pestaƱak

Berbalagun txirrindularientzat...

Ezkerraldean Mendilaguna martxan jarri genuen modura, ibaiaren beste aldean, Getxon, txirringa taldea osatu dute Egizuko lagunek. Talde honetan Ezkerraldeko lagun batzuek hartzen dute parte.

Dagoneko prest dute bigarren irteera:

Eguna, ordua eta lekua: Azaroaren 6an, larunbata, Telletxeko aparkalekuan (Algortako metro geltokiaren ondoan), 9:00etan
Ibilbidea: Algorta-Atxuriaga-Algorta
Kilometro-kopurua: 48
Zailtasuna: erraza (oso bide laua da, bidegorriak eta bide berdeak elkartzen dituena).

Informazio gehiagorako eta izena emateko. Idatzi mezu bat hona.

Mendilagun ere martxan dago

Mendilagunak Eretza mendian, 2010eko otsaila

Oso ongi dakizuen moduan, aurreko ikasturtean, Ezkerraldeko Mendilagun jarri genuen martxan. Mintzapraktika egiteko elkartzen den taldea da, baina, parte hartzen duten berbalagun guztiek zaletasun bat dute komunean, mendiak igotzea gustokoa dutela.

Atera mendiko botak edo zapatilak!!! Mendia eta euskara uztartu nahi badituzu, zalantzarik ez izan eta izena eman!

Arbela Sestaoko kaleetara atera dugu berbalagunok

Sestaoko mintzapraktika taldeak martxan daude. Astero-astero eta zintzo-zintzo elkartzen dira egun, ordu eta leku hauetan:
-astelehenetan, 18:30ean, BOCK tabernan.
-astearteetan, 20:00etan, Kasko metro irteeran.
-astearteetan, 20:00etan, Austri zapatadendaren aurrean (talde honek eguna aldatzen du, berbalagunen lan beharren arabera)
-asteazkenetan, 19:30ean, La Galeria tabernan.
-ostegunetan, 15:30ean, La Galeria tabernan.
-ostiraletan, 20:00etan, Bock tabernan (gero, La Pelatik poteatzera joaten dira).

Barakaldoko berbalagun askok eta askok ere atera dute arbela kalera. Laster barru pasatuko dizkizuegu barakaldarren hitzorduak.

Gurekin arbela kalera ateratzera animatzen bazara, izena eman (mesedez, zehaztu zein herritan hartu nahi duzun parte)!

Salam kale antzerkia



Euskara Sailak antolatuta urriaren 30ean, larunbata, 12;00etan Gernika parkean Salam kale antzerkia. Publikoa plazara eramaten duen kale antzerkia. Bi magrebik eta euren gameluak gozaraziko digute Magrebeko arte eta musika herrikoiaren benetako erakustaldi batekin eszenatoki inprobisatu batean.

Ume eta gurasoentzako ekintza aproposa.

Euskara Hobetzen ikastaroa




Datozen asteotan Mamarigako Kultur Etxeak Euskara Hobetzen ikastaroa martxan jarri nahi du. Euskaldun osoa bazara, baina zure maila hobetu nahi baduzu egiten dituzun hutsegiteak zuzenduz eta euskaltzaindiaren arauen berri izan nahi baduzu, aukera paregabea daukazu. Maila hobetzeari begirako ikastaroa da, eta ez euskara ikasteari begirakoa.

Kultur Etxeak aukera ezin hobea eskaini nahi die euskaldun osoei euren euskara maila hobe dezaten.

Euskaraz hazi, ikasi eta bizi!


Interesatuta bazaude:

- Emaila: http://www.kulturetxea.com/

- Telefonoa: 94 493 78 60

Anbotorako irteera




Mendilagunak berriro ere martxan daudenez, Anbotorako irteera antolatu dute igande honetarako (urriak 24). Makilei hautsa kendu ostean berriro ekingo diote euren zaletasunari, hots, mendiak igotzeari. Ibilbidea exijentea bada ere, zailtasun handirik ez da topatuko; Badakizue, gogoko tokian aldaparik ez.



Ibilbidea hauxe izango da: Arrazola - Zabalaundi - Anboto - Anboto Sakona - Repetidorea - Arrazola.



Mendia eta euskara bateratzen dituen ekintza honetan parte hartzeko aukera izango dugu. Euskarak gailur guztietara heldu behar du eta.



Izena eman nahi izanez gero : ezkerraldea@aek.org


Asteburu euskalduna Karibe Kolektiboaren eskutik!

Laster barru izango duzue azaroko agenda eskuartean. Baina, aurrerapen modura, Karibe Kolektiboari esker, Berrizen asteburu bikaina eta euskalduna pasatzeko aukera daukazuela esan nahi dizuegu.
Badakigu oraindik denbora falta dela, baina, ez utzi izena ematearena azken unerako; leku gutxi baitago! Animatu eta hartu parte!

Dultzinea eta On Kixote Barakaldora etorriko dira

Bai, ongi irakurri duzu! Dultzinea eta On Kixotek geldialditxo bat egingo dute gure eskualdean.

Izan ere, Nork ikusi du Dultzinea? Agerre Teatroaren antzezlana ikusteko aukera izango dugu larunbatean (urriaren 23an) Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean.

Haurrei bereziki zuzendutako ikuskizun hau 18:00etan hasiko da. Sinopsia eta informazio gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Kontsumitzen ikasi

Abian da Sestaoko Kontsumo taldea! Elikagai ekologikoak erosi nahi badituzu, bertokoak eta salneurri duinean, edo gaia interesgarria iruditzen baldin bazaizu... ez egin huts hitzordura!

Barnetegi ibiltariak Hamaika telebistan

Udan, Hamaika Telebistan oinez egin den lehenengo barnetegi ibiltariari buruz erreportaje bat egin zuten. Bertan, gure eskualdeko berbalagun jator eta ospetsu bat egon zen eta jarraian ikus dezakezuen bideoan bere esperientzia kontatu du.
Ikusi bideoa!


Euskal Jaia 2010


Urriaren 23an 11:00etatik aurrera Gernika parkean Euskal Jaia izango dugu Euskara Sailaren eskutik. Mota askotako ekintzak egongo dira, hala nola, artisauak, herri kirolak, erromeria...



Hauxe da egun horretarako prestatu den egitaraua:



11:00-15:00/17:00-20:00 Artisauen txokoa

11:00-15:00 Jumpig-a (ohe elastikoa eta tentsoreak)

13:00 Herri Kirolak (zerra, ingudea, lasto altxatzea, orga jokoa, trontza...)

15:00 Herri Bazkaria (Bazkarirako txartelak aldez aurretik eros daitezke 15euroan Mamarigako Maisu jatetxean eta Pazo Doval tabernan)

18:30 Erromeria Aiko taldearekin.

Egun osoan Santurtzi Gastronomika ostalarien elkartearen txosna zabalik

Kale animazioa: Dangiliske euskal fanfarria



Anima zaitez, eta parte hartu!!

Ipuin Kontalaria



Urriaren 21ean arratsaldeko 17:30ean Donibaneko liburutegian, Ipuin Kontalaria egongo da Liburutegi Sareak antolatuta.


Ipuin Kontalariaren laguntzaz imajina ditzakegun leku eta pertsonaia bitxienak ezagutzeko aukera izango dugu. Edonora joan gaitezke soilik imajinazioa erabiliz. eta ostegun honetan aukera izango dugu, eta gainera euskaraz!!


Bai umeek bai gurasoek gozatzeko ekimen aparta.


Xabinaitor antzezlana


Hurrengo ostegunean, urriak 21, Xabinaitor antzezlan barregarria ikusteko aukera izango dugu SKAn (Serantes Kultur Aretoan) arratsaldeko 20:30ean.

"Xabinaitor" Patxi Gallegoren komiki batean oinarritutako umorez beteriko antzezlana da, antzezleak Wazemank telesaioaren egileak dituena.

Xabinaitor EGA titulua daukan super-heroi bakarra da, beti prest egoten dena emakumeen edertasuna gurtzeko. Heroi berezi honen pasadizo dibertigarri eta lotsagabeei esker barrez lehertzeko aukera izango dugu, eta euskaraz!!

Ipuin kontalaria Bagatzako jaietan

Beurko-Bagatzako jaietan, larunbatean (urriaren 16an) eguerdiko 12:30ean Sasiburu elkartearen eskutik ipuin kontalaria duzue: Liburuetako iratxoa.

Seme-alabak, anai-arreba txikiak edo beste motatako ipotxak ekarri nahi badituzue, ez galdu aukera! informazio gehiago hemen.

Antzezlana, euskaraz!

Urriaren 15ean (ostirala), Sestaoko Musika Eskolan Aitarekin bidaian antzezlanarekin gozatzeko aukera izango duzue. 20:ooetan izango da eta sarrerak 6 euro balio du. Aurrerapen bat ikusteko egin klik hemen. Animatu eta hurbildu!

Berbalagun aurkezpena urriaren 22an

Berbalagun aurkezpen mundiala

Hurrengo ostiralean, urriak 22, Berbalagun 2010-11 aurkezpena izango da Kresala aretoan arratsaldeko 20:00etan. Aurkezpen mundial honekin ikasturte berriari hasiera eman nahi diogu berbalaguna den eta ez den jendea gonbidatuz. Aurkezpenaren ostean lunch bat egongo da , eta luncharen ostean poteoa.

Anima zaitez eta etorri!!


Beurko-Bagatzako jai herrikoiak!

Hurrengo asteburuan Beurko-Bagatzako jaiak izango dira. Egitaraua ikusteko egin klik hemen. JAI HERRIKOIAK AUZO GUZTIETAN!

Atera arbela kalera!

Hona hemen aurtengo kanpaina berriaren bideoa. Euskal Herriko txoko askotako lagunak agertzen dira berbalagun proiektua bultzatzeko asmoz. Gure eskualdea ere azaltzen da eta ezagunak diren berbalagun batzuk ikus daitezke. Gozatu bideoaz eta ea animatzen zareten parte hartzera.

Hurbildu Sestaoko Euskal Jaira!

Ikasturteari hasiera eman berri diogu eta dagoeneko plan eder bat dugu euskaraz aritzeko. Sestaon aurreko asteburuan hasitako Euskal Jaiak jarraipena izango du gaur eta etzi.

Gaur, Kanpaiak jo bitartean antzezlana ikusiko dute batxilergoko ikasleek. Arratsaldean, dantzaldia egongo da frontoian (sarrera librea) AUKERAN taldearen eskutik, 20:30etatik aurrera.

Bihar, 11:30ean hasita, Euskal Ezkontza, Harri bazkaria eta erromeria egongo dira.

Badakigu, euskal jai deituriko honetan gaztelania dela nagusi... beraz, zer iruditzen zaizue elkartzen baldin bagara, bertan euskaraz mintzatzeko?