pestaƱak

Ikasturte amaierako triki-poteo erraldoia




Ostiral honetan, ekainak 24, AEK-k antolatuta, ikasturte amaierako triki-poteoa egingo dugu Portugaleteko Alde Zaharrean 20:00etatik aurrera. Aurreko ostiralean Santurtzin egindako triki-kantu-dantza poteoari Portugaleteko euskalakariek lekukoa hartuko diote. Gainera, aurten Berbalagun egitasmoa abian jarri dugu eta ia-ia 90 berbalagunek parte hartzen dute egitasmo honetan. Berbalagun hauek guztiak eta ezkerraldeko euskalakariak gonbidatuta zaudete.

Euskaldun dezagun Portugalete!

Bete dezagun euskalakariz Alde Zaharra!