2008/02/18

Portugaletetik ezker ibarrera


HARRIBOLAren eskutik:
- Portugaleteko merkatu zaharra kulturgune bihurtzeko birgaitzearen eta erreformaren Aurre-proiektu Arkitektonikoa aurkeztuko digute harribolakide eta harribolazaleoi.
Non: Sta. Maria kalean (2 zbkn) dagoen Elai-Alairen egoitzan
Noiz: otsailaren 21ean, osteguna, 19:30etan
Han nahi gaituzte entzuten, parte hartzen eta eztabaidatzen. Eskualdeak behar eta merezi duelako, anima zaitezte!

BERBALAGUNOK MIHILUZEN GAUR!!

Iepa berbalagun mihiluzeok!!
Joan den hilean ETBn grabatutako saioetako batek gaur ikusiko du argia eta orduantxe izango duzue aukera zuen burua edota gutako batzuk ikusteko, ai ai aiii!! 200. saioa izango da gaurkoa eta parte hartzaile bereziak izango dira. Gu izandako beste saioa bihar emango dutelakoan gaude; adi beraz!!
Ordutegiak: 15:00etatik aurrera eta 21:30etatik aurrera.
Ondo-ondo pasa!!

2008/02/15

OTSAILEAN EUSKARAZ ZINEAN

Hiru pelikula izango ditugu ikusgai hileon: Akelarre, Tasio eta Kutsidazu bidea Ixabel. Jakina dugu askok ikusita dituzuela; baina, euskaraz?! Zuetako batzuek eskatu antzera, hona gure Berbazinea!! Gogoa goza dezazuela!!