2007/10/26

Mendizaleak aurrera!


Bihar Itxina aldera!
Urriaren 27an, zapatuan, ikasturte honetako lehenengo zita dugu Berbalagunok mendira joateko. Algortako Telletxe plazako parkinean 8:30etan geratu eta betiko moduan kotxeetan joango gara. Handik Orozkora, Ibarra, Urigoitiko bidea, Usabel eta Belaustegiko aparkalekuraino iritsiko gara. Oinez egitekoa hauxe: Belaustegi(670m) - Austigarmin(1.020m) [35'] - Ipergorta(1.235m) [20'] - Gorosteta(1.261) [20'] - Kargaleku(1.115m) [20'] - elurzuloa [25'] - Belaustegi(670m) [40']. Mendien inguruan informazio eta argazki gehiago ikusteko web gune hau oso egokia da.
Mendira joateko irrikaz geunden eta zerrenda prestatu dugu, ez da inondik inora behin betikoa. Gida bat, hemendik aurrera hilean behin egitekoa markatzeko. Betiko moduan ekarpenetara zabalik dago. Hauxe proposatzen duguna:
Urriaren 27an Gorosteta
Azaroaren 17an Zumaia-Deba
Abenduaren 15ean Erlo
Urtarrilaren 19an Toloño
Otsailaren 16an Aratz
Apirilaren 19an Tologorri
Maiatzaren 17an Kolitza
Gorostetarako ibilbidea Josuk proposatu du eta gidatuko du, animatu zeuk ere proposatzera!

Ipuin kontalaria



Gaur, Urriak 26, arratsaldeko 19:00etan Gordexolako kultur Etxean ekialdeko eta hemengo ipuinak entzuteko aukera izango dugu Iñaki Lasa ipuin kontalariaren ahotik (haurrei zein helduei zuzendua).Ondoren mokadutxo bat hartuko dugu lagun giroan.
Antolatzailea: Hodoibaltza Euskara Elkartea.