2010/11/30

Mendilagunak Aizkorrira!!!!!


Abenduaren 12an (igandea) mendilagun taldeak irteera egingo du Aizkorrira.
Eguraldi txarra izatekotan, hurrengo iganderako utziko dute.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org
Anima zaitezte gure mendiak euskaraz ezagutzera!!!!!

"Eta Karmele?"

Sasiburuk antzezlana antolatu du, hurrego abenduaren 9an (osteguna) San Bizenteko kultur etxean eta arratsaldeko 19:30ean. Animatu antzerkia euskaraz gozatzera!

Euskararen Nazioarteko Eguna

Hurrengo abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eta horren aitzakiarekin ekintza anitz antolatu dira gure eskualdean. Euskarak behar zaituelako, parte hartu!!!!!


Gazte Bulegoak "Euskal Astea" antolatu du: (Kartela handiago ikusteko, egin "klik" irudiaren gainean)



Hizkuntza Eskolan:


- Abenduak 2:

11:15ean filmea "Lorazain leiala"


16:00etan "munduak buelta eman zida" hitzaldia (Aitor Nebreda)


18:15ean bertso-saioa: Etxahun Lekue, Ibon AJuria eta Jone Uria bertsolariekin



Bertso afaria Sestaon: Laster barru, informazio gehiago hemen


Eta ez ahaztu baenduaren 2an eta 3an, Berbalagun aurkezpenak izango ditugula Sestao eta Barakaldon, hurrenez hurren

Abenduko Agenda


Hemen daukazue hilabete honetako agenda. Animatu eta gozatu!!!!

Abenduko agenda prest!




2010/11/29

Euskararen Nazioarteko Eguna


Abenduaren 3an Euskal Herriko txoko askotan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Santurtzin Euskara Sailak Bihotz Gaztea ikastolaren laguntzaz hainbat ekintza antolatu egin ditu egun honetarako.


17:00etatik 20:00etara adin guztietako pertsonei zuzendutako jolas gunea egongo da non jolas eta jostailu tradizionalen bildumatxoa egingo den. Honetaz aparte, euskal kirol eta jolasak, tailerrak, txirrista puzgarria...


Geure hizkuntza aldarrikatzeko eguna ere bada. Argi eta ozen esan behar dugu gure kulturaren oinarria dela eta edozein une eta lekutan erabiltzeko eskubidea dugula. Hala ere, aldarrikapenik onena egunerokotasuna da. Egunero erabiliz babestu eta bultzatuko dugu.


Animatu eta bizi euskaraz!!

Barakaldoko berbalagunak Hamaika telebistan!!

Asteon, Hamaika Telebistako Hona hemen saioan AEKren praktika egitasmoen berri eman dute gure Eskualdeko berbalagunek!!! Bideo honetan Barakaldoko berbalagunen testigantzak ikus ditzakezue.

Eskerrik asko Barakaldoko ostegunetako berbalagun taldeari!!

Bertsoak eta antzerkia: Erregea eta bufoia

Bihar, azaroak 30, Erregea eta bufoia ikuskizunarekin ongi pasatzeko aukera izango duzue. Amets Arzallus bertsolariak beteko du oraingoan bufoiaren lana. Bi saio egongo dira, Sestaoko Musika Eskolan, goizeko 9:30 eta 11:30ean.
Ikasleentzako ekintza berezia da Sestaoko Euskara Sailak antolatutako hau.

2010/11/24

Patata Tropikala: "Mendiko Altxorra"



Larunbat honetan, azaroak 27, 12:00etan Euskara Sailak antolatuta "Mendio Altxorra" Kale antzerkia Gernika parkean izango dugu.


Mendi guztiek arima eta altxor bat gordetzen dute. Gure mendiak itsasoarekin muga egiten duenez izaki asko bizi dira bertan: loreak, iratxoak... Hala ere, lantzean behin "Metalezko Gizonak" etorri ohi dira altxorraren bila eta edozein gauza egiteko prest daude...


Txontxongiloak, animaliak, umorea eta ezusteak erabiliz, haur eta helduek euskaraz gozatuko dute.

Ezkerraldeko berbalaguneko aurkezpenak

Aupa lagunok! Ostegunean edota ostiralean, Sestaon edota Barakaldon ikusiko dugu elkar, ezta? Animatu eta hurbildu Ezkerraldeko Berbalagunaren aurkezpenetara! Kartela tamaina handian ikusteko, egin klik irudiaren gainean.

2010/11/22

Gari Barakaldon!!!


Hurrengo azaroaren 26an, ostirala, Gariren kontzertua izango dugu Barakaldo Antzokian. Lan berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du Garik.

Berbalagunak Berrizen!!!


Ezkerraldeko hainbat berbalagun, Sestaoko Karibe kolektiboak antolatutako asteburu euskaldunean hartu du parte. Eta antza primeran pasatu dute Berrizen!!!!!

2010/11/18

Mendilagunak Beriainera!!!




Igandean (hilak 21), mendilagun taldeak irteera egingo du Beriainera.

Eguraldi txarra izatekotan, hurrengo iganderako utziko dute.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org
Anima zaitezte gure mendiak euskaraz ezagutzera!!!!!

2010/11/15

Sohütako ikastolaren alde


"Iparraldeko egoera dela eta, Ikastolen beharren asetzea zaila gelditzen da. Datorren urtean, Sohütako Ikastolaren handitzeko obrak eramango dira. Berri on bat izanik ere, dakizuen bezala, gure eskoleen ibilmoldearen finantzamendua, parte handian, burrasoen gain gelditzen da. Berriro ere zuen laguntza eskatzen dizuegu".

LAGUNTASUNA Elkartetik, Gabonetako Otarren distribuzioan lagunduko diete.



Informazio gehiago hemen.

Musika Tresnen Hastapenak


Hala Dzipo Kultur Elkarteak azaroaren 19an, 11.00etan “Musika Tresnen Hastapenak” liburu didaktikoaren aurkezpena egingo du.

Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango da eta gonbidatuta zaudete!

Informazio gehiago hemen.

Xilipurdi taldea: Gaur jaia



Larunbat honetan Euskara Sailak antolatuta Xilipurdi taldea Gernika parkean izango dugu 12:00etan.


Publiko ororentzako animazio eta musika ikuskizuna: Parte hartzeko jolasak, puxikak, uztaiak, lehiaketak, dantzak... . Pailazokeriak bata bestearen atzetik etorriko dira bai umeek bai gurasoek parte har dezaten.

Aire-Airean


Ostegun honetan, Euskara Sailak antolatuta Jose Ramon Agirreren "Aire-Airean" ikus-entzunezkoa Kresala aretoan 20:00etan.


Baltistan Pakistango iparraldean dagoen herrialdea da, Txinako mugaldean eta Iparraldeko Eremuak izeneko lurraldean kokatutakoa, Kaxmiren. Oso inguru menditsua da, batez beste 3.500 metroko altueran. 300.000-400.000 pertsona bizi dira bertan.

Pakistango mendirik altuenak hemen daude kokaturik: K2 (8.611 m), Nanga Parbat (8.125 m), Gasherbrum I (8.068 m), Broad Peak (8.047 m) eta Gasherbrum II (8.035 m).
Bestela, bost ibar nagusi ditugu inguru honetan: Kharmang (Kartakhsha), Khaplu, Skardu, Shigar eta Rondu.


Mendia gustuko dutenek aukera paregabea izango dute lurralde menditsu hau ezagutzeko eta burua erabiliz murgiltzeko. Oso gustuko ez dutenek ere Baltistanen dauden paisaiez goza dezakete.


Murgil gaitezen euskaraz lurralde menditsu honetan!

2010/11/11

Maddi Ohienart eta Juantxo Zeberio Barakaldon

Bihar, ostirala, Maddi Ohienart eta Juantxo Zeberioren musika emanaldia izango dugu Barakaldo Antzokian, 20:00etatik aurrera. Informazio gehiago nahi izanez gero, Barakaldoko Antzokiaren web-gunera jo.

Barkatu, baina fitxa teknikoa eta informazioa gaztelaniaz baino ez dago. Baina ekitaldi hau oso interesgarria iruditu zaigunez, gaztelaniaz bada ere, informazioa zabaltzea erabaki dugu eta bide batez, Barakaldoko Antzokiak euskararekiko daukan jarrera salatzeko aukera eman digu (web-gunea gaztelania hutsean daukate).

2010/11/10

Azaroko egitaraua Adaxkak-en

Barakaldoko Adaxkak aisialdi taldeak hilabete honetarako prestatu duen egitaraua agendatik kanpo geratu zaigunez, sarrera honetan begiraleek prestatu dituztenen berri emango dizuegu.

Azaroaren 6an: Jolas kreatiboak

Azaroaren 13an: Munduko kirolak

Azaroaren 20an: Sukaldaritza tailerra

Azaroaren 27an: Begiraleen formakuntza (Ez da, beraz, ekintzarik egongo)

Ekintza hauek Ibarrakaldu dantza taldearen lokalean larunbat guztietan dira, 6etatik 8ak arte.

Informazio gehiago Adaxkak-en blogean.

2010/11/08

Azaroko agenda


Santurtziko azaroko agenda prest dago . Aurreko astean Bai Esanek antolatuta, Kerman izan genuen gure herrian, eta Euskara Sailak antolatuta, Kidam magoa. Hurrengo ateetarako ekintza ugari daude. Anima zaitezte eta bizi euskaraz!


2010/11/05

Korri eta Salto pailazoak


Azaroaren 13an, Euskara Sailak antolatuta, Korri eta Salto pailazoak izango ditugu Gernika parkean "Artista bat naiz ni" ikuskizunarekin.


Pailazo hauek arlo guztietan sekulako artistak direla erakutsiko digute esketx dibertigarriz betetako antzezlan honetan, hala nola, musika kontzertu txiki bat, pintura eta eskultura saioa, zinea, dantzak... .


Bai umeek bai gurasoek aukera bikaina izango dute pailazoen munduan euskaraz murgiltzeko.

2010/11/03

Barakaldoko gaztetxearen planak


Barakaldoko Oleta gaztetxean ostiralero plan bikainen bat dago.
Honetan, azaroaren 5ean, musika gau parte hartzailea izango dute eta hilaren 12an, klown gaua. Informazio gehiago hemen.

Animatzen bazara, musika tresna edo pailazo sudurra hartu eta hurbildu gaztetxera!

Haur hizkerari buruzko moduluak

Sestaoko Euskara Sailak umeen jolasak eta kantak ezagutzeko eta euren hizkerari buruz gehiago jakiteko ikastaro bi antolatu ditu.

Lehenengo ikastaroa azaroaren 9tik 18ra da (lan egunetan) eta bigarrena, hilaren 23an hasiko da.

Informazio gehiago izateko edota izena emateko Sestaoko Euskara Sailera jo.

Azaroko agenda

Hona hemen hilabete honetan Sestao eta Barakaldon euskaraz egongo diren ekintzak. Animatu eta hartu parte! Tamaina handian ikusteko, egin klik irudiaren gainean.

2010/11/02

Kidam magoa: "Txintxin magikoa"



Larunbatean, azaroak 6, Asier Kidam magoa izango dugu Gernika parkean 12:00etan. Mago trebe honen mirari harigarriak ikusteko parada izango dugu, hala nola, ur bat-batean izoztua edo magia egiten duen pelutxea.


Euskara Sailak antolatutako ume eta gurasoentzako ekintza aproposa. Ez galdu magiaren liluraz gozatzeko aukera!