2011/10/28

Azaroan Izenaduba Basora



Bai Esanek eta EHEk antolatuta, azaroaren 26an, larunbata, Olentzeroren etxera joango gara. Olentzeroren etxea edo Izenaduba Basoa Mungian kokatzen da eta bisita goizean egingo dugu, 10:30etik 12.30era. Bertan, bisita gidatua egiteaz gain, umeentzako jolasak egongo dira. Beraz, umerik baduzue eraman ahal izango dituzue. Sarrerak 7€ balio du (3 urtetik beherakoak doan). Eman izena azaroaren 18a baino lehen. Izena emateko:

AEKn eta Udal Euskaltegian edo mezu bat bidalita Bai Esanen helbidera: baiesan@kaixo.com.

Gainera, Olentzerok gutun bat bidali egin dizue;irakurri nahi? Hemen sakatu.

Museo eder honetan Euskal Herriko mitologian murgilduko gara eta hainbat pertsonaia berezi eta interesgarri ezagutuko ditugu. Magiaz betetako bidaia.

Anima zaitezte!





Kultur Etxearen hainbat ikastaro hastear!


Kaixo berbalagunak!
Mamarigako Kultur Etxean azaroan hainbat ikastaro hasiko dira. Oraindik izena eman dezakezue. Ikastaroak hauexek dira:
Bertsolaritza
Lehen sorospenak
Braile
Software libre, Linux
Onarrizko informatika
Costura de supervivencia
Patchwork
Izena emateko telefonoz zein emailez:
tfna: 94 493 78 60
mamarigakokultur@yahoo.es.
Auzolana, oraingo lanabesa eta etorkizunaren giltza.


2011/10/27

Badugu hemen Azaroko agenda, bero-bero, labetik atera berri. Badakizu, ekintzen inguruko zeozer galdetu nahi baduzue, blog honen bitartez, telefonoz edo postaz egin dezakezuela.

Aupa Ezkerralde euskalduna!!!!

Barakaldoko berbapoteoa


Ostiralean talde majoa elkartu ginen Barakaldoko berbapoteoan. Argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eta gogoratu, bihar hitzordua daukagu Sestaon, 20:00etan Kasko metro geltokian.

Anima zaitezte!!!!!!

2011/10/25

Portun MAGDALENAK egiteko tailerra



Gozozalea zara?? Sukaldean ibiltzea gustoko duzu?? Urriaren 26an asteazkenean, PORTUGALETEko berbalagunek antolatuta txokolatezko magdalenak egiteko ikastaroa egingo dugu. Hitzordua: 19,15etan (El Cristo enparantzan).


Amantal bat besterik ez duzue ekarri behar, osagaiak eta tresnak gure kontu. Beranduago bazatozte ZUBELDIA ikastetxearen aurrean dagoen txoko baten izango gara. Oraindik ere izena emateko garaiz zabiltzate: 637 525 163 edota alfre-e@aek.org

2011/10/24

Larunbatean Donostian egun-pasa




Larunbatean, urriak 22, ezkerraldeko berbalagunok Donostian izan ginen. Bai Esanek antolatutako txango ederra egin genuen non Donostia hiria hobeto ezagutu genuen. Bertan Untzi-Museoa bisitatu genuen Baleazaleak erakusketaz gozatuz. Erakusketa honi esker euskal baleazaleen bizimodu latza sakon ezagutu genuen Aitor gidariaren azalpenei esker. Ondoren itsaspean murgildu ginen bertan bizi diren arrainak ezagutzeko (bidaia birtuala).

Eguraldi ederra aprobetxatuz hondartzan bazkaldu genuen, toaila eta guzti!. Bazkalostean, ibilaldi gidatua egin genuen Donostian zehar, ibilaldi historikoa. Ibilaldiaren ostean, eguna borobiltzeko, alde zaharrean egonda poteo labur bat burutu genuen.

Egun euskalduna hiri eder batean; gehiagorik eskatu daiteke?

Goiko argazkian . Untzi-Museoaren sarreran gaude, sartzeko prest!. Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

2011/10/20

Berbatopaketa Barakaldon!!!!


Ostiral honetan, hilak 21, Barakaldoko berbalagunak elkartuko gara poteotxoa egiteko. Bagatzako metro geltokian geratuko gara (San Eloy aldekoa) 20:00etan.

Anima zaitezte, gonbidatu lagunak eta egin euskaraz!!!
ZU FALTA ZARA!!!

Aurrera Ezkerraldeko Berbalagunak!!!!

2011/10/18

Mendilagunak Beriainera



Berriz ere Mendilagun taldea martxan da, berriz ere mendiz mendi euskaraz ibiltzeko abagunea datorkigu mendilagunei esker. Egutegia prest dago, eta ikasturte honetako lehenengo irteera igande honetan egingo dute (urriak 23). Beriain edo San Donato mendira abiatuko dira.

Mendi eder hau Nafarroan kokatzen da. Tontorra inguratzen duten amildegiak direla eta tontorrera igotzea zaila ematen badu ere, ez da hainbesterako. Gertu San Donato eta San Kaietano ermita, Alto Redondo trikuharria, San Pedro ermita eta San Bartolome ermita topa ditzakegu.

Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Geralekua: Santurtziko tren geltokia.

Ordua: 08:30ean.

Anima zaitezte!



Donostiako Untzi Museora



Larunbat honetan, urriak 22, Bai Esan euskara elkarteak eta EHEk antolatuta, Donostiara joango gara egun-pasa. Bertan, hainbat ekintza egingo ditugu. Hemen duzue plan ikaragarri honen egitaraua: 9:00etan Santurtzitik irten (egon parkeko arkupeetan 8:45ean);10:30ean Euskal baleazaleak erakusketa ikusi Untzi Museoan; 12:00etan Itsas Zabalean ur azpiko bidaia; 12:15ean Libre (bazkaltzeko eta); 16:00etan ibilaldi gidatua Donostiatik; 17:30ean Libre (Donostiako berbalagunekin poteoa); 20:00etan Santurtzira.

Joan nahi baduzue, eman izena lehenbailehen. Izena emateko: baiesan@kaixo.com.

Txango eder honen inguruko informazio gehiagorik jaso nahi baduzue sakatu hemen.

Honetaz gain, "Euskarak behar zaitu" kanpaina abian da. Euskaraz berba egiteaz gain, euskarari laguntzeko beste era bat Bai Esan elkartearen partaide izatea izan daiteke. Elkarte honen kide izan nahi baduzu, email bat bidali dezakezu helbide honetara: baiesan@kaixo.com

Etxeko garagardoa egiteko tailerra



Larunbatean, urriak 22, Mamarigako Kultur Etxean etxeko garagardoa egiteko tailerra egingo dute 11:00etatik aurrera. Aurrekoetan egin den legez, bertan bazkalduko dute. Animatuz gero, bidali email bat ondorengo helbideari: mamarigakokultur@yahoo.es.

Egun zoragarria pasatzeko aukera Kultur Etxeari esker!





Berbalagun jaia




Ostiralean, urriak 14, Berbalagun Jaia ospatu genuen Santurtziko Txitxarra kalean. 35 bat lagun,trikitilariak barne, elkartu ginen ikasturte berriaren hasiera ospatzeko. Berbalagunen 4. ikasturtea, 4 urte igaro dira egitasmo eder hau jaio zenetik; 4 urte Santurtzi poliki-poliki euskalduntzen. Gero eta jende gehiago duen proiektu arrakastatsu honetan aniztasuna da nagusi: Zaharrak eta gazteak, langileak eta ikasleak...

Euskararekiko konpromisoak batu gaitu eta batu gintuen ostiralean argazkietan ikusten den bezala:

2011/10/13

Gora jai herrikoiak!!!!!

Gaurtik hasita, eta iganderarte, jai herrikoiekin hitzordua duzue Barakaldoko Bagatza auzoan.
Erromeria, euskal dantzak, tailerrak, sukaldaritza txapelketak,... hurbil zaitezte eta gozatu!!!!

Jaien egitarau hemen

2011/10/10

Irabazle eta galtzaile filma ikusgai



Urriaren 14 eta 17an, Euskara Sailak antolatuta, Lehen Hezkuntzako ikasleek Irabazle eta galtzaile filma ikusteko aukera izango dute eskola orduetan.


Sinopsia

Hamaika modu daude bizitzan irabazteko. Fredrik hamar urte dituen Magda neskatilaren aita da. Tipo dibertigarria eta jockey saiatua da, eta, itxura denez, bere ametsetako zaldia aurkitu du azkenean.Dena den, badirudi zaldi horrek, ez duela irabazteko gogorik. Fredrik-ek gero eta denbora luzeago eskainiko dio zaldiari, eta gero eta gutxiago alabari, eskolako 60 metroko lasterketarako gogoz prestatzen ari baita. Aita gutxitan ikusten duenez, Magda amonarekin joaten da sarri bingo areto batera. Bertan, Helena ezagutuko du, bingoko langilea eta bizitzan irabaztea ere bilatzen duena.
Baliteke Helena ez izatea Fredriken ametsetako emakumea, baina bizitza, maitasuna eta aitatasuna zer den erakutsiko dio, eta bizitzan irabazteko benetan zer behar den.

Berbalagun jaia



Ostiral honetan, urriak 14, berbatopaketa egingo dugu Txitxarran, peatonaleko eskultura ondoan, 20:00etan ikasturte berria agurtzeko. Trikitixak lagunduta kalejira koloretsua egingo dugu Txitxarrako tabernak alaituz eta euskaraz betez. Euskaldun guztiak gonbidatuta zaudete, gizon eta emakumeak, zahar eta gazteak... Den-denak!

Baten bat ezagutzen baduzue euskalduna dena eta Berbalagunen parte hartu nahi duena, animatu, konbentzitu Berbalagunek behar du eta!. Beraz, ostiral honetan, peatonalean hitzordua izango dugu euskararen alde.

Animatu eta parte hartu!

Mila esker Ezkerraldea poliki-poliki euskalduntzen duzuen guztioi!

Berria ikaslagun




Ikasturte berriarekin batera BERRIA egunkariaren eskaintza datorkigu. Euskaltegian ikasten baduzu edota berbalaguna bazara, aukera paregabea daukazu beste urrats bat egiteko euskararen alde, beste urrats bat ikasteko BERRIAri esker. Larunbateko eta igandeko BERRIAk %50 merkeago!.


Nola? Euskaltegian duzuen fitxa betez. Interesaturik bazaudete, jo euskaltegira eta fitxa bete. Bete ostean euskaltegiak berak BERRIAra datuak bidali egingo ditu eta hau zuekin harremanetan jarriko da.


Irakurri euskaraz, informatu euskaraz!

Nafarroa Oinez 2011


Barakaldoko Gazte bulegoak autobusa antolatuko du, igande honetan, hilak 16, Nafarroa Oinez-era joateko.
18-30 urte bitartekoentzat izango da. Dena den, informazio gehiago behar baduzue, hona hemen telefonoa:
94 478 95 96 (Ana)

2011/10/06

Perurena Barakaldon eta afaria Portugaleten


Gogoratu bihar ekintza bi izango ditugula Ezkerraldean:

Lehenengoa Barakaldon izango da, San Bizente auzoko kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Iñaki Perurenak bere "Harri eta herri" hitzaldia eskainiko du.

Bigarrena, Portugaleten izango da. Berbalagunen afaria antolatu dute. 20:00etan Portugaleteko AEK-n lotu dira ondoren afaltzera joateko.


Aurrera Ezkerraldeko Berbalagunak!!!!!!

2011/10/03

Urriko agenda

Barkatu atzerapena, baina badugu hemen urriko euskararen agenda!!!
Jakin, beti bezala, ekintza hauetaz aparte, beste batzuk blogean argiratuko ditugula, eta asteko postan helduko zaizkizuela.
Gora Ezkerralde euskalduna!!!!