekin batera. Txango bat emango dugu Abran zehar eta Portugaleteko kaian lehorreratuko gara 20:00etan.

20:45ean, PORTUGALETE KANTARI, Alde Zaharreko kale eta tabenetan.

22:00etan, BERTSO-AFARIA Merkatuan. Bertso-eskolaren eskutik, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariekin. Sarrera: 12 €

Animatu eta izena-eman: 600482022 / portugalete_berba@aek.eus

Udako berbalaguna Barakaldon


Santurtziko Gurasolagunen itzal-txotxongilo tailerraren kronika

Ekainaren hamahiruan talde polita osatu genuen, txotxongiloen magiaz gozatzeko. Hona hemen hainbat argazki:







Umeen nahiz gurasoen alaitasuna ikusita, hurrengo ikasturtean errepikatu beharko.

Udan ere Berbalagun!

Udan ere euskara praktikatu ahal duzu Berbalagun taldeetan.

Portugaleten, hiru taldek egingo du aurrera:

Asteazkenetan, 18:30ean, El Faro tabernan (General Castaños).

Ostegunetan, 19:00etan, Donegal tabernan (Correos kalean).

Ostegunetan, 20:00etan, Donegal tabernan (Correos kalean).

Animatu eta izena eman: 600482022 / portugalete_berba@aek.eus

Portugaleteko HAMAIKAKOA

Portugaleteko lehen hamaikakoaren aurkezpena egin genuen ekainaren 15ean.
Portugaletetar ospetsuak elkartu ziren, hamaika, hain zuzen ere, beren irudia euskara eta Euskaraldiaren alde agertzeko.
Portugaleteko lehen Hamaikako hau osatzen duten kideek euskararen aktibazioa sustatzeko babes-urratsa egin dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira ariketa sozial honetan, “ahobizi” edo “belarriprest” izateko.
Hona hemen Portugaleteko Hamaikakoa osatzen dutenak:
Xabier Aburruzaga, musikaria.
Nerea Anasagasti, atleta.
Karlos Belasko, San Nikolas Arraun Taldearen presidentea.
Ander Capa, Athletic Klubeko jolakaria.
Abel Castañares, Ikusgarri dantza taldearen presidentea.
Alfredo Elgezabal, Bizkaia irratiko kazetaria.
Itsaso Quintana, aktorea.
Maier Lorizate, Biokimikako irakaslea EHUn.
Nerea Martinez, dantzaria eta koreografoa.
Koro Mendieta, TELE7ko kazetaria.
Neli Zaitegi, Euskadiko Eskolako Kontseiluko presidentea
ARGAZKI GEHIAGO: HEMEN





Black is beltza-kronika

Lehenengo aldiz aukeratu genuen komikia eta egia esan, noizean behin aldatzea ez da txarra; are gutxiago euskaraz egina baldin bada. Hainbat egile ditu: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderete, eta liburuan nork bere arrastoa utzi du.
60. hamarkadan munduko hainbat txokotako errealitatea ezagutzeko, gogoratzeko edota hausnartzeko aukera ematen du. “Forrest Gump” filmaren antza du horretan, kronika modukoa egiten baitu. Komikian, hainbat tokitako errealitate sozial, zenbait pertsonaia historiko eta garai hartako musikara ere hurbilduko gaitu.
Liburua irakurtzea gomendatzen dugu eta urriaren 5ean estreinatuko den “Black is beltza” animazio filma ikustera ere bai.


BERTSO-AFARIA

Ekainaren 29an, ostirala, BERTSO-AFARI aparta egiteko aukera izango dugu.

Merkatuko bertso-eskola, Portu Kantari eta Berbalagun taldeen eskutik, ondo afaltzeko, ondo pasatzeko eta EUSKARA PRAKTIKATZEKO une ederra izango da.

Berbabordajea eta Portu Kantari egin ondoren, afaltzera!

Animatu eta izena eman!


"Euskaraz bizi nahi dut" 4. Herri Krosa Llanoko jaietan


Aurten ere LLanoko jai batzordekoek Sasiburueta Barakaldoko AEKren laguntzaz 4. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 

SASIBURU elkartekoek  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi duteekimen honetan parte hartzera. Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitira: 

  • SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 metroko ibilbidea egin beharko dute.
  • HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metroko lasterketak egingo dituzte.
  • Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.

Arraun ikastaroaren kronika


Pasa den larunbatean, ekainak 9, ARRAUN IKASTAROA egin genuen San Nikolas Arraun Taldeko lagun batzuen laguntzaz.

Arraun egitearen oinarrizko arauak fosoan ikasi genituen, eta gero itsasadarrera.

Bi buelta zubiraino!

Goiz ederra kirola egiteko eta euskara praktikatzeko!