2021/06/10

Portugaleteko Mintzodromoaren kronika!

Urtebete Mintzodromoa egin gabe eman ostean, atzokoan euskaltzaleek ez zuten aukera galdu nahi izan, eta San Roke plazan elkartu ziren. Bi txandatan banatuta, goizean 80 eta arratsaldean 40 bat lagun bildu ziren. 

''Teknologia berriak'', ''jaiotze-tasa'' eta ''pandemia ostean, zer?'' gaiak hizpide, parte-hartzaileek esperientziak partekatu eta jende berria ezagutzeko aukera baliatu zuten.  

Sortutako giro onaren eta jendearen erantzun paregabearen adibide, hortxe egunak emandakoaren argazki batzuk:

 

 

 




Tele 7 telebistako kideek ere, ez zuten aukera galdu eta eguneko erreportaje labur bat grabatu zuten, hementxe esteka:

 
Halaber, El Correo egunkarian ere kronika labur bat argitaratu zuen:
 


MILA ESKER PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI!


 



No comments:

Post a Comment