pestañak

Sestaoko egunean behin lehiaketako azken asteko irabazlea!

Beste denboraldi bat joan zaigu eta Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako azken asteko irabazlea Asier izan da berriz ere! Zorionak!



 Zure saria jasotzeko jar zaitez gurekin kontaktuan, ez baitugu nor zaren jakiteko modurik: sestao_berba@aek.eus helbidera mezua edo 678 42 25 21 telefonora wasshapa bidaliz.


Portugaleteko Berbalagun taldeko martxoko lehen asteko irabazlea!

 Zorionak Asier! Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke zure saria jasotzera!

Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako aurreko asteko irabazlea!

Imanol Naiara, Naiara Imanol! A zer burua zeuena! Aurreko asteko irabazlea berriz ere izan da Imanol! Laster helaraziko dizugu saria.

Taldeko gainerakoak eta oraindik taldera batu ez zaretenak: eutsi goiari! Aste honetan beste aukera bat daukazue eta. Ezetz Imanoli irabazi!😉


Barakaldoko berbalagunak Uxue Alberdirekin elkartuko dira


 Berbalagunon irakurzale kluba Uxue Alberdirekin elkartuko da Dendaostekoak liburuaz aritzeko, martxoaren 16an, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean.

Portugaleteko Barbalagun taldeko aurreko asteko irabazlea!

 


Zorionak Asier! Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke zure saria jasotzera!

Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako azken asteko irabazlea

Oraingoan Imanol izan dugu garaile! Zorionak! Laster helaraziko dizugu saria.


Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta. Ezetz Imanoli irabazi!😉


Portugaleteko maitasun mezuen lehiaketako IRABAZLEA!

Otsailean antolatu genuen MAITASUN MEZUEN LEHIAKETAN 135 mezu aurkeztu dira, eta hau izan da sariduna: Arkaitz Basterra.

Mezua:

''Bihotzaren mintzoa dira zure ezpain leunetan pausatzen ditudan musuak, gozo bezain ozen.''

Horrez gain, hauek izan dira finalistak:

''Izarrak zeharkatu ditugu

ta margotu maitasuna,

lau haizeetara zabalduz

barneko askatasuna.

Zeruari emango diogu

gauero argitasuna,

horrela ezabatuko dugu

munduko iluntasuna.'' EDER

 

''Haizea ilean, eguzkia aurpegian, lur bustiaren usaina, itsasoaren soinua, belar ebaki berria... Zu hori zara. Bost zentzumenekin maite zaitut.'' TERESA

 

''Zurekin pasa ditudan arratsalde guztiak ez ditut ahaztuko, zurekin jokatu ditudan partidak ezin hobeak izan dira. Eskerrik asko denagatik. Gauza asko geratzen zaizkigu elkarrekin.'' ENEKO

 

''Ez dakit nola sentitu emozio hauekin,

triste edo pozik,

haserre edo lasai,

barkatzen dizkizudan sentimendu maiteak edozein direla ere.'' ENARA

 

''Jaio naizenetik hil arte, ikastolatik unibertsitatera, eta bidaiatu dudan lehen aldetik azkenengora, beti nirekin doana eta gehien maite dudana, ni, ni neu.'' INES

 

''Nahiz eta ez egon, ikusten zaitut.

Nahiz eta ez mintzatu, entzuten zaitut.

Nahiz eta gutxitan esan, askotan esango dizut.

Maite zaitut.'' JAVIER

 

''Maitasunak zure izena xuxurlatzen dit. Nire bihotzaren taupadak zure pausoen erritmora doaz, beti hauek harrapatu nahian, zure begiradak zabaltzen didan bidea jarraituz.'' MAIALEN

 

''Egunero zure zain egoten naiz batzen gaituen maitasun honetaz gozatzeko. Eskerrik asko nire bizitzaren parte izateagatik eta nirekin hain berezia izateagatik. Maite zaitut.'' SANDRA

 

''Maitasun zintzoa ez da inoiz amaitzen: puntu eta jarriak ezagutzen ditu, baita komak ere, baina ez azken punturik.'' ANA

 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!










 

 


 

 


 

Barakaldon aukera ugari euskaraz berba egiteko!

 

Barakaldon nahi beste berbalagun talde dituzu euskaraz berba egiteko. Horiz markatuta dauden taldeetan oraindik plaza batzuk libre daude. Beste taldeetan ere interesatuta bazaude, esaguzu. Anima zaitez eta praktikatu gurekin modu seguru batean!

Sestaoko irakurzale klubaren hurrengo topaketa prest!

 

-Liburua: Ixiar Rozasen "Edo zu edo ni"

-Eguna: martxoaren 18a, osteguna

-Ordua: 18:30ean

-Lekua: Sestaoko Udal Eskaltegia

-OHARRA: parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da

Portugaleteko Berbalagun taldeko aurreko asteko irabazlea!


 Zorionak Arka! Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke zure saria jasotzera!

Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako aurreko asteko irabazlea!

 Naiara dugu, berriz ere, 3.aste honetako irabazlea! Bejondeizula, Naiara! Nahi duzunean, pasa zaitez AEK euskaltegitik zure saria jasotzera.


Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta. Nork kenduko dio tronua erreginari?



Inauterien inguruko tele-hitzaldiaren kronika eta argazkiak!

Arratsalde ederra pasa genuen Portugaleteko Berbalagunek atzo! Jon Ander Langararen eskutik, Euskal Herriko zein munduko beste herrialdeetako inauterien historian murgildu eta hainbat bitxikeria ezagutzeko aukera izan genuen bertatik bertara!

Mila esker hitzaldian parte hartu zenuten guztiei eta bereziki Jon Anderri horren hitzaldi dinamiko eta interesgarria eskaintzeagatik, EUSKARA HUTSEAN!





Inauteri dantza ikastaroa: argazkiak, bideoa eta kronika


Itzela izan zen atzokoa! Hainbat berbalagun elkartu ginen Sestaoko AEK euskaltegian Lantzeko zortziko ikastaroa egiteko asmoz. Lauko taldeak eginda,  talde bakoitzak gela batean ikasi zuen dantza, inauteri jantzi eta guzti!

Pandemia dela eta, ezin izan ginen korroan dantzatu denak batera, dena den, egoera hobetzen denerako plana badugu, ikasitakoa plazan erakutsi denok elkarrekin eta euskaraz dantzan! Urrun ikusten dugu momentu hori, baina helduko da! Bitartean, hementxe dituzue atzoko zenbait argazki eta bideo:




 

Inauteri txano tailerra: kronika


 Arratsalde polita pasa genuen Sestaoko Berbalagunok aurreko ostegunean! 

 Hainbat familia, txokotan bilduta, Inauteri txanoak sortzeari ekin genion Gaztelekun, ez zen lan makala izan, baina izugarrizko txano eder eta koloretsuak atera zitzaizkigun! Tailerretik politena Sestaoko familiak euskaraz aritzea izan zen, biba zuek!

Ez ahaztu gaur Inauteri dantza ikastarora zuen txano ikusgarriak ekartzen!

Otsailaren 18an inauterien inguruko tele-hitzaldia Jon Ander Langararen eskutik!


 

Portugaleteko Berbalagun taldeko aurreko asteko irabazlea!

 

 
Zorionak Ebaki! Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke zure saria jasotzera!

Sestaoko Berbalagunen Egunean behin taldeko aurreko asteko irabazlea!


Naiara izan da 2.aste honetako irabazlea! Zorionak! Nahi duzunean, pasa zaitez AEK euskaltegitik zure saria jasotzera.

Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta:



Portugaleteko Berbalagunen X. urteurrenean, anima zaitezte izena ematera!

 


Urtarrileko Irakurzale Klubaren kronika

 Rax Rinnekangas idazlearen Ilargia Ihesi liburua izan zuten mintzagai urtarrilaren 20an Santurtziko Irakurzale Klubeko kideek eta hauxe kontatu ziguten horren inguruan:


Auto eta traktoreak agertuko ez balira, XVI. mendeko landa eremuko herria irudika genezake. Finlandian, udako uzta garaian kokatu du idazleak akzioa eta hiru ume ditu protagonista, haur izatetik heldu izatera pasatzeko unean. Inozentziaren, errugabetasunaren, fantasiaren... laburbilduz, haur izateari uztearen kontaketa irakurri dugu, baina erlijioak eta gizarteak berak itogarri egingo dutena. Azken finean, narrazio eder bezain gordina izan dugu esku artean, liburu mehe eta irakurtzeko erraza denez, erabat gomendagarria da. 

 

Martxoan izango da hurrengo hitzordua, Laura Mintegiren Minotauro eleberria jorratzeko.

Barakaldoko gurasolagunek talde bat osatu nahi dute Desertu auzoan

 

Barakaldoko Desertu auzoan gurasolagun talde bat osatuko da. Bertan, hainbat familia euskaraz elkartu eta arituko dira giro on eta alaian. Animatuz gero, jarri gurekin harremanetan: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

ADI! Azken eguna otsailaren 21a!

 


Portugaleteko Berbalagun taldeko Egunean Behin txapelketako asteko irabazlea!

 

Zorionak Asier!Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke saria jasotzera!

Sestaoko EGUNEAN BEHIN txapelketako irabazlea!


 Imanol izan da 1etik 7rako irabazlea! Zorionak! Nahi duzunean, pasa zaitez AEK euskaltegitik zure saria jasotzera.


Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta:


Bizikletaz munduan zehar: bidaia frustratu baten abentura ederra

 

Asiera Arroita abenturazaleak bizikletaz egindako bidaia kontatuko digi:

Zer: Bidaia frustratu baten abentura ederra

Noiz: otsailak 16, asteartearekin

Zer ordutan: 19:00-20:00

Non: Barakaldoko AEK euskaltegian

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN: kronika

 


Urtarrilak 29, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arte arratsalde ederra pasa genuen Gurasolagunok Sestaoko San Pedro plazan! 

Dantza, erritmoak eta jolasak! 3 txandatan banaturik, ez zen ezer falta izan guraso eta haurrek elkarrekin eta euskaraz gozatu ahal izateko! 

Segi horrela Gurasolagunak! Segi ematen zuen txikitxoei eman ahal diezuen altxorrik preziatuena: EUSKARA!

Gure esker ona Urtxintxa eskolari eta gure gai emale Irantzuri! Mundialak zarete!

Familian euskaraz jolasean: azken plazak!


 Ostiral honetan, hilak 29, Gurasolagunek Familian euskaraz jolasean tailerra egingo du. Izena eman nahi baduzu, garaiz zabiltza 1.TXANDAN 4 PLAZA LIBRE dago eta!

Sestaoko irakurzale kluba: ATZERATUTA!


Irakurzale klubak ostegunean, hilak 28, egitekoa zuen hurrengo topaketa, baina neurri berriak direla eta, erabaki dugu hitzordua atzeratzea. Taldea handia denez, ezin dugu neurriak betetzea bermatu, barka eragozpenak. Informazio gehiago daukagunean, jakinaraziko dizuegu.

Maitasun mezuen lehiaketa!





Portugaleteko ARGAZKI-LEHIAKETA SARIDUNA

 Abenduan antolatu genuen ARGAZKI-LEHIAKETAN 55 argazki aurkeztu dira, eta hau izan da sariduna: Javier Belasko

Portugaleten txoko polit batzuk daude, baina niretzat politena edo kuttunena da hau, Sta Maria eliza aurrean dago. Hemendik ikus dezakegu gure herritik Punta Galearaino, gainera ez daukagu zaratarik. Gauez lasaitasuna hedatzen da eta hodeirik ez badago da leku aproposa zerua ikusteko. JAVI

Horrez gain, hauek izan dira finalistak:

 

Txikitan, nire txokorik bitxi kuttunena Portugaleteko Putzuak  ziren ; izan ere, egun ilun eta euritsuetan , katiuskak jarrita, putzuetan plisti-plasta egitea baino gauza hoberik ez zegoen. GOTZONE

Portugaleteko leku hau aukeratu dut asko gustatzen zaidalako. Batzuetan lagunekin jolastu dut kale horretan, eta oso hondo pasatzen nuen. Argazkiaren lekua Portugaleteko basilikaren ondoan dago, plaza hori asko gustatzen zait, oso polita da. Eta koloreko etxeak oso bitxiak dira. NAHIA

Leku hau aukeratu dut, oso polita iruditzen zaidalako eta kanpoko norbaiti erakusteko balio ahal duelako, bera hona etortzeko gogoa sartzeko. Gainera argazkiko koloreak oso biziak dira eta paisai polita ateratzen da. CLAUDIA

Amama kontatu arren

tximinoen istorioa

nola bukatu zuten

animali horiek kaiolan.

Nortzuk sartu zituzten

beraien familietatik baztertuz

hamarkada bat baino gehiago

heriotzan libre izateko.

Amama kontatu arren

zergatik egin zieten hori

Zer bizimoduko izugarria

Tximino gaixo horiena!

GOTZONE


Argazki honetan ikusten dugu Portugaleteko eliza.

Argazki hau aukeratu dut, urte asko daramatzalako Xabier ikastetxean, oso ondo dagoelako, eta Centro Xabierretik bistak onak daudelako.

Adibidez: eliza, zerua...

Portugaleteko eliza oso famatua da.

Jende asko joaten da.

Elizan bataioak egiten dira eta komunioiak egiten dira. MIKEL

Leku hau aukeratu dut, zeren txikia nintzenean denbora asko pasatzen nuen parke honetan eta oso oroitzapen politak ditut. Plaza zoragarria da eta antzina tximinoak zeuden. Oso leku lasaia da eta naturarekin konektatu ahal duzu, horregatik gustuko dut. Animatzen zaituztet edozein momentutan joatera ziurrenik gustuko izango duzuela. IRATI

Aurreko udan lehio horren aurrean barruan dudan 14 urteko neska alboan neukan, biok eskutik helduta etorkizunari begiratzen.

Herriarentzat sortura, nire eskola zenak urteak eman ditu abandonatuta baina egun, polita izateaz gain, leku magiko ere bihurtu da.

Sastraka, non elkartzen diren kultura, Euskera, auzolana eta elkartasuna. Urte arraro honetan lehio irekia eta lekurik bitxiena. ZIORTZA

Jose Zaldua kaleko eskailera mekanikoak:

Gure herria aldapaz beteta dago, txoko guztietan adineko jendea bizi da eta eskailera hauek egongo ez balira, ezingo lirateke ondo mugitu. Argazki hau aukeratu dut eskailera mekanikoak igota ilunsentia ikusten delako eta bidea hor goian amaitzen dela dirudielako. MAIDER

Iluntzean itsasadarrera bueltan, gure herriko atea iluntzen doa. MABEL