pestaƱak

Karmele Jaio idazlea Santurtzin



Santurtziko Bai Esan euskararen aldeko elkarteak antolatuta, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren barruan, ekainaren 30ean Karmele Jaio idazlea izango dugu Santurtziko Dorretxean. Bertan, "Musika Airean" liburuaren aurkezpena egingo du.

Dorretxean izango denez, hitzaldiaren aurretik, 6:30ean, han bertan dagoen Santurtziko Historiaren Interpretazio Zentrora joatea pentsatu dugu. Bisita mugatua denez, etorri nahi baduzu, bidal ezazu emaila hona: baiesan@kaixo.com.

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez. Literaturan, bi ipuin bilduma kaleratu ditu orain arte: Hamabost zauri (2004) eta Zu bezain ahul (2007), eta eleberri bat, Amaren eskuak (2006).
Musika airean: Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia.

Anima zaitezte eta ezagut ezazue euskal literatura!