2011/04/14

Berbalagunak Gorbeian


Apirilaren 10ean gure mendilagun ausartak, berriz ere, Gorbeian izan ziren. Eguraldi txarra egiten bazuen ere, gogotsu eta kementsu tontorrera abiatu ziren. Argazki gutxi atera ziren, bi baino ez, baina ederrak.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2011/04/13

Korrika Txikia Sestaon!


Bihar, apirilak 14, Sestaoko gaztetxoek euskararen alde korrika egingo dute.
15:30etan abiatuko da Korrika Txikia Begoñako Andra Maritik. Kaskotik San Pedrora, gurutze eta Musika eskolatik pasatuko da, 2. buelta eman eta gero, Kasko plazan sartzeko.

Aupa euskalakari gazteak! Sestaon ere, euskararen alde!

Argazkia: www.korrika.org

2011/04/12

Danok Donostiara!!!!


Dakizuenez, 17. Korrika igandean, apirilak 17, iritsiko da Donostiara. Bertan egingo dugun jai politan zuek ere parte hartu nahi baduzue, autobusean gurekin etortzeko aukera daukazue.
Izena eman Sestao edo Barakaldoko AEK euskaltegietan.
Autobusaren prezioa: 10€

Ea Donostia EUSKALAKARIZ betetzen dugun!!!!!!

Euskararen arrastoak Barakaldon


Ezkerraldean euskararik ez zela egiten?
Bihar, hilak 13, Txeru Garciak hitzaldi interesgarria eskainiko digu, arratsaldeko 19:00etan San Bizenteko Kultur Etxean.
Barakaldo eta euskararen harremana ezagutu nahi baduzue, hurbil zaitezte!!!

2011/04/11

Korrika 17 badoa!


Badira 5 egun Trebiñun hasi zela. Hantxe egon ginen hainbat oztoporen gainetik kementsu, gogotsu, indartsu euskararen alde. Izan ere korrikaren helburua euskara sustatzea da, euskara kaleratzea. Jende andanak eman zion babesa Korrikari. "Trebiñun euskaraz", "Trebiñu Euskal Herria da" leloak ozenki erran ziren, lau haizetara. Hauek bezalako leloak herri askotan ere ozenki esango dira berba bakarra aldatuta.

Gurera 15ean helduko da. Egun honetan kalera aterako gara Korrikari behar bezalako harrera egitera, Korrikak merezi baitu, euskarak merezi baitu.


Informazio gehiagorako: http://www.korrika.org/, Bertan Korrika nondik dabilen jakiteko aukera izango duzue.


Trebiñuko argazkiak ikusteko sakatu hemen

Bihar, aukerak Sestaon eta Barakaldon

Sestaon, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 19:00etan, Saharari buruzko hitzaldia entzuteko aukera izango duzue. Udal liburutegian izango da, eta noski, euskaraz!

Eta Barakaldon, film laburrak euskaraz egiten direla baieztatzeko aukera duzue, San Bizenteko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, "Film laburren bira"rekin.



Argazkiak Sasibururen web gunekoa eta petisme.wordpress.com-ekoa

Argazkigintza euskaraz, Sestaon.


Argazkigintza gustoko duzu? Hona hemen aukera zure zaletasunari buruzko gauzak ikasteko eta... euskaraz!
Sestaoko udalak antolatutako ikastaroa izango da argazkigintza digitalaren ingurukoa, eta maiatzean zehar egingo da, arratsaldez Gaztelekun. (maiatzaren 2, 4, 9, 11, 16, 18, 24 eta 25)
Izena ematea eta informazio gehiago: 94 472 90 24 edo euskara@sestao.net

2011/04/07

bertso-triki-poteo-euskalakaria



Bihar, apirilak 8, bertso-triki mundiala egingo dugu San Bizente Auzoan zehar. Horrela, Korrika 17k bere lehenengo urratsak eman dituela ospatuko dugu.



Animatuko zarte, ezta? Ba, badakizue, 20:00etan Barakaldoko AEK euskaltegian lotuko gara.


Primeran pasatuko dugu!


Aurrera Korrika, Berblagaunak eta Euskara!!!!!!!




2011/04/06

BADATOR; BADATOR!!!!!




Bihar, apirilaren 7an, 17. Korrikak bere ibildeari ekingo dio. Trebiñutik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta, Euskal Herri oso zeharkatuta, apirilaren 17an Donostiara heldu.

Gure eskualdetik datorren ostiralean, apirilak 15, pasatuko da. Guztion lana eta gogoekin eraikitzen den proiektua da Korrika. Beraz, lagundu nahi bagaituzue, hurbildu AEK euskaltegietara eta eman izena.

Berbalagunok ere Euskalakariak garelako!!!!

IKA, IKA, IKA, ... BADATOR KORRIKA!!!!!!!!!

2011/04/05

PORTUGALETEN munduan zehar ibilitako kooperante eta brigadistak


Apirilaren 7an ostegunean arratsaldeko 19,30etatik aurrera Portugaleteko GAZTE-GELAN (Metro geltokiaren ondoan) Palestina, Ecuador, El Salvador, Haiti eta Mendebaldeko Saharako biztanleak gertuagotik ezagutuko ditugu leku horietan egondako pertsonek eskainiko diguten dinamikaren bitartez. Esandakoa entzun eta erakutsitakoa ikusi ondoren etzazu galdu haiekin berba egiteko aukera. Portugaleteko BERBALAGUN plataforma berritik inguruko herrikoei ere gonbitea!!

Azken aukera!!!!!

Aupa Berbalagunok!
Sestaoko bertso-afarian izena emateko epea ostegunerarte luzatu dugu. Azken aukera duzue!!! Gogoratu afaria, Korrika Ezkerraldetik pasatuko den egunean izango dela, apirilaren 15ean, 21:30ean Sestaoko frontoian.

Animatu Jon Maia eta Amets Arzallusen bertsoekin gozatzera!!!

Portugaleteko apirileko agenda prest!




Portugaletek ere badu euskararen agenda. Portugaleten ere euskaraz bizi nahi dugu, eta agenda hau aukera ederra da poliki-poliki euskaraz bizitzeko. Animo eta parte hartu!!

2011/04/04

Txakolin dastaketa


Astezkenean, hilak 6, txakolin dastaketa izango dugu Sestaoko AEK euskaltegian. Zeozer berri ikasi nahi baduzue, anima zaitezte eta dastaketara etorri. Izena emateko: Sestaoko AEK-n edo berbalagun telefonoan.

Ikusten, dastatzen eta egiten ikasten delako!!!!

2011/04/03

Hilabete honetako agenda

Klikatu agendaren gainean hobeto ikusteko

2011/04/01

Garagardoa nola egin ikasi gura al duzu?


Kultur Etxeak antolatuta, apirilaren 9an etxeko garagardoa egiteko tailerra egingo dugu Kultur Etxean bertan 11:00etatik 18:00etara. Bertan bazkalduko dugu giro eder batean. Hirutan antolatu egin da tailer hau izan duen arrakasta erakutsiz.

Garagardozalea izateaz gain, tailer bereziren bat egiteko asmotan bazabiltza, hau da zure aukera!. Animatu eta eman izena apirilaren 7a baino lehen.

Izena emateko:



944937860

Bertso afaria!


Gogoratu astelehenean amaitzen dela bertso-afari agroekologikoan izena emateko epea. Anima zaitezte!!!! Korrika pasata, indarra berreskuratzeko biderik onena izango da eta!!!!