pestañak

Santurtziko Karmen jaietan ere, hainbat ekitaldi izango ditugu euskaraz


Larunbata, hilak 13:

  • 22:15ean: “Harpetarra” zinea aire zabalean. Gernika parkean
  • 23:00etan: Oihan Vega DJ disko-festa. Pantalanetan

Igandea, hilak 14:

  • 19:00etan Xaibor, haurrentzako disko-festa. JJ Mendizabal enparantzan

Astelehena, hilak 15:

  • 19:00etan. Kantu-lagun. Txosnetan

Asteartea, hilak 16:

  • 13:15ean Santurtzi Kantari. JJ Mendizabal enparantzan
  • 20:00etan Kantu Kolore taldea: “Honolulu” Umeentzako berbena. JJ Mendizabal enparantzan
  • 20:00etan Erromeria: Patxi eta konpainia. Gernika partean

Asteazkena, hilak 17:

  • 18:30ean Eriz magoa. Pantalanetan
  • 19:30ean “Kiki, Koko eta Moko – Turututu, pailazo bihurtu” ikuskizuna. Pantalanetan
  • 22:30ean Erabatera (kontzertua). Agertoki nagusian.

Osteguna, hilak 18:

  • 20:00etan Elektrotxufla elektrotxaranga. Txosnetan
  • 22:30ean Modus Operandiren kontzertua. Pantalanetan.
Ostirala, hilak 19:

  • 22:00etan Kontzertu hirukoitza dago, baina bakarra euskaraz: Gora Herria. Txosnetan.

Larunbata, hilak 20:

  • 20:00etan. Demode Quartet: “Epa txiki”. Oinez-gunean
  • 20:00etan Dangiliske erromeria. Gernika parkean


    Ekitaldiok Santurtziko Udalak eta Txosnaguneak antolatutakoak dira. 

Neguko argiak-kronika

Santurtziko Irakurzale Klubean, denetariko argitalpenak irakurtzen ditugu, baita idazle hasi berrien lanak ere. Oraingoan, Irati Elorrietaren bigarren eleberria izan dugu esku artean.

Istorioa 3 eszenatokitan kokatzen da: Algorta, Paris eta Berlin. Hirurak izan baititu bizitoki protagonistak, Añesek, eta Elorrietak, maisuki, murgildu gaitu bertako giroetan; nabaria da zuzenean ezagutzen dituela tokiok (Berlinen bizi den algortarra da). Añesek Marta du lagun mina, harreman berezia dute eta zenbait lagun bitxi izan dituzte haien bizitzetan, harreman bikoteak barne. Maitasun frustratuak dira liburuaren muina, baita nork bere burua topatzeko eta kokatzeko ezintasuna ere. Horregatik, 2 lagunek familiarengandik urruntzeko eta hurbiltzeko joera dute, jaioterrian egon nahi ez, baina Berlinen -hor bizi baitira eleberrian- ere luzaroan egongo diren ez dakite. Hiri berezia dugu, pertsonen bizimodua arrotza egiten zaigu: laguna gaixo dagoenean, janari egitera joan, eta, bide batez, berearropa garbitzeko aprobetxatzen duenik badago; edo garbitokira doana gainerako jendeari begira aritzeko...

Narrazioaren egiturari dagokionez, kapitulu laburretan banatuta egoteak irakurketa errazten du. Pertsonaien orainaldiko istorioetan, iraganeko beraien arbasoen eta ezezagunen bizipenak ez ezik, pasarte historikoak ere tartekatzen ditu. Azkenean, urtero lez, neguko argien bukaera dakar udaberriak, baina, egia da, narrazioa edozein tokitan buka daiteke liburua irakurtzen bukatu gabe.

Bertso afari mundiala eta ikasturteko azken Portu kantaria! (kronika)

Giro ederrean ibili ginen Portugaleteko alde zaharreko kaleetan zehar ikasturteko azken portugalete kantarirekin. 40bat lagun bildu ginen kanturako. Horren ostean Merkatuen egin genuen bertso (s)afaria (70 lagun) eta Aitor ,Onintza eta Nerearen bertsoek gaua alaitu ziguten. Eskerrik asko Portugalete Kantariko kideei, Merkatuari eta baita AEK ko kideei ere denon artean afaria posible egin genuelako.
Jarrai ezazue udan euskaraz gozatzen eta gozaarazten!!