2006/12/13

12 ORDU:euskaraz egindako ikuskarien maratoia
Mota guztietako ikuskizunez gozatzeko aukera eskainiko du abenduaren 17an Bilbon goizeko 10etan hasi eta gaueko 10ak arte.
Ikasturtean zehar euskararen erabilea sustatzeko hainbat lan egiten du BIGE Gurasoen Elkarteak Bizkaiko ikastetxe publikoetan "Euskaraz bizi" programaren bidez. Ekimen honen baitan mota guztietako kultur ikuskariak eskaintzen zaizkie zentroei: antzerkia, pailazoak, ipuin kontalariak, ikus-entzutekoak, euskal musika tresnen erakusketak eta abar luzea. 12 Ordu honen bidez kalera atera nahi dugu lan hori eta gizarte osora zabaldu ikuskari hauetaz gozatzeko aukera emanez.
Argibide gehiago ...

2006/12/11

"Ahotsak" -en aurkezpena


AURKEZPENA

Noiz- Abenduaren 13an
Non-Portugaleteko Hotelean
Ordua- 7'30tan
Antolatzailea- Harribola Kultur elkartea
Hizlariak:
Nekane Alzelai (EA)
Jone Gorizelaia (Batasuna)
Kontxi Bilbao (EB)
Gemma Zabaleta (PSE)
Elixabete Piñol (PNV)

2006/12/05

durangoko azoka

Datorren astearen ekuadorrean zabalduko ditu ateak, 41. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Aurreko egunean, argitaletxe eta diskoetxeetako arduradunen joan-etorria izango da nagusi Landako erakustazokan. Guztira, 317 stand prest utzi beharko dira-eta biharamunerako.

kartela

Asko hasieran, ezta? Ba, orain, askoz gehiago gara!

zer da berbalagun?

Zer da BERBALAGUN?
Sestaon euskararen erabilera sustatzeko abian jarri den egitasmoa da BERBALAGUN. Urriaren amaieran egin genuen aurkezpenean azaldu bezala, egitasmoak helburu nagusi bi ditu: batetik, Sestaoko euskaldunok elkar ezagutzea; eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.

Nork antolatu du BERBALAGUN?
Sestaoko Udaleko Euskara Zerbitzua, Udal Euskaltegia eta AEK Euskaltegia dira programaren eragileak. Partaideon xedea herriko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak baitira beharrezkoak.

Norentzat da BERBALAGUN?
Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazabiltza edo aritu bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera!
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hauxe duzu aukera!
Euskaraz ez dakienarentzat: Kultur Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera!

Zer eskaintzen du BERBALAGUNek?
Berbataldeak
; taldeen edota bikoteen topaketak. Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta laupabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, talde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu.
Kultur Agenda; ikastaroak, txangoak, ikuskizunak, kontzertuak, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak. Herritarrek Sestaon euskaraz antolatzen diren ekintzen berri zuzena izatea da asmoa. Horretarako herriko Euskararen Agenda bateratua egingo dugu, hilero plazaratuko duguna.