Zorionak Asier! Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke zure saria jasotzera!
Ezkerraldeko berbalagunak
Ezkerraldean euskaraz bizi nahi dugunon bloga
2021/03/08
Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako aurreko asteko irabazlea!
Imanol Naiara, Naiara Imanol! A zer burua zeuena! Aurreko asteko irabazlea berriz ere izan da Imanol! Laster helaraziko dizugu saria.
Taldeko gainerakoak eta oraindik taldera batu ez zaretenak: eutsi goiari! Aste honetan beste aukera bat daukazue eta. Ezetz Imanoli irabazi!😉2021/03/03
2021/03/02
Barakaldoko berbalagunak Uxue Alberdirekin elkartuko dira
Berbalagunon irakurzale kluba Uxue Alberdirekin elkartuko da Dendaostekoak liburuaz aritzeko, martxoaren 16an, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean.
2021/03/01
Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako azken asteko irabazlea
Oraingoan Imanol izan dugu garaile! Zorionak! Laster helaraziko dizugu saria.
Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta. Ezetz Imanoli irabazi!😉
Portugaleteko maitasun mezuen lehiaketako IRABAZLEA!
Otsailean antolatu genuen MAITASUN MEZUEN LEHIAKETAN 135 mezu aurkeztu dira, eta hau izan da sariduna: Arkaitz Basterra.
Mezua:
''Bihotzaren mintzoa dira zure ezpain leunetan pausatzen ditudan musuak, gozo bezain ozen.''
Horrez gain, hauek izan dira finalistak:
''Izarrak zeharkatu ditugu
ta margotu maitasuna,
lau haizeetara zabalduz
barneko askatasuna.
Zeruari emango diogu
gauero argitasuna,
horrela ezabatuko dugu
munduko
iluntasuna.'' EDER
''Haizea
ilean, eguzkia aurpegian, lur bustiaren usaina, itsasoaren soinua,
belar ebaki berria... Zu hori zara. Bost zentzumenekin maite zaitut.'' TERESA
''Zurekin
pasa ditudan arratsalde guztiak ez ditut ahaztuko, zurekin jokatu
ditudan partidak ezin hobeak izan dira. Eskerrik asko denagatik.
Gauza asko geratzen zaizkigu elkarrekin.'' ENEKO
''Ez dakit nola sentitu emozio hauekin,
triste edo pozik,
haserre edo lasai,
barkatzen
dizkizudan sentimendu maiteak edozein direla ere.'' ENARA
''Jaio
naizenetik hil arte, ikastolatik unibertsitatera, eta bidaiatu dudan
lehen aldetik azkenengora, beti nirekin doana eta gehien maite
dudana, ni, ni neu.'' INES
''Nahiz eta ez egon, ikusten zaitut.
Nahiz eta ez mintzatu, entzuten zaitut.
Nahiz eta gutxitan esan, askotan esango dizut.
Maite
zaitut.'' JAVIER
''Maitasunak
zure izena xuxurlatzen dit. Nire bihotzaren taupadak zure pausoen
erritmora doaz, beti hauek harrapatu nahian, zure begiradak zabaltzen
didan bidea jarraituz.'' MAIALEN
''Egunero
zure zain egoten naiz batzen gaituen maitasun honetaz gozatzeko.
Eskerrik asko nire bizitzaren parte izateagatik eta nirekin hain
berezia izateagatik. Maite zaitut.'' SANDRA
''Maitasun
zintzoa ez da inoiz amaitzen: puntu eta jarriak ezagutzen ditu, baita
komak ere, baina ez azken punturik.'' ANA
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Barakaldon aukera ugari euskaraz berba egiteko!