pestañak

Lurra zorua bailitzan


Kultur Etxeak antolatuta, maiatzaren 12an (osteguna) 19:30ean Iñaki Petxarroman kazetariak Lurra zorua bailitzan liburua aurkeztuko digu. "Garapen" jasangaitza Euskal Herria odolusten ari da, zer egin horren aurrean? Hona hemen sinopsia:


1987an garapen iraunkorraren kontzeptua lehenengo aldiz agertu zenetik, terminoak bidea egin du; agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, enpresa kutsagarrienen publizitate kanpainetan ere. Baina munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan.Euskal Herria, zoritxarrez, ez da salbuespen: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %47 handitu da gure herrian. Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan joaten dira arrantzaleak munduko hainbat itsasotara. Legea nahi erara baliatu dugu natur-guneak garapen eroaren hankapean hartzeko: Itoitzen, esaterako.Atzerako bidaiaren unea heldu delako, gogoetatzeko gonbita egin nahi dizu liburu honek. Etorri garen bezalaxe, irteera aurkitzea berez zaila izango dela jakinik ere, denbora baldin badago, has gaitezen atzera.

Anima zaitezte eta bertaratu!!