2008/01/28

Proposamena Mamarigatik

Mamarigako kultur etxeak, otsailerako prest daukan ikastaroaren berri eman nahi dizue. "Sozialismoa Euskal Herrian" otsailaren 12an hasiko da eta IPESek antolaturiko ikastaroen zati da.
Izena emateko azken eguna: ostailaren 8a
Izen ematea: 5 euro (fotokopiak ...)

2008/01/25

Mihiluze batzuk, jeje!



Hona atzo Mihiluzera ikusle joan ginen batzuk; ederra kuadrilla! Barakaldo, Gurutzeta eta Sestaoko lagunok batu eta Miramonera joan ginen. Pozten gara zuek bezalako gazte jator euskaltzaleak topatuta! Ondo etorri denok Ezkerralde euskaldunera!! Eta mila-mila esker! Laster arte, denontzat hobe!
Gogoan izan otsailaren 18 eta 21 bitartean ikusi ahal izango ditugula grabatutako saioak.

2008/01/22

Ostiralean Ortuellan

Ortuellako gure BERBALAGUNek antolatuta: BERBALAGUNON I. POTEOA!!!! Anima zaitezke!

2008/01/21

SASIBURURI ESKER

Sasiburu Barakaldoko Euskara Elkarteak antolatuta, hauxe dugu aste honetan Sestaotik gertu-gertu ta goxo-goxo:
II. PINTXO DASTAKETA Noiz? Urtarrilak 22, asteartea, arratsaldeko 20:00etan.

Non? San Bizenteko Plazan, Barakaldon.

BERTSO BAZKARIA

Noiz: urtarrilak 26an

Non: GETARIA jatetxean, San Bizenten
Bertsolariak: Gorka Lazkano eta Xabi Enbeita

Prezioa: 18€Izena emateko: San Bizenteko AEK

Azken eguna: urtarrilak 24, osteguna.

Hitzorduak:
13:30 Poteoa Gotzone tabernan
15:00 Bazkaria GETARIA jatetxean

PINTXOAK ETA BERTSOAK ÑAMTA JAN
EUSKARAREKIN DANTZAN!

2008/01/16

Ostiralean antzerkia Barakaldon

NOIZ: Hilaren 18an (ostirala) 18:30etan
NON: Barakaldoko Clara Campoamor antzokian
GAIA: Eskolako erasoak, biktimaren bakardadea eta ingurukoen isiltasuna
NORK: Pikor antzerki taldeak

Ez da proposamen makala gero!

Urtarrilean... ASKOZ GEHIAGO!!

Hau da hau aukera!! Ez ezazue galdu eta eman izena lehenbailehen!