2007/12/21

EUSKARA ARI DU! ZORIONAK!

Urtea amaitzear dugu eta amaiera ona eta hasiera bikaina opa dizkizuegu! Ta, datorren urtera arte berbalagunok! Ondo-ondo bizi!

2007/12/19

29rako planik ez?! Lizardi Mintza Taldearen proposamena

Hona Lizardi Mintza Taldetik iritsi zaigun proposamena:
Egun polita izango da Bilbon gure kirol selekzioak aldarrikatzeko eta noski gure hizkuntza (EUSKARA) bultzatzeko ezta?
HITZORDUA:
10:30etan Kalderapeko (AEKren tabernan, txakurkale 1 Alde Zaharrean) geratu ondo gosaltzeko (egun luzea izango da eta); ostean ... JAIALDIRA DISFRUTATZERA!!!
Animatzen bazarete, jarri harremanetan eurekin eta ondo-ondo pasa ta dantza!

Gabonetan umeek euskaraz gozatzeko

Gabonetan umeak ere aparteko planak egin nahian ibiltzen dira; zoratzen gurasoak! Tira, ba hona Barakaldotik iritsi zaigun proposamena; aprobetxatu ta ondo-ondo pasa!

2007/12/17

Desesperatu gabe!! Hemen da langile gida

Nork bere arazoak; eta konponbideak! Langileren baten bila bazabiltza (iturgin, mediku, pailaso, albaitari edo dena delako) ... LASAI!
Argazkian klikatuta herriz herriko profesionalak topatuko dituzu; eta euskaldunak! Zorte on denei!

Zer datorkizu burura SEXUA entzuterakoan?

Zer diozu? Sexuari buruz Erotikugao baino askoz gehiago dago sarean euskaraz; hau aurreko batean estekak bidaltzeko eskatuta, jaso dugun bat. Klikatu argazkian eta bideoa eta guzti ikusiko duzu!
Eta zalantzarik izanez gero, hona izarapeko aholkuak elkartrukatzeko aukera!
Urte berria, denontzat gozagarria!!

2007/12/13

Olentzerok badaki euskaraz!

Olentzerok ere badaki, bai! Eta gabon hauetan euskal opariak egiteko prest dago! Sarean hainbat kantu eta kontu ere topatu dugu. Ea gustuko dituzuen!

Euskaraz ligatzerik ez?

Baietz!
Sarean topatu dugu EROTIKUGAO! Eta euskararen beroa ere ikusiko duzue! Besterik topatzen baduzue, bidali esteka!

2007/12/12

2007/12/03

EUSKARA, BIZI OSORAKO GOZAMENA!

EUSKARAREN GOZAMENAK EZ DU MUGARIK!!

Gaurko egunez inguruko zinema batzuetan euskaraz ikusi ahal izango ditugu zenbait pelikula; hona argibideak:

Barakaldon: Harri magikoaren bila. 17.00. Max Ocio.

Bilbon:

- Donkey xote». 17.00. Capitol.
- Harri magikoaren bila». 17.00. Zubiarte.
- Agian. 17.00. Multicines.

Santurtzin: Eutsi. 17.00. Multicines. / 17.30. Serantes.

IZAN GOGOAN, DURANGORA GOAZ ETA!

Gu joan joango gara eta buelta, zuek aukeratu noiz eta zelan! Seguru batzuk talotan eta sagardotan geratuko garela, ANIMA ZAITEZ!
NOIZ: ostegunean 10:30etan
NON: Atxuriko tren geltokian
Azokari buruzkoak

2007/11/30

EUSKAL LIBURU ETA DISKO SALTSA

Astelehenerako prest dugu gustuko liburu eta disko saltsa! Ikusten dena bada, baina ikusten ez denik ere bada... Anima zaitezte! Mailegua ere lor dezakezue!
Mila-mila esker zuen osagaiengatik!
Orain ÑAMTA!! jatea baino ez zaigu falta! On egin!
AEKren euskaltegian 3tik 5era egun osoan

2007/11/27

ABENDUAREN 1EAN BARAKALDON

Zalantzarik izanez gero, deitu hona: 638476605. Anima zaitezte! Barakaldo ez da horren zatarra eta! Kar-kar!

2007/11/21

ABENDUKO EKINTZAK

Hauek gure abenduko proposamenak; hartu parte! Ze abenduaren 3an euskararen eguna omen den arren; batzuok euskara bizi egin nahi dugu! Eta bizirik nahi dugu!
Durangoko azokari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bertan topatuko duzue.

2007/11/19

Apaizac obeto! espedizioaren diaporama

Jon Maiak (bertsolaria) "Apaizak obeto!" ikus-entzunezkoa eta liburua aurkeztuko ditu. Egia esan, "Apaizak obeto!" proiektu orokorragoa da. Bertan Albaola Elkarteak, beste helburu batzuen artean, euskal arrantzaleek Ternuako lur eta itsasoetan egindako lanen berri zabaldu nahi du. Horretarako espedizio bat antolatu zuen 2006ko udarako Kanadako bertako erakunde batzuen laguntzarekin. Espedizioa Quebecen hasi eta Red Bayn amaitu zen San Lorentzo ibaitik bera baleontziek eramaten zuten txalupen erreplika baten. Eskifaia sei arraunlarik eta patroi batek osatua izan zen eta arraunlarietako bat Jon izan zen, gainera eskribau lanak egiten. Aurkezpenean Jonek, bere emozio guztiak azaleratuz, espedizio honen berri emango digu luze eta zabal. Oso argazki ederrak erakutsiz gainera.
Eguna: Azaroaren 22an (osteguna)
Ordua: 19:30etan
Lekua: Bilboko "La Bolsa" auzetxean

Sarrera: Doan!
Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila
Antolatzailea: Lizardi Mintza Taldea (AEK)

KLIK! GAUR MINTZALAGUN TELEBISTAN

BI ERREPIDEAN: "EUSKARA MIHIAN"
Euskara ikasteko bi bide aztertuko dituzte Urko Aristik eta Alex Sarduik . Barnetegiak adibidez, epe laburrean aurrerapauso handiak egiteko tresna dira. Baina ez da gure hizkuntza ikasteko bide bakarra. Mintzalagun sistemak esaterako, euskara norberaren eguneroko bizitzan txertatzeko aukera eskaintzen du. Urko Aristi eta Alex Sardui euskara ikasteko bide horiek hautatu dituzten bi emakumerekin egongo dira asteleheneko “Bi Errepidean” saioan.
Protagonistetako bat Martina Urrutia da. Sustrai nafarrak dituen iruindar hau Lazkaoko Maizpide barnetegian ari da ikasten. Lau hizkuntza dakizki eta orain euskara ikastea erabaki du. 15 urte dira Normandian bizi dela eta Euskal Herrira itzuli da bere jatorrizko hizkuntza ezagutzera. Urkok egun batez biziko du barnetegiko ikasleen bizitza. Klaseak, elkarbizitza, zurrumurruak eta parrandak biziko ditu Martina eta barnetegiko lagunekin batera.
Alex Sarduik Rocio Luces Goñiren eguneroko bizitza ezagutuko du. Mintzalagun sistema antolatzeko ardura du Rociok eta Sarduik bere lanean lagunduko dio. Uruguayen hazia eta hezia da baina, aiton-amonak nafarrak zituela eta, umetan hasi zen euskara ikasten. Orain bost urte etorri zen Euskal Herrira eta duela hiru urte hasi zen Algortako euskara elkartean lanean. Bi mintzalagunekin egongo dira Alex eta Rocio. Gure hizkuntza edonorekin egunero erabili daitekeela ikusi ahal izango dugu.
Euskara inoiz baino gehiago, mihian izango dute astelehenean Alex Sarduik eta Urko Aristik, ETB-1en, 23:15ean.
Baietz zeuren burua ere bertan ikusi!

Zenbat da "pixka bat"?


Ikusiko zenuten han-hor-hemen bat-batean ageri zaiguna: Pixka bat es mucho!

Bai, batzuetan asko da, ezer ez edo dena ere izan daiteke. Kanpaina hau hobeto ezagutu nahi baduzue jo bertara, baina itzuli gurera iritzia ematera!


EUSKARAZ EMANALDI BAKARRA EGON ARREN

IRITSI DIRA TXOTXONGILOAK!

Izenburua: Hamaika gatazka ( Bilboko Tenderete taldeak)
Noiz: Azaroaren 26an, astelehena, 19:00etan
Non: Musika Eskolan
Anima zaitezte!

2007/11/13

TXANGOA KARRANTZARA!

ANIMATU ZAITEZTE! Ume, zahar, gazte; goazen! Kotxeetan joango gara ta egun pasa ederra izango da! Eman izena!

2007/11/05

AURKEZPENA SESTAON

Kaixo!
Asteazkenean, azaroak 7, 19:30etan Udal Liburutegian

Kalean erabili, lagunartean, giro onean, lotsa kendu edo kentzen lagundu, euskararen gimnasia egin, herdoiltzen hasi dena konpontzeko, agian. Ikasten ari direnei kalean euskaraz egiteko aukera eman, ederto pasatu. Hauxe da BERBALAGUNA. Astean behin, ordubetez euskaraz egiteko konpromisoa.

Tabernan, paseoan, frontoian, mendi ibilaldietan, kultura irteeretan, berbalagunon topaketetan parte har dezakezu.


Zabalik duzu izena emateko epea! Animatu eta deitu (944960900) edo e-posta (sestao_berba@aek.org) bidali, zure fitxa betetzeko. Bestela ere, aukera duzu bai udaleko euskara zerbitzuan bai Sestaoko euskaltegietan.

Behin izena emanda duzunean BERBALAGUN taldeen antolaketa eta aurkezpena egingo ditugu; jasoko duzue gure berri!

Animatu zaitez!
Aurten bai!
Aurten baita!

2007/10/26

Mendizaleak aurrera!


Bihar Itxina aldera!
Urriaren 27an, zapatuan, ikasturte honetako lehenengo zita dugu Berbalagunok mendira joateko. Algortako Telletxe plazako parkinean 8:30etan geratu eta betiko moduan kotxeetan joango gara. Handik Orozkora, Ibarra, Urigoitiko bidea, Usabel eta Belaustegiko aparkalekuraino iritsiko gara. Oinez egitekoa hauxe: Belaustegi(670m) - Austigarmin(1.020m) [35'] - Ipergorta(1.235m) [20'] - Gorosteta(1.261) [20'] - Kargaleku(1.115m) [20'] - elurzuloa [25'] - Belaustegi(670m) [40']. Mendien inguruan informazio eta argazki gehiago ikusteko web gune hau oso egokia da.
Mendira joateko irrikaz geunden eta zerrenda prestatu dugu, ez da inondik inora behin betikoa. Gida bat, hemendik aurrera hilean behin egitekoa markatzeko. Betiko moduan ekarpenetara zabalik dago. Hauxe proposatzen duguna:
Urriaren 27an Gorosteta
Azaroaren 17an Zumaia-Deba
Abenduaren 15ean Erlo
Urtarrilaren 19an Toloño
Otsailaren 16an Aratz
Apirilaren 19an Tologorri
Maiatzaren 17an Kolitza
Gorostetarako ibilbidea Josuk proposatu du eta gidatuko du, animatu zeuk ere proposatzera!

Ipuin kontalaria



Gaur, Urriak 26, arratsaldeko 19:00etan Gordexolako kultur Etxean ekialdeko eta hemengo ipuinak entzuteko aukera izango dugu Iñaki Lasa ipuin kontalariaren ahotik (haurrei zein helduei zuzendua).Ondoren mokadutxo bat hartuko dugu lagun giroan.
Antolatzailea: Hodoibaltza Euskara Elkartea.

2007/06/04

UEUk uda zure neurrira!


Udako Euskal Unibertsitateak udako 35. ikastaldia antolatu du.
NOIZ: Uztailaren 2tik 20ra bitartean
ZER: 30 ikastaro; apiterapia, psikologia, antropologia, informatika, artea, ingeniaritza ...
Eta unibertsitate ikasle eta unibertsitate ikasle ohi-langabetuek dena musutruk! Informazio gehiago: hemen.

AURTENGO MINTZAEGUNA JOANDA ...

GU HURRENGOAREN ZAIN!
Hona asteburu pasa joandako lagun taldea; jatorrago ezin! Eskerrik asko denoi! Hurrengora arte!

2007/05/24

ETA, DANTZARAKO INOR?
Ekainaren 13an (asteazkena) 18:30etan JOLAS DANTZA IKASTAROA egingo dugu. Izena emateko epea zabalik!
PAPIROFLEXIA; GAI IZANGO OTE GARA?!

Taillerra antolatuko dugu beste lagun jator bati esker; ausartuko zarete eskuak dantzan erabiltzen? Eman izena eta nahiago duzuen ordutegia!



O, O, OO! MASAJE IKASTAROTXOA SESTAON!
Gure lagun maitagarri bik ikastaroa emateko bere burua aurkeztu dute; nor ez da egongo parte hartzeko prest? Bota izenak eta taldeak osatzen hasiko gara!
Laster izango duzue berri gehiago!



2007/05/16

GEROAREN DEIADARRA


NOIZ: maiatzaren 20an (IGANDE HONETAN)
NON: BALMASEDAN
GEROAREN DEIADARRAK GURE AHOTSA BEHAR DU! ETA ALGARAK ...

2007/05/09

KANBIO RADIKAL

1. ATALA

EKAINAREN 1-2-3AN
ASTEBURU PASA ITZELA!
EMAN IZENA!

2007/04/16

KORRIKA BAZKARIKO ARGAZKIAK











Ikusten duzuenez ... denetarik izan zen bertan! Giro ederra ta barre galantak batez ere!










2007/03/21



ASTEBURURAKO PLANIK EZ?
LAAASAI!!

Oraindik badira bazkarirako txartelak!


Herri poteoa, trikitilariak, bazkaria, zozketak, sorpreeesak ...
ANIMA ZAITEZTE!

Kafetxotan, poteoan eta antzekoetan ederto ibiltzen gara, bai ...
ETA KORRIKA?!!!
Anima zaitezte BERBALAGUNek egingo duen kilometroan parte hartzen! Ez da aldapatsuena izango!! Kar-kar!

Noiz: martxoaren 26an 14:20an
Non: INEM parean
MUSIKAren bitartez BIDAIA ahaztezina egingo dugu!

Noiz: martxoaren 22an, 19:30etan
Non: udal liburutegian

2007/03/16

JAIARI!
Martxoaren 25ean
KORRIKAren aldeko
HERRI POTEOA eta HERRI BAZKARIA
izango dira gure herrian!
Hori eta ...
kale animazioa, zozketak ...
Bazkarirako txartelak: AEKn eta ohiko tabernetan salgai (9 euro).
EMAN BIRA ...


bestaldea ikusi arte!

Zorabiatu gabe ikusi nahi baduzu, zatoz! Debalde da eta!

Noiz: Martxoaren 21ean 19:30etan

Non: Musika Eskolan

KARRANTZARA
GOOOAAAAAZ!!
Martxoaren 22an izango du 15. KORRIKAk hasiera eta gu ere hara goaz! Itzela izango da! AEKn eman izena 20a baino lehen! (4 euro)
Irteera: 11:30etan Baldoren alargunean
Buelta: 19:00etan

2007/03/14

OSTIRALEAN ...
GREBAN GAUDE!!
Horregatik ez dugu ordaindu beharrik ere izango antzezlana ikusteko, kar-kar!!
Non: Santurtziko Kresala aretoan
Noiz: martxoaren 16an 20:00etan

2007/03/12

HIBAI CASTROK AZALDUTAKO BIDEO EMANALDIA


Noiz: BIHAR, MARTXOAREN 13AN

Non: Musika Eskolan

2007/02/26


Frikiak ere prekarietatearen aurka.
GELDITU, Donostiako taldeak, laburmetrai batzuk egin ditu prekarietatearen inguruan. Batzman eta Txomin superheroiak datoz langileen defentzan. Salbatuta gaude...

2007/02/07

Hemen dugu KORRIKA 15 eta harekin batera hainbat jai, ekitaldi, antzezlan ... Horren guztiaren berri izateko ...
Hori guztia Sestaon antolatzeko zuen ideiak, proposamenak ... LAGUNTZA behar dugu. Prest bazaudete, bidali mezua.

Eta hauek?! Ba, asteartero 20:00etan AEKn batzen diren neska jatorrak! Badakizue zelan elkartu!

Hemen BERBATALDE bat! Haiekin elkartu nahi baduzue, ostiralero 18:00etan Puzzlen aurkituko dituzue. Animo!

2007/01/19

Ibaizabal Mendebalde Elkartea
EUSKARAZKO TELEBISTA DIGITALA BILBON

Batzar irekian datozen asteotan eman beharreko pausuez hitz egingo da Bilbo Handiko euskarazko telebista digitalaren proiektuaz informatzeko deitu du Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak. Argibide gehiago ...

2007/01/16


Zugarramurdi Euskal Kultura Taldea
Ezkerraldeko Euskal Musika Tresnen Eskola

Sestaoko Zugarramurdi Taldeak badu web gunea. Txalaparta, Toberak, Txistu, Atabal, Pandero, Dultzaina, Alboka, Txikitixa... ezagutu edota informazioa nahi baduzu, idatz iezaiezu. Argibide gehiago...