2011/01/31

Otsaileko agenda gori-gori dator!!


Otsaileko agenda


Agate Deuna, Korrika aurkezpena, mendia,... plan ugari otsailean euskaraz gozatzeko.
Anima zaitez, berbalagun hori eta parte hartu!


Irudia handiago ikusteko, klikatu argazkian bertan.

2011/01/26

Ttakun ttan ttakun


Ostiralean, hilak 28, Juan Mari Beltranek emanaldia eskainiko du Barakaldo Antzokian. Arratsaldeko 20:00etan izango duzue ikusteko parada.

Txalaparta euskaraz gozatzeko aukera paregabea!!!!

2011/01/25

Txindokirako irteera


Eguraldia lagun, Txindokirako irteera oso arrakastatsua izan zen. 10 lagun bildu ziren euskara gailurrera eramateko. Durangon elurra egin arren, Gizpuzkoan eguzkia izan zuten lagun igoeran.



Igoeran mendilagunek Txindokik eskaintzen dituen bistez gozatu zuten. Mari, Euskal Herriko lamiarik ezagunena, bertan bizi bada ere, inork ez zuen ikusi. Mari ez zen haserretu, eta ez zuen ekaitzik sortu, mendian adeitasunez ibili ziren seinalea. Den - denak mendizale eskarmentadunak izan ez arren, zaitasunak zailtasun gailurrera iritsi ziren. Izan zuten oztopo bakarra hotza izan zen, baina jendearen berotasunak gorputzak epeldu zituen aurrera jarraitzeko.



Euskara oztopo guztien gainetik gailur guztietara helduko da! Mila esker mendilagunak!

2011/01/21

Berbalagunak Txindokira!!!!


Igandean, urtarrilak 23, Berbalagunak Txindokira joango dira. Goizeko 8etan Santurtziko parkean duzue hitzordua mendia eta euskara gozatzeko.
Anima zaitezte!!!

2011/01/19

Olentzerori gutunen sariketa.


Olentzerok Gabonak hurbildu ahala urtero desioz betetako milaka gutun jasotzen ditu. Jostailuak, maitasuna, dirua, osasuna, itxaropena, duintasuna, errespetua,... denetariko eska diezaiokegu magikoa baita.


Duela 15 urtetik Euskara Sailak Olentzerori gutun lehiaketa antolatzen du. Gutun mordo bat jaso ostean urtarrilean Olentzerori gutunen sariketa antolatzen du. Aurtengo sariketa urtarrilaren 26an izango da Kresala aretoan 18:00etan.


Olentzerori bidalitako gutunik onenak zeintzuk izan ote diren jakin gura baduzu, hurrengo asteazkenean kresala aretoan hitzordua daukazu.

2011/01/18

urtarrileko AIZU! aldizkaria sarean dago

AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta harpidetza bidez jaso daiteke norberaren etxean, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.

AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko.

Berbalaguna bazara urteko harpidetza merkeago egingo dizugu. Bete datu hauek eta zurekin jarriko gara harremanetan.

Mendilagunak Txindokira


Urtarrilaren 23an, igandea, mendilagunak eguraldiak lagunduz gero, Aralarreko mendizerran dagoen Txindoki edo Larrunarri mendira igoko dira. Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen mendi ospetsu hau igoko dute Mari haserretzen ez bada, Txindoki mendia Mari Euskal Herriko lamiarik ospetsuenaren bizilekuetako bat baita.


Mariren laguntzaz hurrengo ibilbidea egingo dute: Larraitz - Egurral lepoa - Txindoki - Egurral lepoa -Muitze - Larraitz. Ibilbideari buruzko informazioa: www.euskal-herria.org/node/13020


Animatuz gero igandean goizeko zortzietan Santurtziko parkean lotu dira mendia eta euskara uztartzeko.

Pintxo dastaketa mundiala!!!!!!


Ostiralean hitzordua duzue, Berbalagunak!!! 
Barakaldoko San Bizente auzoko jaiak direla eta, Sasiburu elkarteak, urtero lez, pintxo dastaketa antolatu du. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Martxoak 8 plazan (Atari eta Union Sport tabernen artean dagoena)
 

Animatu, parte hartu eta dastatu!!!!!
Hantxe ikusiko dugu elkar!!!!

2011/01/14

Asteburu honetan....

Asteburu honetan, aukera anitz izango duzue ondo pasatzeko:

Larunbatean, Barakaldoko San Bizente auzoko jaiak hasiko dira. Informazio gehiago hemen edo Jai Batzordearen facebook-eko profilean.



Eta igande arratsaldean, Barakaldo Antzokian, antzerkia euskaraz: "Baginaren bakarrizketak". Emanaldia 18:00etan izango da.


Anima zaitezte eta ongi pasa!!!!

2011/01/11

Urte Berri On!!!!!!!


Kaixo Berbalagunak!
Oporrak bukatu eta urte berriari ongi etorria eman diogu. Bagaude martxan!!!!
Aste honetan zehar berriekin harremanetan jarriko gara, lasai egon!
Eta beteranoak, badakizue, taldeak martxan berriro!!!!

2011/01/10

Etxeko garagardoa egiteko tailerra


Igande honetan, urtarrilak 16, Santurtziko Kultur Etxeak etxeko garagardoa egiteko tailerra egingo du. Egun osoko tailerra izango denez (11:00etatik - 18:00etara) bertan bazkalduko da giro aparta sortuz.

Garagardozaleek egundoko aukera izango dute ikasteko zelan egiten den etxeko garagardoa. Garagardozaleak ez direnentzat ere tailer interesgarria izan daiteke non ikasiko duten egunero ezin ikas daitekeena.

Animatu eta ikasi garagardoa egiten euskaraz!!