pestaƱak

Matrikulazio kanpainak martxan!



AEKn eta udal euskaltegietan matrikulazio kanpaina martxan dago. Oraindik, nahi izanez gero, matrikula egiteko aukera duzue ezkerralde mailan dauden euskaltegietan, bai AEKn baita udal euskaltegietan ere. Informaziorik nahi izanez gero pasa zaitezkete zuen herriko euskaltegietatik eta bertan behar beste informazioa emango dizuete: Mailak, ordutegiak... .

Euskaltegien matrikulazio kanpainarekin batera Berbalagun proiektua martxan dago. Proiektu eder honetan parte hartu nahi baduzue, zuen herriko euskaltegietan izena emateko aukera izango duzue. Aurtengo kanpainak atsegin dut izenburua du, euskara atsegin baduzu, izan zaitez berbalagun!

Aurtengo kanpainaren bideoa ikusteko sakatu hemen: