pestañak

EUSKARALDIA izena eman Portugaleten

Izena eman ahal duzu EUSKARALDIArako Portugaleten.

AEK euskaltegian (Cristobal Mello 8, behea -udaltzainen ondoan-)

Udaletxeko Euskara zerbitzuan (Zizbiko Sozialean, Solar plazan)

Udal euskaltegian (Julio Gutierrez Lumbreras kalean)

Edo Interneten bidez:

izenematea.euskaraldia.eus 

Anima zaitez! Izan AHOBIZI edo BELARRIPREST!

Badator Euskaraldia Ezkerraldera!

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 EGUN EUSKARAZ, hizkuntza-ohiturak aldatzea xede duen ariketa soziala, euskaldunok zein euskaltzaleok aktibatzeko. Zeregin horretan bi rol izango dugu: ahobizi eta belarriprest.

Ahobizi: nire lehenengo berba euskaraz izango da.
Belarriprest: ulertzen dut, baina ez daukat berba egiteko ziurtasunik (hainbat arrazoirengatik). 

Hamaika egun horietan OZEN esango dugu euskaraz bizi ahal garela.

Animatu eta parte hartu!!






                                BATU EGINGO GAITU!

Odol hotzean liburua mintzagai Irakurzale Klubean


Haurrentzako berbena


Igande honetan, irailak 23, Zirika Zirkusek HAURRENTZAKO BERBENA eskainiko digu: "Egun on, sikiera!"
Arratsaldeko 18:30ean, Portugaleteko San Roke plazan

Santurtziko Berbalagun proiektuan izena emateko epea zabalik


Berriz ere abian, 2018-19 ikasturtea hasteko prest!

Herriko euskaldunak ezagutu, lagun berriak egin, euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko aukera naturala eta atsegina, mota askotako ekintzak: antzezlanak, hitzaldiak, tailerrak, poteoak, txapelketak... Xede bereziko taldeak (zaletasunak eta euskara uztartzen dituztenak), transmisioan eragin gurasolagunen bidez, euskaraz gozatu, aldarrikatu, bizi... Mundu zoragarri bat eskaintzen du Berbalagunek... Parte hartu nahi?

Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu, jada eman dezakezu izena AEKn nahiz Udal Euskaltegian, edota dinamizatailearekin harremanetan jarri  678 422 573 telefono zenbakian zein ezkerraldea@aek.eus helbide elektronikoan.


Barakaldoko Berbalagun proiektuan izena emateko epea zabalik

Gaurtik hasita, Barakaldon, zabalik dago izena emateko epea berbalagun eta gurasolagun taldeetan sartzeko.

Aukera ugari daude: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz
 gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu... Denetan sentituko zarete primeran, nork bere helburua beteko duelako seguru: euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.


Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu Barakaldoko berbalagun egitasmoan, jadanik eman dezakezu izena. Aski duzu  AEK, Udal Euskaltegi eta Hizkuntza Eskolara jotzea, edota zuzenean dinamizatzailearekin kontaktatzea 678 62 65 67 telefono zenbakian eta barakaldo_berba@aek.eushelbide elektronikoan.

Gurutzeko Jaia

Asteburu honetan (ostiral, larunbat eta igandean) Gurutzeko Jaia ospatuko dugu Portugaleteko La Ranchería plazan.

Gaurko Gazteak taldeak antolatuta, EUSKARAZ BIZItzeko aukera izango dugu hainbat ekitalditan.

Gitarra ikastaroa

Gaur zabaldu da urrian eta azaroan egingo den GITARRA IKASTAROrako izena emateko epea.

Animatu, euskaraz izango da-eta.

Teknologia lantegia

Urriaren 5ean 18:30etik 20:30era Santa Klaran teknologia lantegi bat antolatu dugu "Androiderako App bat sortu, App Inventor erabiliz".

Izena eman dezakezue irailaren 5etik 28ra.

San Nikolas jaia

Datorren larunbatean, irailak 8, San Nikolas ospatuko dute Portugaleteko kuadrillek, ohi bezala, Kai Zaharrean.

Egitarauan euskaraz aritzeko hainbat ekitaldi egongo da.

Disfrutatu eta EUSKARAZ BIZI!

Skate ikastaroa


Irailaren 19, 20 eta 21ean 18:30etik 20:30era SKATE IKASTAROA antolatu dugu Gazte Gelan gazteentzat. Inskripzioa egiteko epea zabalik irailaren 12ra arte.