pestaƱak

Prest da azaroko Santurtziko Euskara Agenda!

Oraingoan ere ekintzaz beterik!

Barakaldoko gurasolagunek egindako koloretako arrainak

Giro on eta atseginean jardun genuen Barakaldoko gurasolagunok koloretako arrainak egiten. Gurasoak zein umeak euskaraz aritu ginen aisialdian. Behean dituzue argazkiak:



Korear sukaldaritza tailerraren kronika


Portugaleteko Merkatuan, astearte honetan, urriak 29, Koreako sukaldaritzaz gozatzeko aukera izan dugu.

Sora Ryu neska korear eta euskaldunak emandako azalpen interesgarriez ere gozatu genuen, eta Song-pyeon platera egiten aritu ginen.

Euskaratik Mundura eta Mundutik euskarara.







Martxalagun abian

Astelehen honetan hasi ziren berriro Portugaleteko Martxalagun taldeko kideak ibilaldiak egiten kaian zehar, Portu-Sestao-Santurtzi ibilbidean, puntatik puntara.

Gogotsu hasi dira berriro, euskara eta kirola uztartuz.

Anima zaitezte. Hauek dira taldeak:

  • Astelehenetan, 19:30ean, Zubian.

  • Ostiraletan, 09:20an, Zubian.

Izena eman: 600 482 022 edo portugalete_berba@aek.eus



Portu Kantariren kronika


Lagun talde ederra bildu ginen pasa den ostiralean, urriak 25, Portugaleteko Alde Zaharrean.
Euskarazko kantak, trikitia eta lagun onak. giro oso egokia EUSKARAZ PRAKTIKATZEKO.
Hurrengoan azaroaren azken ostiralean, 29an.

PORTU KANTARI


Ikasturte berriari ongi etorri ona emateko asmoz, berriro abiatuko da PORTU KANTARI.

Lagun onak, musika ona... eta ahotsa zuk zeuk jarri.

EGUNA: urriak 25, ostirala

ORDUA: 20:45

LEKUA: Alde Zaharreko Merkatua

Anima zaitez eta etorri!

PORTUGALETEKO MARTXALAGUN

Bi talde daukagu Portun martxa egiteko:

  • Astelehenetan, 19:30ean, zubiaren paretik. Ipar Martxa, makilak eta guzti.

  • Ostiraletan, 09:20an, zubiaren ondotik ere bai. Paseoan, lasai-lasai.


Animatzen bazara, bidali izena: 

portugalete_berba@aek.eus

600 482 022


Urriaren 26an, laser-gunea eta DJ emanaldia

Urriaren 26an 17:00etatik aurrera Gaztebox-ek Santurtziko Olatuen parkean 12-17 urte bitartekoentzako laser gunea eta DJ saioa antolatu ditu. Aldez aurretik izena eman behar dela kontuan izan!!!


Igandean, mendilagunak Saibi mendira

Hurrengo igandean, hilak 27, Santurtzi eta Barakaldoko mendilagunak Urkiola inguruko Saibi mendira abiatuko dira. Hitzordua egin dute 9:00etan, bai Santurtziko parkean bai BECen. Joan nahi izanez gero, ohiko bideez eman dezakezu izena, ezkerraldea@aek.eus helbidean edo 678 422 573 zenbakira deituz.

https://mendiak.eus/mendia/saibi/


Santurtziko Kantulagun urriaren 27an

Hilero bezala, azken igandean izango dugu elkarrekin abesteko aukera. Hori bai, ez nahastu, hil honetan Mamarigako Akelarre tabernan elkartuko gara. Anima zaitez!!!

Koloretako arrainak egiteko tailerra Barakaldoko gurasolagunekin

Familian euskaraz aritu nahi giro atsegin eta jostagarrian? Bada, ez ezazu bi aldiz pentsa eta parte hartu tailer honetan:

Zer: Koloretako arraina egiteko tailerra
Noiz: urriak 30, asteazkena
Zer ordutan: 18:30ean
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Izena emateko: 678 626 567 eta barakaldo_berba@aek.eus

Urriaren 18an "Denok gara Google" (egilea eta guzti) Santurtziko Irakurzale Klubean

Aurten ere irakurzaletasunak tokia izango du Santurtziko berbalagunen artean, eta Xabier Etxaniz Rojo idazlearen "Denok gara Google" eleberria izango da haien lehen hitzorduan jorratuko dutena egilearen laguntzarekin, urriaren 18an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian.
Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.
Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.
Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.

Santurzine ere euskaraz

Urtero bezala, zazpigarrenez, Santurzine jaialdiak zinema barreiatuko du Santurtzin zehar, eta horren barruan euskarazko film laburrak ere izango ditugu ikusgai, honakoak hain zuzen ere:
- Urriaren 6an, igandearekin, "Antxoni" komedia beltza, Gloss tabernan 18:30ean.
- Urriaren 8an, asteartearekin, "Atsolarra" eta "Ama" film laburrak Kresala aretoan 18:30ean.

Anima zaitezte!!!

Escape truck-erako prest???

12 eta 17 urte bitarte baldin baduzu, Santurtziko Gaztebox-ek Escape Truck batean parte hartzeko aukera emango dizu larunbat honetan 17:00etatik aurrera. Hori bai, plazak mugatuak dira eta izena eman behar da Gaztebox-en!