pestañak

Trapillo tailerreko argazkiak: Barakaldoko berbalagunek egindako saskiak

Javier Leon berbalagunari esker, 10 berbalagunek etxeko jantzizko (trapillozko) saskiak egin zituzten. Hona hemen argazkiak!!



















Santurtziko eskola publikoak Serantesera

Ekainaren 22an, larunbatarekin, Santurtziko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak antolatua, herriko ikastetxe publikoetako familia, lagun, kide, langile zein sustatzaile andana Serantes mendira igoko dira, ikastuteari behar bezalako bukaera emateko. Irteera: 10:30ean Kabiezeseko plazatik.  Xedea oso argia da: lagun giroan gozatzea eta talde handia, anitza, polita eta kohesionatua dela erakustea. 

Ohartxoa: umeen ardura norberarena eta nork bere eskolako kamiseta soinean eraman dezala, horrela igoera ikusgarria izango da.

Animatu eta parte hartu!!
Eskola publikoa geurea!!






Udako Berbalagun taldeak sortzeko bileratxoa

Gutxi barru Santurtziko Udako Berbalagun ABIAN!

Taldeak sortzeko bilera:
Noiz: ekainaren 20an, ostegunean
Ordua: 20:00etan
Lekua: Casa Torre jauregiaren aurrean (plazatxoan)

Bertan, egunak, tokiak eta ordutegiak zehaztuko ditugu. Hurbildu ezin bazarete, egon lasai, taldeen berri emango dugu-eta; hori bai, saiatu abisatzen, puntualtasunez hasteko.

Udan ere euskaraz gozatu!!


EKAINAK 28 , BERTSO SAFARIA


Gorde ekainaren 28ko gaua, Portugaleteko Merkatuan bertso (s)afaria  izango dugu eta! 🎤🦍🦓🦏

🎙Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Aitor Sarriegi izango ditugu kantuan.

🔖Hartu zuen Tiketak Santurtzi edo Portuko AEKn, Casa Vicente tabernan edo Marije tabernan.

Amaitu dezagun ikasturtea bertsotan!

Yoga-tailerra Santurtziko Casa Torren

Asteazkenean, ekainak 12, Amaia yoga-irakaslearen eskutik, eskola zoragarria jaso genuen Santurtziko berbalagunok. Ez da lehenengo aldia izan, pasa den ikasturtean ere antolatu genuen-eta; gainera, Foruko Barnetegian ere izan zen, oso irakasle ona baita. Ondo transmititzen du eta ezaugarri hori ezinbestekoa da irakaskuntzan. 

Hasieran teoria apur bat azalduta, oinarrizko jarrerak egin genituen:  Buda, katua, lehoia, zuhaitza, eguzkiari agurra... Hau da, izadia irudikatu genuen Casa Torren. Borobiltzeko, erlaxazioa egin genuen eta kronika hau idazten ari dena lokartzear egon zen.

Berbalagunak poz-pozik atera ziren; beraz, hurrengo ikasturteari begira, kontuan hartu beharreko tailerra da. 

Hona hemen argazki batzuk: 







Gazteboxen eskutik, rallya ipads-ekin


PEÑAS NEGRAS BISITA

Datorren ekainaren 22an Peñas Negraseko ekoetxera joango gara eta berta bisita gidatu egiteko aukera izango dugu. Animatu eta etor zaitez gurekin goiz eder bat pasatzera.

Marmaduke filma

Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea
Eguna: ekainaren 7an, ostiralean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegia

Laburpena:
Marmaduke, gure protagonista, daniar handia da. Beste hiri batera doa bizitzera familiarekin. Hiri berrian ez dago halako txakur handi batentzako lekurik; dena dela, bere adiskide Carlos katuaren laguntzari esker eta lau hankako beste kide batzuen bultzadatxoari esker, Marmadukek hiri berrira egokitzea lortuko du, maitemindu egingo da, eta surfean ere hasiko da.

Publiko ororentzat eta doan.


Zirku arratsaldea Barakaldoko gurasolagunekin

Barakaldoko gurasolagunok ikasturte polit honi amaiera bikaina emango diogu Zirkodomoko lagunei esker. Izan ere, zirku tailer eta erakustaldi bat prestatuko digute!

Zer: Zirku arratsaldea (Tailer eta erakustaldia)
Noiz: ekainak 19 (asteazkena)
Zer ordutan: 18:00etan
Non: Zirkodomoa, Arauti Kalea, 5
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus ekainaren 18a baino lehen.

Irati Elorrietaren "Neguko argiak" eleberria hizpide Irakurzale Klubean


Yoga tailerra izango dugu Santurtzin


Familian, 3 dimentsiotako txartelak egiteko tailerra


Santurtzin, ipuin kontalaria eta umeentzako tailerra


Aurtengo udan euskara praktikatu nahi duzu Nojan zauden bitartean?


Iaz bezala, Barakaldo berbalagunok Cantabriako Noja herrian udako berba talde bat osatzekotan gabiltza. Izan ere, ez dira gutxi Ezkerraldetik herri horretara abiatzen direnak uda pasa, hori dela eta, bertan euskaraz hitz egin nahi baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan.
Zer: berbalagun taldea
Non: Noja herrian, Cantabrian
Noiz: Uztail eta abuztuan
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567