2021/03/23

Minotauro liburuaren kronika (Santurtziko Irakurzale Kluba) eta beste...

Martxoaren 17an elkartu zen Santurtziko Irakurzale Kluba Txomin Peillen idazlearen Minotauro liburua jorratzeko, azken urteotan landutako berezienetakoa, euren ustez; izan ere, honakoa diote bere inguruan:

Hilaren 17an elkartu ginen taldekideok, Txomin Peillenen “Minotauro” eleberriaren gainean hitz egiteko. Esperientzia berria izan da iparraldeko euskaran idatzitako liburua irakurtzea, are gehiago euskaltegiko ikasle bilakatu gara: hiztegiari behin eta berriro jo behar izan dugu.


Euskal Herrian, XVI. mendeko benetako intzestua du oinarri, nahiz eta Hego Amerikan eta orainaldian kokatu duen istorioa; izan ere, intzestu zein pedofilia bortxaketek ez dute muga geografikorik, ezta denborazkorik ere.

Izan ere, ez dabiltza geldi berbalagunak: otsailaren 23an Casa Torren Asier Arroitaren pandemiak zapuztutako Txiribueltaren inguruko xehetasun eta pasadizoen berri izan zuten, larunbatean Ondarroan izan ziren... Aste Santutik bueltan ekitaldi gehiago eta taldeak berriro martxan, zeu ere anima zaitezke!!!

 





No comments:

Post a Comment