pestañak

Borlak egiteko tailerra: argazkiak

20 gurasolagun (11 ume eta 9 guraso) elkartu ginen tailer dibertigarri honetan. Behean dituzue denon artean egin genituen borlak!!




Bitxiak egiteko tailerra: Barakaldoko berbalagunen argazkiak eta kronika

Natur Gelako Anari esker, 25 lagun elkartu ginen Barakaldoko Lorategi Botanikoan bitxiak egiteko giro atsegin eta jatorrean. Beherago dituzue argazkiak. Zer-nolako arte lanak egin genituen ikusi ahalko duzue.




















MIHILUZE LEHIAKETA / BERBALAGUN JAIA


Kaixo!Ostegun honetan da izena emateko azken eguna ..... Gogoratu.   ⚠    🤙🏾Martxoaren 1ean “Berbalgun jaia” izango dugu Xatoa Tabernan 19:30ean .
Aurten
🏆MIHILUZE LEHIAKETA 🏆antolatu dugu egun horretan euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko.
 3 sari eder  izango dugu, beraz hitz egin ingurukoekin eta parte hartu!
👥PARTAIDE KOPURUA: 3-5
📝IZENA EMATEKO:
600 482 022  edo   portugalete_berba@aek.eus
 ANIMATU ETA LUZATU MIHI HORIEK !😝

MA VIE DE COURGETTE euskarazko azpitituludun filma

Noiz: otsailaren 26an
Non: Kresala aretoan
Ordua: 10:15ean eta 17:30ean (bi saio).
Gaia: haurtzaroa zaindu eta babestea
Iraupena: 66 minutu 

Informazio gehiago: 

Papiroflexia tailerrari buruzko kronikatxoa

Pasa den ostiralean, Santurtziko AEK euskaltegian, Edurne berbalagunaren eskutik, gurasolagunek papiroflexia-tailerra izan zuten.  

Hona hemen argazki batzuk:









Orri-markatzaileak, igelak, kutxatxoak eta arkatzak-eta gordetzeko ontziak egin zituzten.

Ekizaren kontzertua

Jurgi Ekizak, Baionako Willis Drummond musika-taldeko kide eta sortzaileak, kontzertu izugarria eskainiko digu non eta Mamarigako Kultur Etxean.

Mila esker, Kultur!!
Klika autogestioari!!

Santurtzin Korrika aurkezpena

Beraz, badakizue, 21. Korrikaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzue, otsailaren 28an hitzordu garrantzitsua izango duzue Casa Torren, 19:00etan. Gainera, otamena (luntxa) egongo da.
Korrikaren kanta, ibilbidea, Korrika Kulturala, modelo desfilea...
Anima zaitezte eta egin klika kulturari, mingainari, Korrikari, euskarari!

Triki-poteoa Mamarigan

Mamarigako Kultur Etxeko ikastaroetako parte hartzaileak ikasitakoa auzoarekin konpartitzera aterako dira. Baietz larunbat eguerdia  alaitu!
Eguna: otsailak 23, larunbata
Ordua: 13:00-15:00
Lekua: Mamarigan zehar
Antolatzailea: Mamarigako Kultur Etxea

Borlak egiteko tailerra Barakaldoko gurasolagunekin

Korrika kulturalaren barruan, Barakaldoko gurasolagunek artilezko borlak egiteko tailerra antolatu dute. Euskaraz aritu nahi al duzu seme-alabekin? Bada, animatu eta etor zaitez

Noiz: otsailak, 27, asteazkena
Zer ordutan: 18:30ean
Izena emateko: 678 626 567

Bitxiak egiteko tailerra Barakaldoko berbalagunekin

Barakaldoko berbalagunok, Natur Gelari esker eta Korrika kulturalaren baitan Bitxiak egiteko tailerra antolatu dugu.

Noiz: otsailak 27, asteazkena
Zer ordutan: 10:00etan
Izena emateko: 678 626 567 edota barakaldo_berba@aek.eus

Argiaren hautsa

Eguna: otsailak 21, osteguna
Ordua: 20:30
Lekua: SKA
Prezioa: 5 € 

Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar-egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du; Manuel, ordea, heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da… 

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena…  Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du.  

Beste abagune bat, merke-merke euskal kulturaz gozatzeko. Anima zaitezte!

Izena emateko: AEKn, Udal Euskaltegian edo Berbalagunen (678 422 573 edo ezkerraldea@aek.eus).

Otsailean ere Kantulagun!


"Poxpolin Marisorgin" ikusgai haur-zinemaldian

Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Poxpolin Marisorgin" ikusteko aukera izango dugu Santurtziko Liburutegi Sareak antolatzen duen haur-zinemaldian.
Eguna: otsailak 22, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegia
Prezioa: doan
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat

“Berbalagun jaia” - MIHILUZE LEHIAKETA

Kaixo! 🤙🏾Martxoaren 1ean “Berbalgun jaia” izango dugu Xatoa Tabernan 19:30ean .
Aurten
🏆MIHILUZE LEHIAKETA 🏆antolatu dugu egun horretan euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko.
 3 sari eder  izango dugu; beraz, hitz egin ingurukoekin eta parte hartu!
👥PARTAIDE KOPURUA: 3-5
📝IZENA EMATEKO:
600 482 022  edo   portugalete_berba@aek.eus
 ANIMATU ETA LUZATU MIHI HORIEK !😝

MAITASUN MEZUAK WATSAPPEZ

Bada maitasuna baino kontzeptu zabalagorik??
Lagunekiko,familiarekiko,norberarekiko,objetu,leku berezi,proiektu batekiko ....MAITASUNAK...., mugitzen du mundua! Idatzi lerro gutxitan sentitzen duzun hori eta liburu elektroniko eder bat eskuratu zenezake!
Animatu eta parte hartu!

PORTUGALETEKO EUSKARAREN AGENDA

Hemen duzue Otsalerako euskaraen agenda. Hilbate honetan ere 11 ekintza daukagu euskararen inguruan egiteko. Ikusiko zenutenez Martxoaren 1 ean BERBALAGUN JAIA antolatuko dugu, beraz gorde eguna !

Bazterretako dantzariak


Mamarigako Kultur Etxeak antolatua, Bazterretako dantzariak izeneko dantza-tailerra izango dugu datorren ostiralean, otsailak 8, Kulturren. Bertan, euskal dantza tradizionalen gaineko hausnarketa feminista batez koreografiak, musikak, sinboloak, jantziak eta abar aztertzeko abagunea izango dugu. 

Bazterretako Dantzariak taldeko kideek transfeminismotik pitzatu nahi dute euskal dantza tradizionalen zurruntasuna.



Haur-zinemaldia Santurtzin




Santurtziko LIburutegi Sareak antolatua, otsailaren 8an, ostiralean, Dolittle doktorea 3 filma ikusgai izango dugu Mahastietako liburutegian, 18:00etan.

Kantulagunak urtarrilean

Taldeak urteetako eskarmentua pilatu du: gero eta hobeto jotzeaz eta kantatzeaz gain, kanten zerrenda luzatu eta luzatu egiten da.
Hileko azken igandeko hitzorduetara beti hurbiltzen dira hainbat lagun, eguraldiaren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezke. Urtarrileko hitzorduaren egunean, eguraldi kaskarra izan genuen; hala eta guztiz ere, hor topatu genituen Kantulagunak jo eta ke. Eguraldiak ez ditu kikiltzen!
Eskerrik asko Raquel, Ana Mari, Marijo eta Patricia Santurtzi kantuz eta euskaraz alaitzen jarraitzeagatik!

Santurtzin, familientzako papiroflexia tailerra


Mamarigako Kultur Etxeak antolatu du sagardotegira irteera