2011/03/31

Apirileko Agenda!! Bero-bero!!!!!


Euskalakariok Trebiñura!


Apirilaren 7an, osteguna, Korrika hasiko da, non eta Trebiñun. Korrika hastear dago eta euskalakariok prest gaude harrera ikaragarria egiteko Euskal Herriko txoko guzti-guztietan. Harrera eta lan egiteko prest, jakina!. Ez dugu ahaztu behar Korrika burutzen dela euskalakari guztiek egiten duten lan handiari esker, euskalakaririk gabe ez bailitzakete Euskal Herririk egongo.

Urrats asko eman ostean, Korrikak berak apirilaren 7an lehenengo urratsa egingo du Trebiñun. Egun honetarako autobusa antolatu dugu ahalik eta euskalakari gehien joan ahal izateko, urrats handia izan dadin. Autobusa Bilbotik aterako da 15:00etan plaza Zirkularretik. Baina jende nahikorik ez badago, Erromora joan beharko genuke eta han bertan autobusa hartu, Erromotik beste bat aterako da eta.

Prezioa 10€ eta izena emateko AEKn. Anima zaitezte eta bete dezagun Trebiñu!

Folk jaialdia Santurtzin


Gazteboxek martxo-apiril bitartean folk jaialdia antolatu du. Kresalan zein hainbat pub eta tabernatan musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Hona hemen apirilari dagokiona (den-dena DOAN):

Kresalan, 20:00etan Apirilaren 7an, German Diaz "Musica para manivelas" emanaldiarekin. Apirilaren 14an, Hariots (folk artistikoa).

Pub eta tabernetan, 21:00etan Apirilaren 1ean, The Jolly Beggar La Galeria (Cap. Mendiz. 19)2; Romos Aires El Parque kafetegia (Cristob. Murrieta, 8); Lajanis "Tributo a Janis Joplin" Joex kafetegia (Antonio Alzaga, 49)9; Johnny Kinniard Trio Taberna Cayo Triste (Juan XXIII)

Informazio gehiagorako hemen. edo 94 483 61 10 telefonora deituta.

2011/03/30

Mendilagunak Jatan (Bakio)



Eguraldiagatik Aralarrerako bidaia bertan behera geratu, eta gure mendilagun kementsuak Jatara abiatu ziren . Gutxi baziren ere, beti bezain gogotsu.
Argazkiak hemen.

Korrika jaia Sestaon!


Ostiralean, apirilak 1, hitzordua duzue Sestaon, berbalagunok!!!! Denetarik izango da: txorizada, tailerrak, Korrika estana, erromeria,...
Anima zaitezte eta pasatu Sestaoko Kasko plazatik arratsaldeko 17:30etik aurrera.
IKA, IKA, IKA,... BADATOR KORRIKA!!!!!!!!

2011/03/28

Ostegunean, bi aukera


Seskalakarien Sex-tupper-a!!!!
Ausartzen zarete? Ba hemen duzue aukera, tupper-sex bilera bat euskaraz gozatzeko.
Martxoaren 31an, arratsaldeko 19:00ean izango da, Bilbon egingo da, Belostikale 26an. Eta bukatutakoan, sexkalakarien poteoa!!!!!
Izena emateko, Barakaldoko AEK euskaltegian. 23 lagunentzako lekua dago, beraz, argi ibili!



Eta Sestaon, benetan hitzaldi interesgarria: "Mineritos: Boliviako haur meatzariak". Ostegunean, martxoak 31, arratsaldeko 19:00ean izango da, Sestaoko liburutegian.

Ez esan gero planik ez duzuela!
Ondo pasa euskaraz, berbalagunak!!!!

Kantu poteoa apirilaren 8an


Apirilaren 8an, Korrika Kulturalak eta Bihotz Gaztea kantu taldeak antolatuta, kantu poteoa egingo dugu 20:00etan Lagun Etxea tabernatik hasita.

Apirilaren 7an Korrika Trebiñun hasiko da, eta 8rako Santurtzin Kantu poteo ederra antolatu dugu Korrika girotzeko. Bihotz Gaztea kantu taldearen laguntzaz kanta sorta ederra abestuko dugu, bai, ondo entzun duzue, abestu beharko dugu KANTU poteoa izango baita. Beraz, hasi eztarriak zaintzen hitzorduari begira.

Hauxe da izango dugun kantutegia, poli-poliki ikas dezazuen: Aita-semeak (Oskorri), Xalbadorren heriotzean, Santurtzikoa naiz, Txoria txori, Andre Madalen, Bagare, Baratze bat, Oi ama Euskal Herri, Prima eijerra, Mendian gora, Begiak barrez-barrez, Maritxu, nora zoaz?... Gehienak ezagunak, ezta?

Hona hemen adibide bat:


EGUN DA SANTI MAMIÑA


Egun da Santi Mamiña

benetan egun samina.

Goiko zeruan gorde dezala

luzaro neure anima.


Esaten dizut egia

hau ez da usategia

erroi artean izan nintzaden

benetan ausartegia.


Itsas aldean izarra

hari begira lizarra

euskara salbu ikusi arte

ez dut kenduko bizarra.


Kantatu zuen oilarrak,

argitzen dira belarrak

Ageda gure martiriari

moztu zizkaten bularrak.

Fieltro tailerra arrakastatsua


Argazki guztiak ikusi nahi? Sakatu hemen

Berbalagunak Rialia museoan


Larunbatean, Santurtzi eta Sestaoko 6 berbalagunek Portugaleteko Rialia museoa euskaraz bisitatu zuten gida baten laguntzaz. Barruan bi erakusketa ikusteko aukera izan zuten: Lehenengoan, Labe Garaietako historia apur bat ikasi zuten, eta bigarrenean munduaren eboluzioari buruzko erakusteta berezi samarra ikusi zuten, playmobilekin eginda baitzegoen. Gure historiaren aroei buruzko laburpena jostailu famatu hauen bidez: Dinosaurioen garaia, Erdi Aroa, Mendelbade Urruna... . Plan berezi bat larunbaterako, plan hurbila eta jakina, euskaraz!

Joan nahi izanez gero, erakusketa ekainaren 30era arte ikusgai egongo da.

Bertso Afari Mundiala!!!!!!


Apirilaren 15ean, ostirala, Korrika 17 Ezkerraldean izango dugu. Hori ospatzeko eta jaki ekologikoen aldarrikapena uztartuz, bertso afaria izango da Sestaon. Mugarik Gabeko Albaitariak GKE-ko kideak, AEK eta Berbalagun antolatua izango da.
Jon Maia eta Amets Arzallus izango dira bertsolariak, 15€-ren truke honelako afariaz gozatzen dugun bitartean animatuko gaituztenak:

Porrusalda
Oilasko errea
Gazta eta hirusagarra

Anima zaitezte gurekin afaltzen!
Izena emateko: Barakaldo eta Sestaoko Aek euskaltegiak, Sestaoko Udal euskaltegia eta Sestaoko Merlin tabernan, Apirilaren 4a baino lehen.

Korrika 17ko nekea pasatzeko modurik onena, bertso artean afaltzea! Animatu Berbalagunak!!!!

2011/03/25

Koldo Amestoy Kresalan


Apirilaren 1ean, ostirala, Korrika Kulturalak antolatuta, Koldo Amestoy ipuin kontalariak publiko helduari zuzendutako Biribilketa, luma beltza ipuin ikuskizuna berria eskainiko digu Kresala aretoan 20:00etan.

Hainbat enigma kateaturik, asmatutako kontakizun, Euskal Herriko edo nonbaiteko ipuin eta kondaira, lelo eta errepika, dantza urrats batzuekin eramanik... Luma beltza andere bat edo beste, gizonezko beste hainbeste. Bakoitzak bere sekretu edo misterioa bilatzen du, espiraletan eramanik, guztiak biribilketa eta soka-dantzan doaz, labirinto batean bezala, irteera bilatzen...

Koldo Amestoy eta bere ikuskizunez informazio gehiagorako: http://www.koldo-amestoy.com/.

2011/03/23

Filetro tailerra martxoaren 17an


Argazkiak ikusi nahi? Sakatu hemen

Berbatxotx 2011 argazki lehiaketa


Aurreko larunbatean lehenengo Bebatxotx ospatu genuen Astigarragan. Lehenengoa izan arren, oso arrakastatsua izan zen jende andana bildu baitzen. Mendebaldeko berbalagunok bildu ginen euskararen alde (ezkerraldea, meatzaldea, enkarterri, aiaraldea...). Oso giro polita eta euskalduna sortzeaz gain, berbalagun berriak ezagutzeko aukera izan genuen. Eguraldia ere euskararen alde agertu zen, izan ere oso egun polita eta epela izan genuen.


Argazki lehiaketa antolatu dugu erabakitzeko zein den egun zoragarri honetan ateratako argazkirik onena. Beraz, egindako argazkiak bidali, banan-banan, helbide honetara: praktikatu@aek.org. Argazkiak astelehena baino lehen bidali izen-abizenak idatzita.

2011/03/22

Argazki lehiaketa!!!!!!


Berbatxotx mundiala izan zen. Denetarik egiteko parada izan genuen: poteoa, bazkaria, dantza, kanta,... Eta horren dokumentu grafikorik baduzue, zergatik gorde?
Lehiaketan parte hartu nahi baduzue, bidali argazkiak praktikatu@aek.org helbidera astelehena (martxoak 28) baino lehen.

Aupa Berbalagunok eta parte hartu zenuten guztioi!!!!!!

Korrikak Euskaltzaindia omenduko du



Korrikak Euskaltzaindia omenduko du ostiralean, Donostian.
Euskaltzaindiak euskararen erabileraren eta iraupenaren alde egindako lana aitortzeko antolatu dute ekitaldia. Kursaalean izango da, 19:00etan. Akademiaren historia jasotzen duen 'Zenbait gazte ausart' dokumentala aurkeztuko dute.

Korrika denda Portugaleten


Informazio gunea eta Korrika materiala Portugaleten martxoaren 18tik apirilaren 15era.

Ordutegia: Ostiraletan 18:00etatik 20:30era eta larunbatetan 12:00etatik 14:30era.
Non: Alde Zaharrean, Salcedo 3 - Udaletxe atzean.

Korrika 17ren inguruko informazioa ez ezik, materiala ere topatu ahal izango duzue. Arropa sorta handia salgai apirilaren 15ean Korrika 17ri harrera dotore-dotorea egin diezaiozuen.
Santurtzin ere Itoitz dendan materiala salgai duzue, santurtziarrek ere dotore egon nahi baitute.

Maitatu, ikasi, ari... euskalakari!!

2011/03/21

Artzila, mortzila!!!!!!!


Martxoaren 24an, arrtsaldeko 19:00etan, hitzordua duzue berbalagunok!!!!! Sestaoko Musika Eskolan... Txan magoa!!!!!
Hurbil zaitezte ta murgildu euskara magikoan!!!!!

Mendilagunak Intzako Dorrera


Kaixo mendilagunok!!!

Udaberria heldu egin da, eta udaberriarekin batera mendilagunak berriro martxan. Martxoaren 27an, igandea, Aralarreko mendilerroan hitzordu bat daukagu. Aralarreko bihotza zeharkatuz, Intzako Dorrea, punturik altuena gaindituko dugu. Irteera lasaia eta zailtasun gabekoa, eremu zabal batetik, non trikuharriak ,kobak eta bestelako gauza bereziak topatuko ditugun! Agian, lamiaren bat ere ikusiko dugu.

Igande honetan, martxoak 27, 08:30ean Santurtziko parkean.

Gora mendilagun!!

Bertso bazkaria


Larunbat honetan, martxoak 26, Korrika Kulturalak eta La Kelo gaztetxeak antolatuta, bertso bazkaria izango dugu 14:30ean La Kelo gaztetxean. Bertan Jokin Castaños eta Julen Erezuma bertsolariez gozatuko dugu.

Izena emateko:
La Kelo gaztetxean
Santurtzi eta Portugaleteko AEK euskaltegietan
Helbide honetan

Azken eguna martxoaren 24a.
Bertso bazkariak ez du prezio zehatzik (borondatea baino ez)


Anima zaitez, izan zaitez euskalakari!

Kopla idatzi sariketa


Parte hartzaileak: AEKko euskaltegietako ikasleak zein praktika egitasmoetako lagunak.
Egin beharreko lana: 6 koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi. Doinua: ama begira zazu, ikusi nuenean
Gaia: Euskalakari baten eguna
Saria: Afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin irabazten duen talde osoarentzat.
Azken eguna: Apirilak 1.
Nora bidali: Helbide honetara
Epaile lanak: Bertsozale Elkartea.
Oharra: Bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, baina koplak abestera animatu nahi zaituztegu; beraz, grabatu eta bidali. Bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute.

2011/03/18

BERBATXOTX!!!!!!


Bihar, martxoak 19, hitzordua daukagu Astigarragan. 120 lagun, berbalagun, euskalakari, euskarazale,... elkartuko gara.
Kontatuko dizuegu nola joan den, baina ... datorren astean!
Autobuse ze ordutan hartu ez badakizue, facebook-era mezu bat bidali edo berbalagun telefonora deitu: 678 626 567

Bihar arte, berblagunok!!!!!!

2011/03/17

Antzezlana eta tailerra

Bihar, martxoak 18 aukera bi dituzue Sestaon euskara gozatzeko:



Goizean, 10:00etan, Bazen behin Clown taldeak "Euskaldun berri, lan berri" antzezlana eskainiko du Musika Eskolan.


Eta arratsaldean, 18:00etan, Mugarik Gabeko Albaitariek tailerra eskainiko dute Sestaoko AEK euskaltegian.

Ez esan gero planik ez dagoela eh!!!!! Anima zaitezte berbalagunok!!!!!

2011/03/16

Euskaraz bizi eguna! Gernika-Lumon



2004an lehenengo Hizkuntz Eskubideen Eguna ospatu genuen Lesakan. Ondoren Oiartzun, Santurtzi, Azpeitia, Atarrabia eta Ondorroako egunak etorri ziren. Iaz lehenengo Euskaraz Bizi Eguna egin genuen Etxarri-Aranatzen.Aurten Gernika-Lumon egingo dugu Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 19an.Eguneko egitaraua hamaika ekintzekin betetzeaz gain euskaraz bizitzearen aldeko mezua eta euskaldunon harrotasuna lau haizetara zabalduko ditugu.

EUSKARAZ BIZI EGUNA 2011

Egitaraua

11:00etatik aurrera:
AZOKA, ERAKUSKETAK, MUSIKA DANTZA, ESKALADA TAILERRAK, OLINPIADAK, HAURRENTZAKO PUZGARRI ETA TAILERRAK, "EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO" MENDI MARTXARI HARRERA,...

14:30ean BERTSO BAZKARIA
IGOR ELORZA, ONINTZA ENBEITIA, ANDER ELORTEGI, BEÑAT UGARTETXEA

18:30ean MANIFESTAZIOA
"SASI GUZTIEN GAINETIK EUSKARAZ BIZI!"

21:00etan KONTZERTUAK
BETAGARRI + SARKOR + ERROMERIA JOXPA TALDEAREKIN

2011/03/15

Berbalagunak telebistan!!!!!!


Berbalagunak telebistan!!!!
Atzo, "Arratsaldero" saioan ETB-n, Berbalagun egitasmoaren inguruan aritu ziren.
Nortzuk? Ba Edorta Lopez, AEK-ko praktika egitasmoen arduraduna, Santurtziko berbalaguneko arduradun den Aitor Gorostizaga eta Mari Jose Ovejas Santurtziko berbalaguna. Ikusi nahi dituzue?
Horretarako sakatu hemen

Aupa Berbalagunak!!!!!!

Kontzertuak La Kelo gaztetxean


Larunbatean, martxoak 19, Enkarterriko K-Putxa fanzineak antolatuta, Santurtziko La Kelo gaztetxean Zallako Odolaz Blai eta Bergarako Flyshit taldeek joko dute 20:00etatik aurrera. Flyshit taldeak "arnas bakoitzeko ernetzen" diskoaren aurkezpena egingo du.

Sarrerak 3€an La Kelon bertan.

Taldeen inguruko informazioa nahi izanez gero:



Zubisaltoa Korrikaren alde


larunbat goizean, martxoak 12, Azkoitiara abiatu ginen Barakaldoko AEK-k antolatutako zubisalto eta gomasaltoa egitera. Ezkerraldeko 10 lagun elkartu ginen.

Urduritasuna bidaialagun izan arren, 14:00etan zulbisaltoa egiteari ekin genion. Korrika 17ren petoa jantzita, banan-banan jauzi egin zuten euskalakariak kementsu eta adoretsuak garela erakutsiz.
Euskalakariiiiiiiii!!
Argazkiak ikusteko hemen.


Mozorro poteo arrakastatsua!


Ostiralean, martxoak 11, mozorro poteoa burutu genuen Txitxarran eta Mamarigan. Korrikalari jantzita atera ginen, baina korritu beharrean, poteo patxadatsua egin genuen Mamarigara igo aurretik.

22:00ak aldera Mamarigara igo ginen egundoko jai giroa baitzegoen, eta guk parranda egiteko gogo handia genuen. Mamarigan egonda, hainbat lagun hurbildu zitzaizkigun gurekin parranda egiteko asmoz. Argazki nahikotxo atera genituan ikus dezazuen Mamarigan sortu zen giro ikaragarria.

Argazkiak ondoko galerian daude.

2011/03/14

Xentimorik gabe!


Korrika Kulturalak antolatuta, ostiralean, martxoak 18, Xentimorik gabe! antzezlana izango dugu Santurtziko Kresala aretoan 20:00etan.

"Ray eta Nick" bikotea sortu zen garaian artistak binaka ibiltzen ziren, Guardia Zibilak bezala. Garai hartakoak dira: Simon & Garfunkel, El duo Dinamiko, Pantxoa eta Peio, eta gure oroimenean iltzatuta geratu diren hainbat eta hainbat artista handi. Arrastoa utzi digutenak. Bi artista handi hauek bi hamarkada baino gehiago eman dituzte (28 urte eta 9 hilabete) munduan zehar euren abilidadeak erakusten. Ez dago kontinenterik, ez hiri handi edo herrixkarik "Ray eta Nick"en arteaz gozatu ez duenik.

2011/03/11

2011/03/10

Fieltro tailerra egiteko prest?


Noiz: martxoaren 17an edo 24an. Oharra: bi tailer izango dira, baina berdinak (jendeak aukera gehiago izan ditzan).

Non: Santurtziko AEKn.

Ordua: 18:00etatik - 20:00etara.

izena emateko: Santurtziko AEKn. Emailez nahiz telefonoz ere izena eman daiteke: ezkerraldea@aek.org / 607515720.

Tailer bakoitzeko gehienez 10 lagun.
Irakasleak: Gladys, Mari Jose eta Bea berbalagunak.

2011/03/09

Erlaxazio tailerra bertan behera


Kaixo Berbalagunok!
Biharko proposatutako erlaxazio tailerra BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu. Ez zaretenez animatu, aurrerago egingo dugula erabaki dugu.
Data berria zehazteko zuen laguntza beharko dugu, esango dizuegu!
Eskerrik asko!

Ikasleentzako filmak


Kontxo, Santurtzin zinema euskaraz!


Martxoaren 15 eta 16an Euskara Sailak antolatuta, Haur Hezkuntzako umeek Franklin izeneko pelikula ikusteko aukera izango dute SKAn 09:30ean. Euskara Zine Aretoetara ekimenaren barruan dagoen pelikula da.


Ekimen honen bidez, bultzadatxoa eman nahi zaio euskarari normalizaziorako bidean, baina oraindik euskarazko zinearen presentzia nahiko urria da. Ekimen hauek onuragarriak badira ere, ez da nahikoa. Hau bezalako eremu erdaldun batean ekimen gehiago antolatu beharko lirateke euskararen presentzia bermatzeko esparru guzti-guztietan.

2011/03/08

Emakumeon edertasunaz


Korrika Kulturalak antolatuta, martxoaren 11n, ostirala, Portugaleteko Santa Klara kulturgunean 19:30ean "Kandelen Argipean" taldeko Begoña Gomez helduentzako ipuin kontalaria izango dugu.

Umeek ez ezik helduok ere errealitatetik alde egiteko beharra daukagu, eta ostiral honetan ipuinen mundu magikoan murgiltzeko aukera izango dugu ordu batez.

Portugalete ere KORRIKA girotzen hasi da hemendik apirilera arte hainbat ekitaldi antolatuz.

2011/03/04

Berbalagun Portugalete aurkezpena


Otsailaren 24an, osteguna, Portugaleten Berbalagun egitasmoaren aurkezpena burutu zen Santa Klara kulturgunean. Denbora luzeko lana egia bihurtu zen egun horretan, Portugaleteko euskaldunek gogoan izango duten data. Aurkezpen honetara 200 lagun inguru bertaratu ziren aurreikuspenik onenak gaindituz.


Aurkezpenean azpimarratu egin zen hau bezalako proiektu baten garrantzia Portugalete bezalako herri erdaldun batean non euskararen presentzia indartu behar den. Honetaz gain, aurtengo proposamenak ere aipatu egin ziren egitasmoaren aktibazioa lehena izanda. Honetarako euskaldun guztien laguntza behar-beharrrezkotzat jotzen dugu Portu poliki-poliki euskalduntzeko. Laguntzarik onena parte-hartzea da, eta honetarako berbalagun bihurtzea ezinbestekoa da.


Egitasomoaren dinamizatzailea Alfre Elgezabal izango da, eta izenak eman ahala, bera jarriko da harremanetan taldeak osatzeko.


Nola parte hartu?


Berbalagun fitxak betez: Hainbat lekutan daude, hala nola, Udal Euskaltegian, Udal Igerilekuan, AEKn... Bete behar dira eta Portugaleteko AEKra eraman.


Telefonoz: 607625189

ERLAXAZIO TAILERRA SESTAON!!!!!

ERLAXAZIO TAILERRA
LEKUA: Sestaoko AEK
EGUNA: Martxoak 10
ORDUA: 19:30
KOPURUA: 12-14 lagun (esterilla behar da)
IZENA EMAN: Martxoaren 1etik 8ra
(Barakaldo eta Sestaoko AEKn, ezkerraldea@aek.org-n edo 678 626 567)
Anima zaitezte, euskarak lasaitzeko ere balio du eta!

2011/03/03

Mozorro poteoa inauteri bezperan


Martxoaren 12an, larunbata, Santurtzi izena duen herri arrantzale eder honetan inauteriak ospatuko dira. Egun honetan herriko hainbat eragile kalera aterako dira Santurtzi kolorez betez. Arratsaldean urteroko jaitsiera egingo da, eta jaitsieraren ostean sari banaketa Gernika parkean.

Informazio gehiagorako: http://www.serantes.com/ edo GazteBox bulegoan.

Berbalagunok martxoaren 11n, ostirala, aurrea hartuko diegu inauteriei mozorro poteoa eginez.
Zer ote da mozorro poteoa?
19:30ean Santurtziko AEKn mozorroa jantziko dugu. Momentuz dagoen ideia bakarra KORRIKA mozorroa da, hots, Korrikaren -K simulatuko dugu beltzez jantziz eta buruan bihotz bat eramanez (bihotza kartulinaz egingo genuke). Marrazkia Korrikaren web orrialdean daukazue: http://www.korrika.org/. Mozorroa jantzi ostean, 20.00etan Txitxarran poteoa egingo dugu kalea alaituz.



2011/03/01

Badator martxoko agenda!!


Korrika aurkezpena Sestaon

Ostegunean, martxoak 3, Korrika aurkezpena izango dugu Sestaon. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Udal liburutegian, eta ondoren lunch-a egongo da.
Korrika kulturala, txikia, kanta, bideoa,.... Anima zaitezte!
Maitatu, ikasi, ari, EUSKALAKARI!!!!!

AEK sagardotegia 2011



Larunbatean Hernaniko Larregain sagardotegira abiatu ginen iazko ziklogenesia ahaztuta, behintzat gehienok. Hernanin, iaz bertan behera geratu zen poteotxoa egin genuen une oro sagardotegia eta bere menu zoragarria buruan izanda.

Inolako arazorik gabe Larregainera heldu ginen gau eder bat pasatzeko asmoz. Badira urte asko lehen aldiz joan ginenetik, eta jendeak ez zuen gutxiago espero. Urtero bezala menua ikaragarria izan zen, zapore eztanda izan genuen ahosabaian. Sagardoa beti bezain arriskutsua eta jendea poz-pozik. Goiko argazkiari baino ez diozue begiratu behar ondorioztatzeko bizi izan genuena Larregain sagardotegian.

Hurrengo urtean berriro!
Argazkiak Flickr-en daude