2019/03/28
Barakaldoko gurasolagunen txotxongiloak
Hementxe dituzue ikusgai Barakaldoko gurasolagunek 21. Korrikaren abaroan sortutako txotxongiloak. Giro euskaldun eta jatorrean, bildu ginen 20 lagunok ederto batean pasatu genuen.
2019/03/26
GAZTE MINTZODROMOA Portugaleten
Pasa den ostegunean, martxoak 21, GAZTE MINTZODROMOA egin da Los Llanos pilotalekuan.
Ekimen honetan Portugaleteko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Xaribari AEK euskaltegiak parte hartzen dute.
Ballonti, Zunzunegi institutuetako eta El Carmen zein Santa Maria ikastetxeetako 1. batxillerreko 300 ikasle eta AHIZE-AEK-k antolatutako EUSLIDER tailerreko 60 gazte elkartu ziren.
Ekimen honen helburua euskararen erabilera gazteen artean bultzatzea da.
2019/03/25
Zorionak, Santurtzi
Asteburu borobila izan dugu; batetik, larunbatean mendilagunen txangoa (Erlo, Xoxote eta Kakuetara), bertso-bazkaria La Kelon eta Oier Aslaren kontzertu akustikoa Enbatan (karaoke eta guzti), eta, bestetik, igandean Pobaleko burdinolarako irteera eta Korrikaren aldeko kuestazioa herrian zehar. Nekea poliki-poliki pilatzen ari bada ere, poza handituz doa.
Hona hemen argazki batzuk:
Mila esker, Barakaldo eta Santurtziko mendilagunak, La Kelo, Ander, Imanol eta Asier (bertsolariak), Enbata, Oier (abeslaria), berbalagunak, Bihotz Gaztea zein Mamarigako Etorkizuna dantza-taldeak, kantulagunak eta boluntarioak. Eskerrik asko guzti-guztiei!!
Korrikak su gabe diraki
2019/03/22
2019/03/21
Txotxingiloak egiteko tailerra Barakaldoko gurasolagunekin
21. Korrika girotze aldera, Korrika kulturalak ekimen ugari dauzka Barakaldon. Hona hemen gurasolagunen tailerra.
Zer: Txotxongilo tailerra
Noiz: martxoaren 27an, asteazkenarekin
Zer ordutan: 18:30ean
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Azken eguna martxoaren 26a.
2019/03/20
Igandean Korrikaren aldeko kuestazioa Santurtzin
Igande honetan, martxoak 24, Santurtzin zehar 21. Korrikaren aldeko kuestazioa egingo dugu. Txitxarran, Mamarigan, parke nagusian eta Itsasalde kalean ibiliko gara herria girotzen eta dirua biltzen Mamarigako Etorkizuna eta Bihotz Gaztea dantza-taldeen nahiz Kantulagunen laguntzaz. Horrez gain, Txitxarran eta Mamarigako Vallejo plazan materiala saltzeko mahaiak ipiniko ditugu. Materiala erosteaz gain, Korrikaren inguruko informazioa jasotzeko parada izango duzue (Korrika Kulturalaren ekitaldiak, ibilbidea...). Animatu eta hurbildu!
Bestalde, ahalik eta lagun gehienengana heltzeko, zuen laguntza beharko dugu; beraz, iganderako planik ez baduzue, Korrikari, euskarari laguntzeko aukera izango duzue. Jarri harremanetan gurekin:
678 422 573 (Berbalagun)
607 515 720/santurtzi@aek.eus (Santurtziko AEK)
678 422 573 (Berbalagun)
607 515 720/santurtzi@aek.eus (Santurtziko AEK)
Mila esker, Mamarigako Etorkizuna, Bihotz Gaztea eta Kantulagun!!
Amek ez dute-kronika
Amek ez dute...
idazten, zinemara
joateko astirik, lo egiten...
Irakurzale Klubean,
bigarren aldia dugu Katixa Agirreren liburu bat hizpide duguna.
Aurrekoan, Atertu arte itxaron izan zen, eta hori gustatu
bazitzaigun, honako hau are gehiago.
Kontakizun gordinak
ematen dio hasiera liburuari, lehen orrian dagoeneko zaplaztekoa
jasotzen du irakurleak. Egitatea bortitza da oso (amak bere bi haur
txikiak akabatu ditu), eta zuzenean bizitzearen sentsazioa izatea
lortu du Agirrek. Aitzakia ederra topatu du irakurleak hasieratik
istorioari lotzeko eta amatasunaz hitz egiteko.
Autofikzioaz baliatu
da egilea, eta paralelismoa ere topa daiteke, protagonista eta Agirre
bera idazle eta ama baitira. Ama garbi eta onen mitoaz hausnartzen
du, besteak beste; tonu ironikoa du eta hainbaten hitzen bidez
baliatzen da: zita asko jaso ditu.
Irakurzale Klubekooi
erabatekoa iruditu zaigu.