pestaƱak

Triki-dantza-kantu poteoa Txitxarran!




Ekainaren 17an, ostirala, Santurtziko Bai Esan euskararen aldeko elkarteak antolatuta, Triki-dantza-kantu poteoa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko. Lagun etxea tabernatik abiatuko da 20:00etan.

Uda gero eta hurbilago dago, batzuentzat oporraldia ate joka, baina gogoan izan euskarak ez duela oporrik hartzen, eta euskaltegian oporrak izan arren, udan euskaraz berba egiteko aukera izango duzue, zuen eskubidea da eta.

Bete dezagun euskaraz Txitxarra!