2008/04/29

Asteburupasako argazki batzuk

Hemen ditugu asteburupasako argazki batzuk; irten baino lehenagokoak, Guiuriko urjauzikoak, Ibaizabalen iturbururakoak, abesten saiatu ginenekoak ... Ez duzue asmatuko zentsurarik egon den!! Baina asteburu ederra izan genuen!! Falta diren batzuk eta askoz gehiago klikatuta.











Lagun gutxi joan ginen, bai; zelakoak baina!! Laster arte kuadrilla!! Ta gorantziak Pinttori!!

Afariko argazkiren bat...














Eskerrik asko artistei eta hurbildu zineten guztioi!

Maiatzeko euskararen agenda

Hau bizitasuna Santurtzin dagoena euskararen inguruan!! Lehen begiratu azkar batean edonork esango luke daukagun kultur eskaintzagatik, herri hau erabat euskalduna dela. Errealitate gozo hau urruntxo daukagu oraingoz, baina zergatik ez amets egin euskal eragileek antolatzen dituzten emaldiekin??. Hemen duzue agenda

2008/04/28

Ken 7ren bertsio... ederra!!

Hona Ken 7ren abesti baten bertsio berezia, baietz gustatu!! Halakorik topatuz gero, bidali iezaguzu!

Adi, trena!

Hemen euskaltuben aurkitutako beste bideo bat. Izenburua: Adi, trena! Ez dakigu baina, "Kontuz, trena!" ez den egokiago, zuek esan!

BERRIAK 5 URTE!

Berriak 5 urte bete dituela eta, irudian klikatuta euskaltuben topatu dugun bideoa duzue ikusgai.

Vietnam eta Kanputxea bidaia kronika

Gaia ohi baino xelebreagoa izango da, izan ere, bidaia kronika bat helaraziko digute nola eta bizikletaz egindakoa Vietnam eta Kanputxean zehar!!Pentsa ezazue une baten zelako bizipen eta kontakizunak jazoko ziren bidaia hartan, eta hauexek entzuteko/ikusteko prest bazaudete hitzordu paregabea duzue! Ez zaitezte alferrak izan eta hurbildu euskaltegira, izugarri gozatuko duzue eta. Portugaleten ere euskaraz!! Noiz: apirilaren 29an 20:00etan
Non: Portugaleteko Xaribari-AEK euskaltegian

"Ume jolasak, kantuak eta dantzak" ikastaroa

“Ume jolasak, kantuak eta dantzak” ikastaroa
Norentzat: guraso edo hezitzaile euskaldunentzat.
(edo ikasten ari direnentzat)
Noiz: maiatzaren 9tik ekainaren 13a bitarteko ostiraletan, 15:00-16:30
(6 egun guztira)
Non: lan-eskolan
Antolatzailea: Balmasedako Euskara Zerbitzua
Edukiak:
· Min hartzen dutenekoak
· Burla egitekoak
· Laztantzerakoan egitekoak
· Esku eta hatzamarrekin egitekoak
· Naturarekiko erlazioa
· Kateatuak
Ume-kantu, bertso eta balada eredugarri batzuen bitartez, euskal kantuak landuko dira.
Dantzak
· Jauziak
· Kantudun dantzak
· Joko dantzak

Izena emateko: Euskara Zerbitzuan 946800000, 09:00-14:00 (Miren)
(maiatzaren 5a baino lehen)

Doan
PLAZA MUGATUAK

Vietnam eta Kanputxea bizikletaz


Honezkero jakingo duzuenez, Portugaleteko Xaribari AEK euskaltegian hitzaldi bat antolatu dugu. Gaia ohi baino xelebreagoa izango da, izan ere, bidaia kronika bat helaraziko digute nola eta bizikletaz egindakoa Vietnam eta Kanputxean zehar!!

Pentsa ezazue une baten zer nolako bizipen eta kontakizunak jazoko ziren bidaia hartan, eta hauexek entzuteko/ikusteko prest bazaudete hitzordu paregabea duzue apirilaren 29an arratsaldeko 20:00etan Xaribarin.

Ez zaitezte alferrak izan eta hurbildu euskaltegira, izugarri gozatuko duzue eta. Portugaleten ere euskaraz!!

Pou anaiekin egon bitartean!!

Hona hemen Pou anaiek eman zuten hitzaldian ataretako bi argazki!! Eskalatzaile mundial hauek eskaini zizkiguten irudiak ederrak izateaz gain, zirrara berezi bat sentiarazi ziguten, ikaragarrizko trebezia erakusten dute haien proiektuetan!! Baina hitzaldiak ematen ere ez dira makalak, eta hain atseginak izanda ordu eta erdiko saioa ziztu bizian igaro zen. Izan ere, haiei ere denbora azkar baino azkarrago pasatu zitzaien, zer izango ote du eskaladak??

Gozatu argazkiak!!


2008/04/23

EUSKARAZ AZTERKETAK BAINO GEHIAGO!


Kaixo!

Euskara eskolez eta azterketez kokoteraino?! Ba, gu baita!

Aurten TBko Mihiluze saiora ikusle joan ginen eta geure joko eta txapelketa antolatzen animatu!
Etorriko zara parte hartzera? Egon lasai, TBrik ez dugu ekarriko eta!

Ondo pasa nahi baduzu, eman izena eta erakutsi mihiluzea!! Krstn oparik dzkgu!!
Noiz: maiatzaren 17an arratsaldeko 17:30etan
kanporaketarekin hasi eta gero, FINALA jokatuko dugu!
Antolatzailea: Sestaoko Berbalagun-AEK
Zorte on denoi!!

Izen ematea: Izena bakarka ala taldeka eman daiteke. 3ko 16 talde onartuko ditugu gehienez. Azken eguna: maiatzaren 12a
Argibideetarako:
94 496 09 00
sestao_berba@aek.org
http://sestaoberba.blogspot.com

Laster arte mihiluzeok! Eta hasi trebatzen!

Bai Esan irakurle kanpaina bultzatzen ari da!


Denoi gustatzen zaigu irakurtzea. Edo behintzat, hori esaten dugu gai honen inguruan galdetzen digutenean..
Baina egia esanda, denbora eza edo gogo eza direla kausa, nahi baino gutxiago irakurri ohi dugu eta euskaraz are gutxiago. Oraingoan berriz, aitzakiak bukatuko zaizkigu eta BAI ESAN euskara taldeari esker irakurtzeko irrikan egongo gara.

Adi:
Irakurle kanpaina abian jarri dute Santurtziko Liburutegian. Zertan datza?: Ehun bat liburu egongo dira eskura nahi duenarentzat. Maileguan 15 egun gehienez eduki ostean, fitxa bat bete beharko da galdera erraz batzuei erantzunez (gustatu zaigun, inori gomendatuko geniokeen).
Hauxe egindakoan deskontu txartel bat emango diote liburutegian bertan, eta txartelaren bitartez beste edozein liburu (euskaraz idatzitakoa jakina) erosi ahalko dugu %25eko beherapenarekin Temas liburudendan (Pagazaurtundua kalean, Txitxarran) edo Begoña liburudendan (Mamariga kalean).

Baina Bai Esan taldeko partaide izanez gero, deskontua %50ekoa izango da, hortaz badakigu zer egin! Has gaitezen irakurtzen!!. Klikatu hemen xehetasun gehiago jasotzeko.

2008/04/22

Umeekin Santurtziko San Jorge jaietara

Udalak prestatutako egitarauan hau topatu dugu:


ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI musika eta antzerkia txotxongiloek lagundurik.
Noiz: Apirilak 25ean, ostirala, 19:00etan
Non: J.J. Mendizabal plazan

KUKO, TRUKO ETA BOLENWAIDER haurrentzako berbena.

Noiz: Apirilak 26an, larunbata, 19:00etan

Non: J.J. Mendizabal plazan .

Santurtziko ekitaldi gehiago ekarriko ditugu hona, baina jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.
Gozatu euskarazko eskaintzaz eta zabaldu mezu hau!!

Pou anaiak Santurtzin!

Zazpi pareta, zazpi kontinente emanaldia
Pou anaiak ezagunak dira gauzatu dituzten balentriengatik, helarazi dizkiguten irudi zoragarriengatik. Denok zur eta lur utzi gaituzte hainbat urtetan hautsi eta birrindu dituzten markei esker, eta gainera, mendizale edota eskaladazalea bazara, ezin duzu aukera paregabe hau galdu!!
Antolatzailea: AEK
Noiz: ostiral honetan, apirilak 25, 20:00etan
Non: Kresala aretoan
Magnesio hori usaintzen hasita nago!! Hortaz, euskaraz bizi nahi baduzue, erdarak jartzen dizkigun hormak ere gainditu beharko ditugu!!

Pou anaiak Santurtzin!!



Pou anaiak ezagunak dira gauzatu dituzten balentriengatik, helarazi dizkiguten irudi zoragarriengatik. Denok zur eta lur utzi gaituzte hainbat urtetan hautsi eta birrindu dituzten markei esker, eta gainera, mendizale edota eskaladazalea bazara, ezin duzu aukera paregabe hau galdu!!

Ostiral honetan, apirilak 25, eta AEK-k antolaturik, Kresala aretoan izango ditugu ZAZPI PARETA, ZAZPI KONTINENTE ikus-entzunezko hitzaldia ezkaintzeko prest. Arratsaldeko 20:00etan izango da eta eskuetan zabaltzen bide den magnesio hori usaintzen hasita nago!!

Hortaz, euskaraz bizi nahi baduzue, erdarak jartzen dizkigun hormak ere gainditu beharko ditugu!!

Haurrentzako txotxongiloak eta berbena



San Jorge jaien harira, haurrek beste aukera bat izango dute etxetik kanpo atera eta euskaraz gozatzeko. Udaletxeak atonduriko egitarauan bi ospakizun hauek nabarmendu ditugu:

-ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI musika eta antzerkia txotxongiloek lagundurik. Apirilak 25 ostirala, J.J. Mendizabal plazan arratsaldeko 19:00etan.
-KUKO, TRUKO ETA BOLENWAIDER haurrentzako berbena. Apirilak 26 larunbata, J.J. Mendizabal plazan arratsaldeko 19:00etan.

Hauek dira San Jorge jaiek umeei emango dien azken oparitxoa, eta jakina, aprobetxatu beharra dago.

2008/04/21

Ostegunean, PIZTIAK!

Disko kontzeptualak eta gitarreroak egiten dituen nortasun propiodun taldea. 60-70 hamarkadetako rock and roll ortodoxoa gustuko dutela nabari izan arren, beraiengandik gertuen izan dituzten belaunaldien eragina da nabariena: REM, Pearl Jam... Testu sakonak, sonoritate berezia daukatenak. Zuzeneko indartsuak egiten dituzte.

Non: "Kalderapeko" Kulturgune-tabernan. Txakur Kalea, 1 Bilboko Zazpikaleak.
Eguna: Apirilaren 24a, osteguna.
Ordua: 20:30
Sarrera: Doan!
Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila

Iepa Mamariga euskaldun!!

Mamarigako Kultur Etxea lanez lepo!!
Euskalgintza indartsu dabil aspaldidanik Santurtzin, bereziki Mamariga aldean. Bertan KULTUR ETXEAK ikastaro ugari antolatzen du autogestioa irizpidetzat hartuz eta horietako asko euskaraz dira!!
Asteazkenero 20:00etatik 21:00etara BERTSOLARITZA IKASTAROA
Asteazkenero 20:30etik 21:30era TXALAPARTA IKASTAROA
Ostiralero 17:00etatik 18:30era DJEMBE IKASTAROA
Hilean behin larunbatetan SEXUALITATE IKASTAROA goizeko 10:00etatik aurrera.
Kultur Etxeak jada 18 urte bete ditu baina hasieran bezain gazte eta adoretsu dabil. Segi dezala honela euskal kulturaren alde!!

Maiatzeko zubian Gredos mendizerrara


Egunak: Maiatzaren 1, 2, 3 eta 4a.
Irteteko ordua: Maiatzaren 1ean (osteguna) goizeko 8:00etan
Lekua: Bilboko San Nikolas elizaren aurrean.
Aterpea: Centro de Turismo Rural Fuente Alberche. San Martín de la Vega deAlberche (Avila).
Prezioa: 110 euro (Autobusa, aterpea, hiru gosariak eta hiru afariak barne).
Euskadiko Kutxa: 3035-0134-41-1340014489. Ordaintzeko azken eguna: Apirilaren 22a
Egun horretarako ordainduta ez duena itxaron zerrendara pasatuko da. Izena eman hemen!
Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60 Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila

Mamarigako Kultur Etxea lanez lepo!!



Euskalgintza indartsu dabil aspaldidanik Santurtzin, bereziki Mamariga aldean. Bertan KULTUR ETXEAK ikastaro ugari antolatzen du autogestioa irizpidetzat hartuz eta horietako asko euskaraz dira!!

Asteazkenero 20:00etatik 21:00etara BERTSOLARITZA IKASTAROA
Asteazkenero 20:30etik 21:30era TXALAPARTA IKASTAROA
Ostiralero 17:00etatik 18:30era DJEMBE IKASTAROA
Hilean behin larunbatetan SEXUALITATE IKASTAROA goizeko 10:00etatik aurrera.

Kultur Etxeak jada 18 urte bete ditu baina hasieran bezain gazte eta adoretsu dabil. Segi dezala honela euskal kulturaren alde!!

2008/04/18

Antton Irusta eta gu


Atzo Bai Esan taldeari esker Antton Irusta ikusten egon ginen. Anttonekin gozatzen eta ipuinak irudikatzen ibili ginen. Areago, Anttonek bere ipuinen parte sentiarazi gintuen, kresala aretoan bildu ginen guztiok protagonista eta ipuin bihurtu baikintuen. Modu xarmangarrian, denok zerbait dugula kontatzeko erakutsi zigun. Eta honez gain, ostegun bukaera ederra eskaini zigun berarekin egotearen truke.

Emanaldi bikaina, sentibera eta samurtasunez betetakoa. Hau gutxi balitz, 3. mailako azterketaren atarian dauden ikasleei aditz eta sinonimoekin birpasa galanta egiten lagundu zien.

Berriro ere, euskarak gure herrian merezi duen begirunea eduki dezan, eskerrik asko BAI ESAN ekimenari egiten duen lanarengatik.

Euskara izpiak

Argi dago jende askorentzat euskara ikastea gogo kontua dela, eta seguruenik, hainbat unetan nekagarri suerta daiteke prozesu luzea dela pentsatzen baitugu, edo ezinezkotzat jotzen baitugu.

Bada, inondik inora ez!! Ekimen berri honekin EUSKARA IZPIAK, hilero euskaldun berri bat elkarrizketatuko dugu euskararekiko zer nolako harremana duen jakite aldera. Oraingoan Eduardo Ruiz santurtziarraren txanda izan da eta elkarrizketan ikusiko duzue berak zer sentitzen duen gure hizkuntzagatik. Elkarrizketa ikusi nahi izanez gero:



Halaber, EUSKARA IZPIAK atal honetan euskalgintzan murgilduta dauden eragileekin ere hitz egingo dugu haien lana eta konpromisoa ezagutarazteko, baina hau aurrerago egingo dugu.

2008/04/16

Santurtziko euskararen agenda

Hil honetan jada gauzatu diren ekimenak edota heltzear daudenak ikusi nahi badituzue,hemen duzue:



Gauza nahikotxo ezta? Nork esan zuen Santurtzi guztiz erdalduna zela?. Urteak dira euskalgintzari loturiko taldeek lan eskerga egiten dutela (Bai Esan, AEK, Mamarigako Kultur Etxea, EHE...), eta honi esker agenda hau aurkeztu dezakegu!!

Beherago aste honetako ekitaldiak ikusgai dituzue!!

2008/04/15

Bertso Bazkaria La Kelo Gaztetxean





La Kelo Gaztetxea dagoeneko IX. Urteurrena ospatzen dabil eta ekitaldiz jositako egitarau aparta osatu du. Ildo honetan, euskarari tarte handia eskaini diote eta bertso bazkari aparta antolatu dute apirilaren 19rako (larunbata) eguerdiko 14:30ean.

Bertsolariak Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiartzabal dira eta bertara hurreratu gura izanez gero, eman ezazue izena La Kelon edo idatzi helbide honetara.

Parte har ezazue!!

Karramarro Uhartea filma


Igande honetan 17:00etan SKA aretoak KARRAMARRO UHARTEA filma eskainiko die etxeko txikienei. Hilabetek dira jada SKA aretoan honelako emanaldiak antolatzen dabiltzala, eta umeentzako luzemetraia honek amaiera emango die oraingoz emanaldi hauei.


Cain itsasontzian denek dakite kantuan, Dimitri kapitainak salbu. Tripulazioak altxor bila, esklaboekin trafikatzen dutenei aurre egiten eta festak antolatzen pasatzen ditu egunak. Halako batean, Karramarro Uhartean gorderik dagoen altxor izugarri batera eramango duen loro magiko bat aurkituko du Dimitrik. Bidaia horretan Loreley neska-pirata gazte politak lagunduko dio, esklaboen trafikatzaileen hatzaparretatik Dimitrik askatu ostean

Haurrentzako berbenak San Jorge jaietan


Asteburu honetan UMEEK abagune ezin hobea dute euskaraz gozatzeko. San Jorge jaien harira, egunero edukiko dute dantzan zoratzeko aukera!!

Hiru emanaldi daude antolatuta Udaletxearen partetik J.J. Mendizabal Enparantzan arratsaldeko 19:00etan:
Apirilak 18, ostirala Poco-Pico
Apirilak 19, larunbata Poxpolo, Mokolo eta Konpainia
Apirilak 20, igandea Txorromorro.

Eskolaz gain haurrek ere beharrezko dute euskaraz bizitzea ahalik eta esparru gehienetan. Hortaz, lotu euskarari gure txikiek ere ondo baino hobeto goza dezaten.

EHEren hitzaldia Portugaleten




Portugaleteko Euskal Herrian Euskaraz taldeak hitzaldi bat antolatu du Portugaleteko Xaribari AEKn apirilaren 15ean arratsaldeko 20:00etan..

Azken boladan gure hizkuntza sustatzeko jarduera oro oztopatua izan da Portugalete herrian, hainbat zentsura eta eragozpen jasan behar izan delarik. Hau dela kausa, EHEk dei egin nahi die hitzaldi honetara euskararen alde aritzen direnei.

Anima zaitezte!

2008/04/14

Hemen da Euskal txiki!!

Lazkao txiki izan da orain arte euskal txiki ezagunena; kontua aldatu da baina! Dionisio Tirikitaukik bere kanta eraman nahi du eta Eurovisionera: Txirriña Txirripitiña!!
Ta kontuz barreka errementatu gabe!

Antton Irusta ipuin kontalaria



Ostegun honetan, apirilak 17, BAI ESAN taldeak Antton Irusta ipuin kontalariaren ikuskizuna antolatu du. Kresala aretoan izango da 20:00etan.

Ohi bezala santurtziarrok euskaraz gozatzeko parada berri bat izango dugu, oraingoan ipun kontalari zoragarri honi esker. Antton Irustaren ibilbidea oparo bezain joria da, eta bere narrazioetan euskal mundu ikuskera txertatzen saiatzen da gure hizkuntzaren ezinbestekotasuna aldarrikatuz. Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen

Hortaz, ostegun honetan euskaltzale guztiok han izango gara euskaraz gozatu zein bizitzeko prest!!