2007/11/30

EUSKAL LIBURU ETA DISKO SALTSA

Astelehenerako prest dugu gustuko liburu eta disko saltsa! Ikusten dena bada, baina ikusten ez denik ere bada... Anima zaitezte! Mailegua ere lor dezakezue!
Mila-mila esker zuen osagaiengatik!
Orain ÑAMTA!! jatea baino ez zaigu falta! On egin!
AEKren euskaltegian 3tik 5era egun osoan

2007/11/27

ABENDUAREN 1EAN BARAKALDON

Zalantzarik izanez gero, deitu hona: 638476605. Anima zaitezte! Barakaldo ez da horren zatarra eta! Kar-kar!

2007/11/21

ABENDUKO EKINTZAK

Hauek gure abenduko proposamenak; hartu parte! Ze abenduaren 3an euskararen eguna omen den arren; batzuok euskara bizi egin nahi dugu! Eta bizirik nahi dugu!
Durangoko azokari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bertan topatuko duzue.

2007/11/19

Apaizac obeto! espedizioaren diaporama

Jon Maiak (bertsolaria) "Apaizak obeto!" ikus-entzunezkoa eta liburua aurkeztuko ditu. Egia esan, "Apaizak obeto!" proiektu orokorragoa da. Bertan Albaola Elkarteak, beste helburu batzuen artean, euskal arrantzaleek Ternuako lur eta itsasoetan egindako lanen berri zabaldu nahi du. Horretarako espedizio bat antolatu zuen 2006ko udarako Kanadako bertako erakunde batzuen laguntzarekin. Espedizioa Quebecen hasi eta Red Bayn amaitu zen San Lorentzo ibaitik bera baleontziek eramaten zuten txalupen erreplika baten. Eskifaia sei arraunlarik eta patroi batek osatua izan zen eta arraunlarietako bat Jon izan zen, gainera eskribau lanak egiten. Aurkezpenean Jonek, bere emozio guztiak azaleratuz, espedizio honen berri emango digu luze eta zabal. Oso argazki ederrak erakutsiz gainera.
Eguna: Azaroaren 22an (osteguna)
Ordua: 19:30etan
Lekua: Bilboko "La Bolsa" auzetxean

Sarrera: Doan!
Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila
Antolatzailea: Lizardi Mintza Taldea (AEK)

KLIK! GAUR MINTZALAGUN TELEBISTAN

BI ERREPIDEAN: "EUSKARA MIHIAN"
Euskara ikasteko bi bide aztertuko dituzte Urko Aristik eta Alex Sarduik . Barnetegiak adibidez, epe laburrean aurrerapauso handiak egiteko tresna dira. Baina ez da gure hizkuntza ikasteko bide bakarra. Mintzalagun sistemak esaterako, euskara norberaren eguneroko bizitzan txertatzeko aukera eskaintzen du. Urko Aristi eta Alex Sardui euskara ikasteko bide horiek hautatu dituzten bi emakumerekin egongo dira asteleheneko “Bi Errepidean” saioan.
Protagonistetako bat Martina Urrutia da. Sustrai nafarrak dituen iruindar hau Lazkaoko Maizpide barnetegian ari da ikasten. Lau hizkuntza dakizki eta orain euskara ikastea erabaki du. 15 urte dira Normandian bizi dela eta Euskal Herrira itzuli da bere jatorrizko hizkuntza ezagutzera. Urkok egun batez biziko du barnetegiko ikasleen bizitza. Klaseak, elkarbizitza, zurrumurruak eta parrandak biziko ditu Martina eta barnetegiko lagunekin batera.
Alex Sarduik Rocio Luces Goñiren eguneroko bizitza ezagutuko du. Mintzalagun sistema antolatzeko ardura du Rociok eta Sarduik bere lanean lagunduko dio. Uruguayen hazia eta hezia da baina, aiton-amonak nafarrak zituela eta, umetan hasi zen euskara ikasten. Orain bost urte etorri zen Euskal Herrira eta duela hiru urte hasi zen Algortako euskara elkartean lanean. Bi mintzalagunekin egongo dira Alex eta Rocio. Gure hizkuntza edonorekin egunero erabili daitekeela ikusi ahal izango dugu.
Euskara inoiz baino gehiago, mihian izango dute astelehenean Alex Sarduik eta Urko Aristik, ETB-1en, 23:15ean.
Baietz zeuren burua ere bertan ikusi!

Zenbat da "pixka bat"?


Ikusiko zenuten han-hor-hemen bat-batean ageri zaiguna: Pixka bat es mucho!

Bai, batzuetan asko da, ezer ez edo dena ere izan daiteke. Kanpaina hau hobeto ezagutu nahi baduzue jo bertara, baina itzuli gurera iritzia ematera!


EUSKARAZ EMANALDI BAKARRA EGON ARREN

IRITSI DIRA TXOTXONGILOAK!

Izenburua: Hamaika gatazka ( Bilboko Tenderete taldeak)
Noiz: Azaroaren 26an, astelehena, 19:00etan
Non: Musika Eskolan
Anima zaitezte!

2007/11/13

TXANGOA KARRANTZARA!

ANIMATU ZAITEZTE! Ume, zahar, gazte; goazen! Kotxeetan joango gara ta egun pasa ederra izango da! Eman izena!

2007/11/05

AURKEZPENA SESTAON

Kaixo!
Asteazkenean, azaroak 7, 19:30etan Udal Liburutegian

Kalean erabili, lagunartean, giro onean, lotsa kendu edo kentzen lagundu, euskararen gimnasia egin, herdoiltzen hasi dena konpontzeko, agian. Ikasten ari direnei kalean euskaraz egiteko aukera eman, ederto pasatu. Hauxe da BERBALAGUNA. Astean behin, ordubetez euskaraz egiteko konpromisoa.

Tabernan, paseoan, frontoian, mendi ibilaldietan, kultura irteeretan, berbalagunon topaketetan parte har dezakezu.


Zabalik duzu izena emateko epea! Animatu eta deitu (944960900) edo e-posta (sestao_berba@aek.org) bidali, zure fitxa betetzeko. Bestela ere, aukera duzu bai udaleko euskara zerbitzuan bai Sestaoko euskaltegietan.

Behin izena emanda duzunean BERBALAGUN taldeen antolaketa eta aurkezpena egingo ditugu; jasoko duzue gure berri!

Animatu zaitez!
Aurten bai!
Aurten baita!