pestaƱak

Urriko Santurtziko euskara agenda prest dugu!


Urrian, Kantulagun Mamarigan izango da!!


URRIKO PORTUGALETEKO EUSKARAREN AGENDA

Hemen dator hilabete honetarako euskarazko ekintzen proposamena.
Gogoratu berbalagunek 29an Korear sukaldaritza tailerra antolatu duela, ez gelditu leku barik!

Irailaren 29an, Mendilagunak Serantesera!

Irteeran parte hartu nahi baduzu, eman izena ezkerraldea@aek.eus helbidean edo 678 422 573 telefono zenbakian.

Barakaldo gurasolagun gehiagoren bila dabil!

Aurten ere Barakaldon euskara bultzatu nahi dugu familiaren barruan. Guraso euskalduna bazara eta ez badaukazu norekin hitz egin euskaraz, edota euskarak familia barruan toki handiagoa izatea nahi baduzu, hauxe da zure aukera, izan Gurasolaguna! Euskaraz aritu eta jolasteko elkartuko gara guraso eta seme-alabak, denok batera, gure txikian, apurka-apurka gauza handiak egiteko.


Santurtzin ere, Berbalagun martxan da!


Xabier Etxaniz Rojo izango dugu Irakurzale Klubean


Barakaldoko Berbalagunok martxan! Izena emateko garaia da

2019-20 ikasturtea hasi da Barakaldoko berbalagunontzat. Euskaraz hitz egin eta jende berria ezagutu nahi baduzu, hauxe da zure aukera. Eman izena!

Bestalde, udan gurekin harremanetan jarri bazara, ez dugu horren berri izan mezu eta dei guztiak ezabatu baitzaizkigu arazo informatiko dela eta, baina hori konponduta, orain hitz egin dezakegu lasaitasunez. Beraz, esaguzu eta gustura asko erantzungo dizugu!