2010/05/31

Meatzari museora berbalagunokin!!

Larunbat goizeko berbalagunek beste ideia liluragarri bat plazaratu digute: Gallartako Meatzari museoa bisitatzea ekainaren 12an (larunbata). Bisita 12:00etan denez, 11:30ean lotuko gara tren geltokian. Bisitak 3 euro balio du. Etorri nahi baduzu bidaliguzu email bat ekainaren 9a baino lehen. Hona hemen bertan aurkituko dugunaren laburpentxoa:
Hamabost urte jardunean egon eta gero, Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartearen bildumak burdin ustiategietako pieza, lanabes eta makina ugari eskuratu ditu. Materialon artean nabarmenena mea garraiatzeko bagoi eta bagoitxoen bilduma da, Euskal Herriko handiena. Aipatzekoak dira, modu berean, berreskuratu diren balde-lerroen astoak eta mea garbitzeko tromelak eta abar. Neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: erauzketa-tresnak (mailuak, aitzurrak…), lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, zulatzeko koilaratxoak, bagoiak kontatzeko abakoak eta abar. Kasu askotan, pieza hauek Bizkaiko meatzaritzaren urrezko garaitik (XIX. mendearen bukaera eta XX.aren hasiera) gordetzen diren bakarrak dira.

Koldo Amestoy ipuin kontalaria Santurtzin.

Dagoeneko usadio bihurtu den ekintza baten berri emango dizuegu: Koldo Ameztoy ipuin kontalaria 20:00etan Kresalan ekainaren 10ean (osteguna) berbalagun eta Udal Euskaltegiari esker. Ez dugu gogoratzen zenbat alditan etorri zaigun ipuin kontalari xarmangarri hau, baina argi dagoena da santurtziarrok izugarri maite ditugula istorioak kontatzeko duen maisutasuna eta eragiten dizkigun era guztietako zirrarak!!
Honenbestez bete zuen burua amets eta bizipen ederrez, izan ere, Koldoren irudimen eta solas gozoek beste Euskal Herri batera eramango zaituztete Kresalatik mugitu barik. Euskal Herria bizi-bizi dagoen beste eremu batera. Berarekin elkartzeko prest?

Berbalagun, UEUko ikastaroak eta deskontuak


Aurton ere, mintzapraktika egitasmoetan (berbalagunen) parte hartzen duten lagunek %25ko deskontua izango dute UEUk antolatzen dituen udako ikastaroetan. Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
  • Egitasmo batean parte hartzea.

  • Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (bere udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera egin behar da, baieztatu ostean, ikasleak matrikula egingo du. Dudarik gabe, udan euskara lantzeko beste aukera paregabe bat.

UEUko ikastaroak

Aurton ere, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten lagunek %25ko deskontua izango dute UEUk antolatzen dituen udako ikastaroetan. Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
  • Egitasmo batean parte hartzea.
  • Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (bere udalarena, foru aldundiarena...)

Izena eman aurretik eskaera egin behar da, baieztatu ostean, ikasleak matrikula egingo du.

Dudarik gabe, udan euskara lantzeko beste aukera paregabea.

2010/05/28

Berbalagunon hurrengo ikastaroa...

Ikasturte honetan ere, Pablo eta Mikel berbalagunei esker, autodefentsa ikastaroa egingo dugu, ekainaren 9an (asteazkena) arratsaldeko 7:30ean, Sestaoko AEKn.

Gerriko beltza den Pablok eta bere sparring Mikelek egoera arriskutsuen aurrean gure buruak defendatzeko aholku gehiago emango dizkigute.

Ez duzue ezer berezirik behar; ikastaroa hau beti bezala dohainik da-eta! Hori bai, ongi pasatzeko eta euskaraz hitz egiteko gogoa baino ez duzue ekarri behar (eta horretarako beti prest zaudete, kar kar!).

Izena emateko azken eguna: ekainaren 7a.

Enkarterriari bira, bizikletaz!

Eguraldi ederra izan genuen lagun aurreko asteburuan egin genuen bizikleta txangoan. Giro epela eta konpainia ona (15 txirrindulari batu ginen).

Goizean goiz Barakaldotik Gueñes aldera abiatu ginen Alonsotegitik igarota, berbalagun askoren iritziz goizegi heldu ginen gure txangoaren helmuga zen tokira (Barakaldo-Gueñes-Barakaldo), eta eguerdia besterik ez zela ikusi genuenez jendea animatu zen ibilbide luzeagoa egitera, azkenean Galdames aldera jo genuen mendate labur (askori luzea egin zitzaigun!) bat igoz.

Gaitz erdi Dabid gurekin zela bide posible guztiak erakusteko eta tropelaren egoeraz arduratzeko! Balentria egindakoan Galdamesen otordu txiki baina bizigarri bat egin genuen patxada handiz. Hortik mugitu beharra sumatu genuenean, bide berdetik Portugalete aldera abiatu ginen bizikleten pedalei gogoz eraginik.

Eta bukatzeko izerditan blai eta hankak akituta baina umorez lepo etxerako bidea hartu genuen (Sestao, Getxo, Bilbo, Barakaldo edo Santurtzi). Eguraldi bikaina izango dugu hemendik aurrera, eta begi-bistakoa denez, ez gara etxean geratuko! Argazki guztiak ikusteko klikatu honen gainean.

2010/05/27

Enkarterriari bira bizikletaz!!


Eguraldi ederra izan genuen lagun aurreko asteburuan egin genuen bizikleta txangoan. Giro epela eta konpainia ona (15 txirrindulari batu ginen). Goizean goiz Barakaldotik Gueñes aldera abiatu ginen Alonsotegitik igarota, berbalagun askoren iritziz goizegi heldu ginen gure txangoaren helmuga zen tokira (Barakaldo-Gueñes-Barakaldo), eta eguerdia besterik ez zela ikusi genuenez jendea animatu zen ibilbide luzeagoa egitera, azkenean Galdames aldera jo genuen mendate labur (askori luzea egin zitzaigun!) bat igoz. Gaitz erdi Dabid gurekin zela bide posible guztiak erakusteko eta tropelaren egoeraz arduratzeko! Balentria egindakoan Galdamesen otordu txiki baina bizigarri bat egin genuen patxada handiz.
Hortik mugitu beharra sumatu genuenean, bide berdetik Portugalete aldera abiatu ginen bizikleten pedalei gogoz eraginik. Eta bukatzeko izerditan blai eta hankak akituta baina umorez lepo etxerako bidea hartu genuen (Sestao, Getxo, Bilbo, Barakaldo edo Santurtzi). Eguraldi bikaina izango dugu hemendik aurrera, eta begi-bistakoa denez, ez gara etxean geratuko! Argazki guztiak ikusteko klikatu honen gainean.

2010/05/25

Ekaineko agenda euskaraz blai!!!

Ekaineko agenda ekimen zoragarriz josita datorkigu. Batzuk ohikoak, besteak berritzaileak, baina benetan eskaintza ezin oparo eta ugariagoa izango dugu. Ikusi, hautatu eta egin euskaraz!!

Futbolin txapelketa Gazteboxekin

Nori ez zaio fubolinean aritzea gustatzen?? Batek baino gehiagok eskumuturrak gogor zigortu ditugu aurkariak baino gol gehiago sartu guran, eta jakina, honelako trebezia neurrigabea erakustea ez legoke batere txarto. Ildo honetan, Gazteboxek ideia zinez interesgarria eduki du eta Futbolin txapelketa izugarria antolatu du ekainaren 4rako 18:00etatik 22:00 arte Gazteboxeko pergolan.
Izen-emateak euro bat balio du, eta gogoan har ezazue ekimen honetan parte hartzeko 30 urtetik beherakoa izan behar dela. Epea maiatzaren 17tik zabalik dago eta ekainaren 2an amaituko da. Euro baten truke txapelketan parte hartzeko moduan egongo zarete. Eskumuturrak koipeztu behar ezta?

Ekaineko euskararen agenda

Berbalagunei esker hainbat ekintza egin ditugu ikasturte honetan. Gutxi falta zaigu bukatzeko, baina amaitu aurretik beste ekintza pare bat proposatu nahi dizuegu. Animatu eta hartu parte!

Hilabete honetan herriko jaiak eta Araba euskaraz izango dira. Datak hurbildu ahala, informazio gehiago izango duzue.

2010/05/24

Bertsolari txapelketa Enkarterrin.

Nork uka dezake Santurtzin euskaltzaletasuna areagotu den bezala, bertsozaletasuna ere ikarri areagotu dela?? Orain urte batzuk pentsaezina izango zen gure eskualdean hainbeste bertsolari izatea, eta are sinisgaitzagoa zer-nolako zabalpena lortzen ari diren ikustea. Bada, jende askok burutu duen lan eskergari esker Enkarterriko ezkerralde honetan bertsolari finak ditugu, eta gainera, Santurtzitik oso gertu (Zierbenan) izango dugu Enkarterri eskualdeko bertsolari txapelketa.
Aingeru Basterretxea, Ion Berrocal, Jokin Castaños, Imanol Arrutia, Idoia Anzorandia eta Aitor Arrutia izango ditugu Zierbenako frontoian ekainaren 5ean (larunbata) 18:00etan Aitor Gorostiza gai jartzaile arituko delarik. Parada paregabea dugu gure inguruko bertsolariak zertan diren ikusi ahal izateko, hortaz, bertsozaleok hitzordu ederra dugu egun horretan.

Garagardoa nola egin ikasi gura al duzu?

Mamarigako Kultur Etxeak beste ideia berritzaile bat ekarri digu bere 20. urteurrenaren harira: Garagardoa egiten ikasteko ekimena. Hitzaldi formatoa duen emanaldia izango da, izan ere, praktikoa izateko hilabeteak behar ditu garagardoak prozesu osoa betetzeko. Ekainaren 4an (ostirala) 19:00etan Kultur Etxean Igor Goiburu hernaniarrak saio teoriko hau eskainiko du garagardozale amorratuontzat.
Era honetan, Kultur Etxeak autogestioa ere eramango du garagardoaren esparrura, eta pentsa ezazue zein gozoa izan daitekeen nork bere garagardoa etxean sortu, gorde eta edatea!! Ziur ez duela zer ikusirik supermerkatuan edo tabernetan saltzen digutenarekin, areago garagardo artisaua edaten ari garela esan badezakegu!! Gainera, Igorren hitzetan garagardoa egitea dilistak egitea baino errazagoa da. Inor animatuko al da??

Nire auzotarra Totoro umeentzako filma

Santurtziko ume eta gurasoek elkarrekin gozatu ahalko dute Udal Liburtegi Sareak ekainaren 4an (ostirala) eskainiko duen filmarekin 18:00etan Las Viñas liburutegian: Nire auzotarra Totoro, Hayao Miyazaki zuzendari ospetsuaren lan esanguratsuenetako bat. Hona hemen laburpena:
Sendagileek gomendaturik Kunasabe sendia hiritik zelaira joango da amaren gaixotasuna arintze aldera. Satsuki eta Mei alabek bere etxe berrian dauden izaki misteriotsuak aurkituko dituzte: eguneko argia jasaten ez duten kedarrezko bolatxoak. Egun batean Mei lasterka hasik oda bolatxo baten atzetik eta zuhaitz batean tximino/katu erraldoi bat topatuko du: Totoro. Totorok beren bizimodua aldaraziko die betiko.

AEKren udako eskaintza

Udako eskaintzaren barruan, aurton ere, praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. Bi dira aurtengo eskaintzak:

Barnetegi ibiltaria (oinez) Lehen aldiz, uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.

Barnetegi ibiltaria (bizikletaz) Aurtengoa 10. edizia izango da eta ziurrenik, uztailaren 17tik 31ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.

Barnetegi hauen prezioa: 450 euro dena barne
Izena ematea: ibiltaria@aek.org edo telefono hauetara:
  • barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a)
  • barnetegia bizikletaz: 630148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)

2010/05/21

Argazkilaritza tailerreko kronika

Valen eta Rakel berbalagunek ikaragarri ondo bideratu zuten eurek prestaturiko Argazkilaritza tailerra. Mamarigako Kultur Etxean bildu ginen 10 berbalagunok gozatu ederra hartu genuen beren azalpenak entzun bitartean. Argazki kamerari atarramendu onena ateratzen ikasi genuen: nola hartu, argia zelan islatu, irudiak erdigunetik atera... Hamaika trikimailu aisialdian atera ohi ditugun argazkiak txukunagoak izan daitezen!!

Gainera, eskura izan genuen Valen eta Rakelek idatzitako apunte sorta bikaina (eskuratu gura izanez gero, bidali email bat), eta hau lagun, askoz aiseago irudikatu genuen urrats bakoitza. Baina argi dagoenez berbak berbak baizik ez dira, eta ikasitako guztia praktikan jartze aldera, berbalagunok Bilbon egin genituen gure saiakerak. Benetan ikastaro paregabea!! Argazkiak ikusteko klikatu honen gainean.

2010/05/20

Hurrengo astebururako plan bi

Gaztelekuren proposamen bi hauek agendatik kanpo geratu dira:

- Maiatzaren 29an, larunbata, izotz gainean patinatzera joango dira. Irteera: 15:30ean eta itzulera 19:30ean. Txangoak 7 euro balio du (dena barne dago).



- Maiatzaren 30ean, igandea, Ibilaldira joateko autobusa antolatu dute. Jakingo duzuenez, aurten Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Bermeon ospatuko da, Marigoran kikunbera lemapean. Autobusak 5 euro balio du eta goizeko 9:00etan aterako da Sestaotik eta bueltatzeko, arratsaldeko 7etan, Bermeotik.

Ekintzetan izena eman nahi izatekotan, Gaztelekutik pasa zaitezkete edo telefonoz deitu (94 472 21 27).

2010/05/18

Mendilagunak Itxina mendian

Berbalagunon Mendi Taldeak gero eta jende gehiago biltzen du bere baitan. Apurka-apurka ezkerraldeko mendilaguna abian den zurrumurrua zabaldu da, eta honen eraginez, gero eta gehiago gara mendira gozatzera ez ezik euskaraz mintzatzera ere joaten garenok. Honen adierazle onenak dira Itxina mendian mendilagunek ateratako argazkiak. Denak ikusi nahi badituzue klikatu honen gainean.

Beste alde batetik, ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, ez pentsatu bitan eta ausartu zaitez urratsa ematera. Nola? Bada oso erraza. Soilik idatzi behar diguzu email bat (ezkerraldea@aek.org). Honen ondoren zurekin jarriko ginateke harremanetan beharrezko azalpenak emateko. Dena dela, futsezkoena honako hau da: hilean behin mendira joango zara eta euskaraz egingo duzu berba! Hurrengo mendia zein izango den erabakitzeko bilera ekainaren 11n Santurtziko AEKn 20:00etan.

2010/05/17

Santurtzitik Bermeoko ibilaldira.



Bihotz Gaztea ikastolako Euskaraz Bizi - Guraso Batzordetik deialdia egin nahi digute:
Dakizuen moduan maiatzaren 30ean Bermeon 2010 urteko ibilaldia izango da (Marigoran Kikunbera). Jai horretara hurbiltzeko erraztasuna eman nahian, ikastolan autobus zerbitzua antolatzea erabaki dugu.Hauek dira datu garrantzitsuenak:

*IRTEERA SANTURTZITIK: PARKEA (Munich-en ondoan) ORDUA - 09:00etan

*ITZULERA BERMIOTIK: TOKIA - AUTOBUSAK UTZI GAITUEN TOKIA ORDUA - 20:00etan PREZIOA PERTSONA BAKOITZEKO - 8 euro.

Autobuserako txartelak ikastolako idazkaritzan erosi ahal dira maiatzaren 22arte. Egun horretarako autobusa ateratzeko gutxiengo kopurua 40 pertsona autobuseko ez bada lortu, irteera bertan behera geratuko da eta dirua idazkaritzan jaso ahal izango duzue hurrengo astean. ANIMA ZAITEZTE...!!!

2010/05/14

Beronika udaberriko euskara izpia.

Udaberria hotz gerturatu zaigun honetan, Beronika berbalagunak epeltasun apur bat eman digu bere esanekin. Ohi bezala, bideo honetan berbalagun baten hitz, iritzi eta nahiak entzungo dituzue (hortik euskara izpia!). Beharbada, zuetako asko Beronikak azaldutakoarekin identifikatuta sentituko zarete, izan ere, euskara titulu soil bat baino askoz ere gehiago da. Euskara bizitzeko eta komunikatzeko tresna dugu. Mila esker Bero zure berbengatik!!

Bai Esan eta Athletic.

Bai Esan eta Athleticen artean dagoen harremana ezin hobea dela esan daiteke. Behin baino gehiagotan Athleticeko jokalariak egon dira geurean euren bizipenen berri ematen, eta aurten jokalariek Santurtzira etortzerik eduki ez duten arren, argi eta garbi gelditu zaigu Athleticeko jokalariek euskararekiko duten jarrera ona.
Athleticeko kanpo harremanetarako Jabi Uchak, gainera, barkamena eskatu zuen ume guztiek ikusi nahi zituzten futbolariak ez etortzeagatik. Baina ez zen esku hutsik azaldu, eta Kresalan egon ziren ume guzti-guztiek opari bana eraman ahal izan zuten etxera. Hau gutxi balitz, Bai Esan euskara elkarteari zin egin zion datorren urtean antzeko ekimen bat antolatu ahal izango dugula. Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Mendilagunak Itxina mendian


Berbalagunon Mendi Taldeak gero eta jende gehiago biltzen du bere baitan. Apurka-apurka ezkerraldeko mendilaguna abian den zurrumurrua zabaldu da, eta honen eraginez, gero eta gehiago gara mendira gozatzera ez ezik euskaraz mintzatzera ere joaten garenok. Honen adierazle onenak dira Itxina mendian mendilagunek ateratako argazkiak. Denak ikusi nahi badituzue klikatu honen gainean.
Beste alde batetik, ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, ez pentsatu bitan eta ausartu zaitez urratsa ematera. Nola? Bada oso erraza. Soilik idatzi behar diguzu email bat (ezkerraldea@aek.org). Honen ondoren zurekin jarriko ginateke harremanetan beharrezko azalpenak emateko. Dena dela, futsezkoena honako hau da: hilean behin mendira joango zara eta euskaraz egingo duzu berba! Hurrengo mendia zein izango den erabakitzeko bilera ekainaren 11n Santurtziko AEKn 20:00etan.

2010/05/12

Gazteboxen zozketak.


Santurtziko gaztea bazara, eta 30 urte baino gutxiago baduzu, Gazteboxek maiatzaren 28rako (ostirala) antolatu duen zozketan parte har dezakezu. Soilik bidali behar dizkiezu zure datuak (izen-abizenak, adina, emaila eta telefonoa) beraiek prestatzen dituzten ekintzen gaineko informazioa jasotzeko. Email honetara idatzi behar duzue: gib-oij@santurtzi.net
Hauexek dira sariak:

- 14-18 URTE DITUZTENENTZAT: 4 sarrera Gueñeseko kartingera joateko eta 6 sarrera Sopuerta Abenturara joateko.
- 18-30 URTE DITUZTENENTZAT: 4 sarrera Art After Darkera joateko Guggemheimen, sarrerarekin Feverrerako joateko aukera izango duzu.
Ez da sari makala, eta soil-soilik informazioa eskatzeagatik!!

2010/05/11

Baionako Mendi Taldekoen gonbidapena

Jakina denez, urtarrilean Ezkerraldeko berbalagunok Mendilagun ekimena abian jarri genuen. Harrezkero, ugariak izan dira Euskal Herrian zehar mendi talde euskaldunekin izan ditugun harremanak. Bereziki aipagarriak dira Baionako Mendi Taldeak eskaini dizkigun ekintza nahiz txangoak, benetan paregabeak. Baina gauza bat dela bestea dela ezinezko izan zaigu elkartzea, hau dela medio, Baionako lagunek gonbidapen xarmangarri egin digute behar beste denboraz:

Ekainaren 19an: SAIOA BELATETIK (900m desnibela, 13km luzeera), hitzordua finkatzekoa da momentukotz, ibilaldiaren ondoren pote bat hartuko dugu eta proposatzen dizuegu gaua Baztanen igarotzea, horrela Arizkun herriko festak ospatuko ditugu, Baztango aterpe batean lo eginen dugu eta igandean Amaiurko gaztelu inguruan tokiko nahiz Nafarroako historia ezagutu ahalko dugu. Hortako eskatzen diogu jendeari izena emaiteko (lo egiteko) ekainaren 5a baino lehen. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Baztango AEKko gau eskola, Geu Gasteizekoak taldea, Bizkaiko Ezkerraldeko Mendilagun taldea.

Azken hauek gu gara!! Zer ez al zaizue ideia polita iruditzen? Hala bada gogoan hartu asmoa asteburu pasa egitea dela. Beraz izena eman behar da ekainaren 5a baino lehen email honi idatziz.

2010/05/10

Barakaldo-Gueñes-Barakaldo bizikleta txangoa!!


Jakina da berbalagun proiektua gero eta handiagoa dela, gero eta euskaldun gehiago biltzen garela euskarak eskaintzen dizkigun babes eta beroaren pean. Gainera, denetarik egitea dugu gustuko, eta inguruko berbalagunok ezagutzeko beta luzatzen badigute, ezin muzin egin. Oraingoan Ezkerraldeko eta inguruko berbalagunok Sestaoko talde batekoek egindako gonbita burutuko dugu: maiatzaren 22rako (larunbata) Kadaguaren ibilbidea (Barakaldotik Gueñesera joan-etorria) txirringaz egitea proposatu digute eta guk Ezkerraldeko euskaltzale guztiak (eta inguruetakoak ere, jakina!) gonbidatu nahi ditugu. Gure plana honako hau da:
Santurtziarrok 08:15ean Santurtziko metro geltokian lotuko gara Barakaldorantz abiatzeko asmotan gainerakoekin biltzeko.
Alonsotegitik Gueñesera abiatuko gara (20km). Itzultzeko, Feve zerbitzua dago nahi duenarentzat. Barakaldotik 50 km dira, joan eta etorri. Ibilbidearen mapa ikusi nahi baduzue, egin klik hemen. Behin hiritik irtenda, oso bide erreza eta ederra da, bidegorrietatik.
Egun horretan euria egiten badu, plana bertan behera geratuko da. Izena emateko eguna markatuko dugu, maiatzaren 22an zenbat elkartuko eta zenbaten zain egon behar dugun jakiteko. Horretarako e-maila idatzi behar diguzue, maiatzaren 20a baino lehen, eta zuen izen-abizenak aipatzeaz gain, zein herritakoak zareten esan behar diguzue. Animatu eta etorri gurekin pedalei eragitera! Ez kezkatu, erritmo lasaian joango gara, ez pentsatu profesionalentzako irteera denik!

Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Piratak filma.

Guraso eta haurrentzako ekintza interesgarria aukeztu digu Udal Liburutegien Sareak: Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Piratak filma eskainiko digute maiatzaren 21ean (ostirala) 18:00etan Las Viñas liburutegian. Gure artean zeresan ugari lortu zuen pelikula honek umeak txundituko ditu. Hona hemen sinopsia:

Lagun bihurri eta kilikagarriekin, denon artean, irri eragiten diguten uneak gogoratuko ditugu, eta barre, kantu eta dantza artean, egunero bizi, sentitu eta ikasten dugunaren puzzlea osatuko dugu. Zatitxoz-zatitxo, maitasunez bizitakoa ez dugu sekula ahaztuko. Are gutxiago pirateb mundu zoragarrian barna hau bezalako bidaia bat egiten badugu. Piraten antzera bizi, pentsatu eta jardun egingo dugu!


Urrearen sukarraren historioa. Yukon ibaia kanoaz.

Santurtziarrok bidaiari sena gure baitan dugula ukaezina da. Izan ere, tankera honetako ekintzek sentsazio atsegina uzten digute eta horrekin batera gure gogoa hegaletan hasten da ezinezko mugarri bila. Honetaz jakitun, Udaleko Euskara Sailak istorio berebizikoa ekarriko digu datorren ostegunean, maiatzak 20, 20:00etan Kresalan ikusteko. Bertan Josu Iztueta abenturazale tolosarrak Urrearen sukarraren historioa kontatuko digu bideo proiekzio baten bitartez.
Era honetan, Yukon ibaian kanoaz egindako balentriek aho zabalik utziko gaituzte zenbait bitxikeria arretaz entzun ahalko ditugulako. Esaterako, urrea bertan aurkitu zutenean 100.000 lagun baingo gehiago abiatu ziren Yukon alderantz, beharbada, munduko exodo handiena gauzatuz. Oraingoan bertan egindako egonaldi liluragarriaz gozatzeko abagunea izango da.

Gernikako bonbardaketa dantzara eroanda.

Aukeran dantza konpainiaren eskutik ikuskizun ezin hobe eta egiaz zirraragarria ikusi ahal izango dugu ostirla honetan, maiatzak 14, 20:30ean SKAn 10 euro ordaindurik. Emanaldi honen izena Gernika mihise gaineko dantza. Hona hemen bere xehetasunak:
Lanaren hari nagusia Guda Zibilean Gernikak jasan zuen bonbardaketa da. Bizkaiko herri honek jaso zuen erasoaren gaineko hainbat eszena-atal ikusiko ditugu, Picassoren izen bereko margoari esker, herri oso baten oroimen kolektiboan oraindik bizirik dirauen erasoa. Hilotzak inguratzen dituzten hil-oihalek euren historia kontatu nahi digute. Estetika zuri-garbiak lagunduta, azoka-egun arrunt bateko eszenak ikusiko ditugu. Baina herriak eta herritarrek jaso zuten bonbardaketak egun honen oroitzapena betiko suntsituko du, eta horrelaxe jasoko du historia unibertsalak.

Kontserba tailerreko argazkiak

Euskarak apurka-apurka bide egiten du gure artean. Hasieran jende gutxiri bururatuko zitzaion hainbeste gauza desberdin egiteko batzea, edota hori posible zela sinistea. Bada, adibideak denon begi-bistan daude, eta dagoeneko gero eta lagun gehiagok daki Santurtzin gauza asko egin daitezkeela euskaraz. Bereziki, jende ugari dabilelako geurean euskararen alde, hau dela eta, antolatzen diren tailerretara era guztietako euskaldunok gerturatzen gara. Honen adierazle garbia izan daiteke Mamarigako Kultur Etxeak antolatu duen Kontserba Tailerra. Bertara 15 euskaldun joaten dira eta argazki hauetan ikus dezakezue zein ongo pasatzen duten gure hizkuntza erabiliz. Argazki guztiak ikusteko klikatu honen gainean.

Barakaldotik Gueñesera, bizikletaz

Jakina da gure herrian zuek berbalagunok hilabetero ikastaroren bat antolatzen duzuela. Hilabete honetan, ez gara, ohi bezala, eremu itxi batean geratuko eta kalera aterako gara; eta gurekin batera, euskara aterako dugu. Hobe esanda, hilabete honetan berbalagunok bidegorrira aterako gara, gure bizikletekin.

Dabid astearteetako berbalagunak maiatzaren 22rako (larunbata) Kadaguaren ibilbidea (Barakaldotik Gueñesera joan-etorria) txirringaz egitea proposatu digu eta guk Ezkerraldeko euskaltzale guztiak (eta inguruetakoak ere, jakina!) gonbidatu nahi ditugu. Dabiden plana honako hau da:

Biltzeko hiru gune/ordu dauzkazue:

a) Goizeko 8:45etan. Barakaldoko Ansio Metro inteeran. Handik Zorrotzara joango gara (3'5km).
b) 9:00etan. Zorrotzako kiroldegian, (Renfe geltokiaren ondoan dago). Zorrotzatik Alonsotegira (5km).
c) 9:20etan. Alonsotegiko, "Irauregi" Feve geltokian.

Alonsotegitik Gueñesera abiatuko gara (20km). Itzultzeko, Feve zerbitzua dago nahi duenarentzat. Barakaldotik 50 km dira, joan eta etorri. Ibilbidearen mapa ikusi nahi baduzue, egin klik hemen. Behin hiritik irtenda, oso bide erreza eta ederra da, bidegorrietatik.

Egun horretan euria egiten badu, plana bertan behera geratuko da.

Izena emateko eguna markatuko dugu, maiatzaren 22an zenbat elkartuko eta zenbaten zain egon behar dugun jakiteko. Horretarako e-maila idatzi behar diguzue, maiatzaren 20a baino lehen, eta zuen izen-abizenak aipatzeaz gain, zein herritakoak zareten esan behar diguzue eta zein gunetan elkartuko zareten berbalagunokin.

Animatu eta etorri gurekin pedalei eragitera! Ez kezkatu, erritmo lasaian joango gara, ez pentsatu profesionalentzako irteera denik!

Aldez aurretik, eskerrik asko, Dabid, txango hau antolatzeagatik (kartela eta guzti!)!

Kanpanila eta Peter Panen itzala antzezlana

Euskara Sailak antolatuta eta ostiral kulturalak programaren barruan, sestaorrak Kanpanila eta Peter Panen itzala antzezlanarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Txalo Produkzioak taldearen eskutik datorkigu familia guztiarentzako den antzezlan hau. Maiatzaren 21ean (ostirala) egingo da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Musika eskolako areto nagusian. Sarrerak 3 € balio du.

Sinopsia: Maddik beti eramaten du bere liburua aldean. Behin eta berriro irakurtzen du. Baina egun batean, Kanpanila maitagarria bere gelan agertu da Peter Panen itzalaren atzetik.

-“Bere itzala hemendik badabil, Peter ez da oso urrun ibiliko”- pentsatu du Maddik. Baina Kanpanilak ez daki Peter non dagoen... desagertu egin da.

Maddik Kanpanilari lagunduko dio hazi nahi ez duen umea bilatzen. Non ote dago? Sekula Betiko Lurraldeko Irlara itzuli ote da? Garfiok bahitu ote du? Elkarrekin Garfiori eta beste hainbat arriskuri egingo diote aurre, Peter topatzearren.

“Kanpanila eta Peter Panen itzala” J.M. Barrieren jatorrizko kontaketari egin nahi zaion omenaldi txikia da, eta aitzakia horrekin eleberri horretako hainbat pertsonaiarekin egingo dugu topo, besteak beste, Garfio kapitaina, Tigridia, ume abandonatuak, sirenak eta ipuin horretako beste batzuk…

Hazi nahi ez duen ume euskaltzalea bazara, ez galdu Garfio kapitaina euskaraz mintzaten entzuteko aukera paregabea!

2010/05/07

Mintza eguna 2010... ARRASATEn!!

Euskal Herri osoko berbalagun, mintzalagun, solaskide eta euskaltzaleok batzen gaituen jaia ailegatzear dugu. Aurtengo Mintza Eguna Arrasaten ospatuko dugu ekainaren 6an (igandea) eta Sestao zein Ezkerraldetik lagun nahikotxo animatuz gero, busa jarriko dugu!! Gutxi elkartzekotan, Bilbokoekin hitz egingo genuke... ea txokotxoren bat duten guretzat!!

Ez geratu berbalagunon festa erraldoi honetara etorri gabe, ez al litzateke pozgarria izango Euskal Herriko txoko guztietako ehunka mintzalagun elkartzea?? Gainera, Sestaoko lagunok bereziki sorpresa handia izango dugu... Momentuz, kontatuko ez dizueguna....

Etorri nahi baduzue (eta sorpresa zuzenean bizi nahi baduzue) bidali e-mail bat gure helbidera: ezkerraldea@aek.org.

Hona hemen egitaraua:
11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilbide gidatua
13:30etan: Kalejira
14:30etan: Bazkaria Herriko plazan
15:30etan: Sari banaketa!!!!
16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin


Bazkarirako xehetasunak:
Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da (Ordaintzeko AEKtik pasatu edo dinamizatzailearekin (Ana) harremanetan jarri).
Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.
Izen ematea: maiatzaren 21 baino lehen, e-mailez edo AEKtik pasatuta.

Nafarroan ere euskaraz!!!


Nafarroako euskalgintzak maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora deitu du. Euskarak Nafarroan bizi duen egoerarekin kezkatuta eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen kontrako jarrera salatzeko manifestazioa antolatu dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalgintzako kideek eta norbanako euskaltzaleek. Nafarroan euskalgintzan diharduten talde eta norbanako ugarik agertu diote babesa manifestazioari. Hau dela eta, jende uholde handia biltzea espero da hau ozenki aldarrikatzeko: Euskaraz bizitzeko eskubidea.
Deialdiarekin bat egiteko klikatu hemen.

2010/05/05

Baionako Mendi Taldekoen gonbidapena

Jakina denez, urtarrilean Ezkerraldeko berbalagunok Mendilagun ekimena abian jarri genuen. Harrezkero, ugariak izan dira Euskal Herrian zehar mendi talde euskaldunekin izan ditugun harremanak. Bereziki aipagarriak dira Baionako Mendi Taldeak eskaini dizkigun ekintza nahiz txangoak, benetan paregabeak. Baina gauza bat dela bestea dela ezinezko izan zaigu elkartzea, hau dela medio, Baionako lagunek gonbidapen xarmangarri egin digute behar beste denboraz:
Ekainaren 19an: SAIOA BELATETIK (900m desnibela, 13km luzeera), hitzordua finkatzekoa da momentukotz, ibilaldiaren ondoren pote bat hartuko dugu eta proposatzen dizuegu gaua Baztanen igarotzea, horrela Arizkun herriko festak ospatuko ditugu, Baztango aterpe batean lo eginen dugu eta igandean Amaiurko gaztelu inguruan tokiko nahiz Nafarroako historia ezagutu ahalko dugu. Hortako eskatzen diogu jendeari izena emaiteko (lo egiteko) ekainaren 5a baino lehen. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Baztango AEKko gau eskola, Geu Gasteizekoak taldea, Bizkaiko Ezkerraldeko Mendilagun taldea.

Azken hauek gu gara!! Zer ez al zaizue ideia polita iruditzen? Hala bada gogoan hartu asmoa asteburu pasa egitea dela. Beraz izena eman behar da ekainaren 5a baino lehen email honi idatziz.

2010eko Mintza Eguna Arrasaten


Euskal Herri osoko berbalagun, mintzalagun, solaskide eta euskaltzaleok batzen gaituen jaia ailegatzear dugu. Aurtengo Mintza Eguna Arrasaten ospatuko dugu ekainaren 6an (igandea) eta Santurtzi zein Ezkerraldetik lagun nahikotxo animatuz gero, busa jarriko dugu!! Ez geratu berbalagunon festa erraldoi honetara etorri gabe, ez al litzateke pozgarria izango Euskal Herriko txoko guztietako ehunka mintzalagun elkartzea?? Etorri nahi baduzu bidali email bat helbide honetara: ezkerraldea@aek.org. Hona hemen egitaraua eta bazkari txartela lortzeko baldintzak
11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilbide gidatua
13:30etan: Kalejira
14:30etan: Bazkaria Herriko plazan
15:30etan: Sari banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin

BAZKARIKO XEHETASUNAK:
Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da.
Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.
Izen ematea: maiatzaren 21 baino lehen.

Euskaraz bizitzeko eskubidea!

Nafarroako euskalgintzak maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora deitu du. Euskarak Nafarroan bizi duen egoerarekin kezkatuta eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen kontrako jarrera salatzeko manifestazioa antolatu dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalgintzako kideek eta norbanako euskaltzaleek. Nafarroan euskalgintzan diharduten talde eta norbanako ugarik agertu diote babesa manifestazioari. Hau dela eta, jende uholde handia biltzea espero da hau ozenki aldarrikatzeko: Euskaraz bizitzeko eskubidea.
Deialdiarekin bat egiteko klikatu hemen. Segituan bideo polit hau duzue. Berbalagunok ere euskaraz bizi nahi dugulako.

2010/05/04

Udako ludoteka euskaraz

Sestaoko Udalaren Euskara Sailak UDAKO LUDOTEKA antolatuko du 3-6 urte bitarteko herriko umeentzat, uztailean, Albiz ikastetxean eta 10:30-13:30era.

Matrikula 15 eurokoa izango da eta izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 14ra arte (Euskara Saila, Castaños etxea, 2. sol.)

Informazio gehiago telefono honetan: 94 472 90 24.

2010/05/03

Berbalagunon Argazkilaritza tailerra.

Asteazken arratsaldeko berbataldeko Valen eta Rakeli esker laster izango dugu abian tailer txundigarri bat: Argazkilaritza tailerra!! Aparteko trebeziarik ez da behar, izan ere, ikastaro arin honen xedea oinarrizko ezagutzea eskuratzea izango baita. Modu honetan, hautsez beterik duzun argazki kamarari ahal den atarramendu onena ateratzen ikasi ahal izango dugu Rakel eta Valenen argibideak aintzat hartuz gero.
Bertan parte hartzeko izena eman behar da maiatzaren 12a izan aurretik, tailerra maiatzaren 13an (osteguna) eta 16an (igandea) burutuko baitugu. 13an 19:00etan Mamarigako Kultur Etxean lotuko gara arlo teorikoa ikasteko, eta 16an 10:00etan metro geltokian egongo gara Bilbora joan ostean barneratutakoa praktikan jartzeko. Ez al zarete animatuko? Etorri berbalagunokin eta egin mila gauza desberdin euskaraz!!! Izena emateko bidali email bat edo pasatu AEKtik: 94 493 80 71.

Hotsak Hezurretan zuzenean!!!

Arrazoi bat dela bestea dela, azken asteburuetan moduren bat lor dezakegu euskarazko ekitaldiren batean parte hartzeko. Zurrunbilo euskaldun honek San Jorge jaiak pasata bukaera izango zuela aurreikusi zuten batzuek. Baina La Kelo Gaztetxearen ekimenez Deustuko talde gazte baina etorkizun oparoko talde bat ikusi ahalko dugu maiatzaren 8an (larunbata) 21:00etan: Hotsak Hezurretan. Musika talde honen musika zertan den ikusi nahi baduzue gozatu beheko bideoaz!! Sarrerak 2 euro balio du

Ezkerraldeko mendilagunak Altipitatx mendira abiatuko dira!

Mendilagunen hurrengo txangoa maiatzaren 9an izango da (igandea), eta aditu askoren arabera Bizkaiko mendi erakagarrienetako bati ekingo diote datorren irteeran: Altipitatx mendia hain zuzen ere. Orozkotik gertu kokatuta dagoen gain honek eskaintzen dizkigun ikuspegiak izateaz gain, naturarekin jarriko gaitu harremanetan Arratia haran ederrean murgilduko baikara.

Oraindik mendilagun ekimena martxan ote zebilen ez bazenekien, hauxe da zure parada Euskal Herriko txoko miresgarrienak euskaraz ezagutzeko. Txangora etorri edo mendilaguna izan nahi baduzu bidaliguzu email bat.

Berbalagunok erlaxatuta

Yoga egin eta gero, Sestaoko berbalagunok lasai-lasai geratu ginen. 15 lagun elkartu ginen Sestaoko AEKn eta Laura berbalagun eta yoga irakaslearen azalpenak eta agindutako ariketak egin genituen (eskerrik asko, Laura!).

Laura, zuriz jantzita, eta ikastaroko partehartzaileak

Lasaitasuna eskaini zigun yogak, baina, hurrengo egunean... gutako batzuk giharretako mina izan genuen hainbeste luzapen egin ostean, kar kar!! Hala eta guztiz ere, errepikatzeko moduko ikastaroa izan zen, ezta? Hurrengo ikasturtean, Laurak ahal baldin badu, berriro egingo dugu!!

Argazki gehiago ikusteko, egin klik hemen.