pestaƱak

Zinea Barakaldo Antzokian


Ostiralean, abenduaren 31, eguerdiko 12:00etan, 
zinea euskaraz ikusteko aukera izango duzue. 
"Midas erregearen altxorra" hain zuzen ere.
Gozatu zinea euskaraz!


Urtarrileko agenda

Oporrak hartu baino lehen, hona hemen urtarrileko agenda:


Animatu eta parte hartu ezkerraldea euskalduntzen!!!!!

Eguberri on, euskalakariok!!

Oso ongi pasa Gabonetan eta gozatu oporrez! Urtarrilaren 10etik aurrera ikusiko dugu elkar, dagokizuen egun, ordu eta lekuan. Urte berri on, Ezkerraldeko euskalakariak!!

Urtarrileko agenda ikusgai.


Olentzero!!!!!!


Urtero lez, Olentzerok Ezkerraldera bisita egingo du, abenduaren 24an. Santurtzi, Barakaldo, Sestao...herri bakoitzeko auzoetan Olentzero ikusteko parada izango duzue. Bakoitzak aukera dezala!
Anima zaitezte Olentzerori ongi etorririk beroena ematen!!!


Barakaldon, zinea euskaraz!


Bihar, abenduak 23, eguerdiko 12:00ean "Planet 51" filmea ikusteko aukera izango duzue Barakaldo antzokian. Haur eta gaztetzoentzako filmea izanik, animatu ikustera!!!!

San Tomas Eguna!!


Bihar Bilbo baserritarrez jantziko da, urtero lez, San Tomas ospatzeko. Bertan azoka ikusteko eta produktuak dastatzeko aukera izango duzue.
Anima zaitezte parte hartzen, ikusten eta euskal giroa bizitzen!

Zer ote da euskalakaria?

Euskalaklip lehiaketa



AEK-k korrikarako antolatu duen lehiaketan parte hartu nahi?
Informazioa: www.korrika.org

EUSKALAKLIP

Berbalagunak, animatu eta parte hartu Korrika 17ko bideo lehiaketan!!!!
Bideoan argibide batzuk ematen badira ere, informazio gehiago: www.korrika.org

Olentzero Santurtzira iritsiko da


Negua gain-gainean dugula Olentzero etorri ohi zaigu honen berri ematera: jendea kale ertzetan zain, umeen alaitasuna, gurasoen irribarrea… Ohiko elementuak dira neguaren etorreran. Hemendik gutxira egunak ilun-ilunak izango dira, baina Olentzerori jaramon eginez gero, urtean izandako gazi-gozoak albora ditzakegu, eta urte berria kemen eta gertaera onez beterik helduko zaigu.


Santurtzin badakigu data hauek oso garrantzitsuak direla, eta hau dela eta, talde ugarik Olentzeroren irteerak antolatzen dituzte auzo guztietan: Kabiezes, Mamariga, Donibane, erdialdea…Bakoitzak aukera dezala zein duen gogokoago eta parte hartu abenduaren 24ko ekintza hunkigarri honetan!!!

Negu Eguna jaia Mamarigan!!!



Ostegunean, abenduak 23, Kultur Etxeak Mamarigan Negu Eguna ospatzeko egun zoragarria antolatu egin du neguari ongi etorri beroa eman diezaiogun. Adin guztiei zuzendutako ekintzaz betetako eguna izango dugu.


Hona hemen Kultur Etxeak antolatutakoa:


18:00etan Triki poteoa eta salda zein gaztainak banatzen hasiko dira.

19:00etan Balkoitik Plazara Fredi Paia eta Katxo bertsolariekin

20:00etan Erromeria. Tartean desioak erre eta produktu ekologikoz hornituriko saskia zozketatuko dute


Herri kultura bultzatuz aurrera doan egitasmoa!!.

Zer da Euskalakaria?

IKA, IKA, IKA, BADATOR KORRIKA!!!!!!!!!!



Dagoeneko gainean dugu hurrengo Korrika, KORRIKA 17 izango dena. Korrika aurrera eramateko Euskal Herriaren laguntza ezinbestekoa da. Hortaz, AEK-k "Korrika laguntzaile" kanpaina jarri du martxan. Informazio gehiago hemen

Horrekin batera, Korrika materiala, ibilbidea, leloa, mezua,... ezagutzeko, bada martxan Korrika web orria (http://www.korrika.org/)

MAITATU, IKASI, ARI,... EUSKALAKARI!!!!!


Gabonetako afaria!

Sestao eta Barakaldoko AEK euskaltegietako ikasleek gabonetako afaria antolatu dute ostiral honetan (abenduak 17).

Sestaoko afaria euskaltegian bertan izango da eta bakoitzak zerbait eraman behar du. 20:00etan elkartuko dira poteoa egiteko.

Barakaldokoa, ordea, Getaria jatetxean (San Bizente auzoan) izango da eta menuak 30 euro balio du.

Berbalagunok ere gonbidatuta gaude, nola ez! Bietakoren batera joateko asmoa baldin baduzue, pasatu AEKtik eta izena eman!!!

Barakaldo eta Sestaoko aurkezpenak!!!



Eskerrik asko Berbalagun aurkezpenetara hurbildu zen jendeari. Eguraldi txarra eta zubi bezpera zela kontutan hartuta, eskertzekoa da zuek animatu izana.


Sestaon 30 lagun eta Barakaldon 40 bat bildu ginen.

Berbalagunon triki poteoa


Ostiral honetan, abenduak 17, 20:00etan Santurtziko berbalagunok hitzordua daukagu Txitxarran, Lagun Etxea tabernan. Gabonak gero eta hurbilago daudenez, oporrak hartu baino lehen triki poteo erraldoi bat antolatu dugu AEKrekin batera.

Lagun Etxea tabernan hasi eta batek daki non amaitu. Hori bai, Txitarra euskaldunduko dugula argi eta garbi dago. Gainera trikitilarien doinuek Txitxarrari ukitu berezia emango diote.

Ahaztu barik Gabonetan ere euskaraz egin behar dugula, maitatu, ligatu, jan, gozatu, oparitu...

Anima zaitezte eta har dezagun pote bana edo bina, hiruna, launa... EUSKARAREN ALDE!!

KORRIKA 17ren laguntzaile kanpaina


Badator Korrika 17, AEK lanez lepo dabil . Baina Euskal Herria zeharkatzeko laguntza behar du, inoiz baino laguntza handiagoa. Laguntzeko era asko egon arren, hasieran bi nabarmentzen dira: Korrika Laguntzailea kanpaina eta Korrika materiala.


Korrikak, 1980an sortu zenean, euskarari bultzada handia emateaz gain, diru kopuru handia lortzea zuen xede. Izan ere, orduko AEKren egoera ekonomikoa eta jarduna kolokan zeuden. Ateratzen den diruarekin proiektu ezberdinak aurrera eramaten dira: eraikin berriak egitea, herrialderen bati laguntza berezia ematea...


30 urte igaro arren, AEK-k herritarren laguntza behar du bere proiektuak aurrera atera ahal izateko. EAEko egoera hobea bada ere, oraindik ez da nahikoa, eta Nafarroan eta Iparraldean diru-laguntzak oso urriak dira. Jaurlaritzarekin izandako harreman urriek egoera oker dezakete. Horretaz gain, badaude AEKn diru-laguntza publikoen bidez bete ezin diren hamaika egiteko, hala nola, matrikulazio prezioak ez igotzea edo jaistea, doakotasunaren aldeko bidetik.


Korrika Laguntzaile egiten direnek, 12 euroren truke, euskarari laguntzeaz gain, hainbat onura izango dituzte: Laguntzaile direla adierazten duen pina, ehunka komertziotan beherapenak Korrika Laguntzailea txartelari esker. Txartelarekin batera komertzioen zerrenda ekuratuko dute Euskal Herriko txoko askotan erabili ahal izateko.


Arropa ere badago dotore-dotere Korrikari ongi etorria emateko. Euskal Herriko jai eta azoketan saltzeaz gain, AEKren euskaltegietan ere egongo da.


Informazio gehiagorako pasa zaitezte Santurtziko aektik. Korrikaren inguruko informazioa nahi izanez gero abenduaren 16an KORRIKA 17ren webgunea martxan egongo da: http://www.korrika.org/

"Aitarekin bidaian"


Hurrengo igandean, hilak 19, Barakaldo Antzokian antzezlana euskaraz gozatzeko aukera izango dugu. "Aitarekin bidaian" da antzezlanaren izena eta arratsaldeko 20:00etan izango dugu ikusteko parada.
Informazio gehiago hemen
Barakaldon ere, kultura euskaraz!!!!

Olentzero bila!


Kaixo Berbalagunak!



Laguntza eske ari gara oraingoan. Sestaoko bi ikastetxe, gurekin harremanetan jarri dira Olentzeroaren papera egingo duen norbaiten bila ari direlako. Norbait animatzekotan, hona hemen eskaeren nondik norakoak:



*KUETO ESKOLAN abenduaren 21ean 15:00-16:15ak arte (apur bat lehenago etorri beharko janztera. Arropa ikastetxeak lortuko du)



*ALBIZ ESKOLAN: abenduaren 23an 9:00etatik 11ak arte, edo 14:00ak arte(kalejira egin nahi izanez gero).



Eskerrik asko eta animatu umeak alaitzen!!!!!

Berbalaguna izateak abantailak ditu!!!!!!

BERBALAGUNEN PARTE HARTZEAGATIK, ABANTAILA ETA DESKONTU BATZUK DITUGU:
* BERRIAko asteburuetako harpidetzan deskontua. Informazio gehiago eta izena emateko euskaltegietan duzuen eskuorrietan edo hemen
* AIZU! aldizkariaren harpidetzan deskontua. Informazio gehiago eta izena emateko hemen
* UEU ikastaroetan deskontuak. Informazio gehiago hemen
* EHUko aukera askeko kredituak. Informazioa eta izena emateko hemen
Anima zaitezte berbalagunak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzen!!!

Kultur Etxearen ikastaroen jaia


20 urtez lanean, borrokan, ametsetan, sentitzen, defendatzen, sustatzen, maitatzen... 20urtez euskaraz, 20 urtez IRAKASTEN.

Abenduaren 10ean Kultur Etxeak antolatuta, IKASTAROEN JAIA ospatuko da Mamarigan, 20:00etan. Egun berezi honen xedeak Kultur Etxean ematen diren ikastaroen berri eman, ikastaroetan parte hartzen duen jendeak elkar ezagutu eta herriari kultura zabaltzea dira. Honengatik ez da jai itxia izango, herriari begirako jaia baizik. Gainera pintxo dastaketa izango dugu sukaldaritza taldeari esker.

Kutur Etxeak egiten duen lana ezagutzeko ezin aukera hobea.

Animatu eta murgildu kulturan!