pestañak

Olentzero ezkerraldera iritsiko da



Abenduaren 24an, herriko hainbat eragileri esker, Euskal Kulturaren pertsonaiarik ezagunetariko bat ezkerraldera helduko da kaleak alaitzera; Olentzero, hain zuzen ere. Herrian, egun osoan hainbat ekintza izango ditugu Olentzeroren etorrera ospateko: Dantzak, kalejirak, kantuak... Olentzerori behar bezalako ongi etorria egiteko prest?

"ISLANDIA BIZIKLETAZ" ikusentzunezkoa Portun



Mikel Arieta-Araunabeñak, gure berbalagunetariko batek, udaberrian Islandia ezagutzeko herrialdeari bizikletaz buelta ematea erabaki zuen. Bertan bizitakoak argazkiz eta hitzez kontatuko dizkigu. ZATOZ!!!

DATA: ABENDUAK 20 ASTEARTEA
LEKUA:
ELAI-ALAIren txokoa (Santa Maria kalea-Portugalete)
ORDUA: 19,00etatik aurrera

Negu Eguna jaia Mamarigan!!!





23an, Kultur Etxeak antolatuta, Negu Eguna jaia izango dugu Mamarigan arratsalde osoan. Egun honetarako, Kultur Etxeak hainbat ekintza antolatu ditu, hala nola, umeentzako ipuin eta jolasak, bertsolariak, Aldats musika taldearen kontzertua... Negua heldu arren, ongi etorri beroa egingo diogu. Neguko solstizioa ate joka daukagu!

Egun honen inguruko informazio gehiagorik nahi izanez gero: http://kulturetxea.jimdo.com/

Mendilagunen irteera bertan behera

Eguraldia dela eta, irteera bertan behera.

Andolin Eguzkitza gogoan



Andolin Eguzkitza zena gogoan izango dute datorren ostiralean, abenduaren 16an, Santurtzin, jaio zen herrian, eta egun horretatik aurrera txoko bat izango du zabalduko den zentro kultural berrian, hots, Mamariga Kulturgunean. Zentro hori ostiralean bertan inauguratuko da, eta, Andolin Eguzkitzaren omenezko panel bat ikusgai jarriko dute.

Ikastaroen jaia Mamarigan!!!



Abenduaren 16an Mamarigako Kultur Etxearen Ikastaroen Jaia ospatuko dugu 19:00etatik aurrera. 19:00etan poteoa egingo da Mamarigako tabernetatik. 20:00etan Kultur Etxean hainbat ekitaldi izango ditugu gozatzeko: Bideo emanaldia, pintxo jana, giro paregabea arratsalde osoan.

Parte hartzeko era asko daude, hala nola, antolaketan lagunduz (pintxoak eginez); pintxoak janez ere lagundu daiteke, baina jan ahal izateko egin behar, ezta? Edo ekintzetara joanez.

Autogestioaren bidez ametsak gauzatzen. Babes dezagun ametsez betetako kutxa eder hau!

Informazio gehiagorako: http://www.kulturetxea.com/.



Mendilagunak Castro Grandera



Igande honetan mendilagunek Castro Grande izeneko mendia igoko dute. Agendan Peña Angulo agertzen bada ere, oker bat da. Beraz, oraingoan Castro Grandera. 09.00etan Santurtziko tren geltokian.




Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.






Formakuntza ikastaroak



Mamarigako Kultur Etxeak atolatuta, abenduan formakuntza ikastaro hauek izango ditugu GITE-IPESen eskutik:
ABENDUAK 14, 19:00-21:00: "Emakumeak komunikabideetan": tailerra eta hausnarketa.

ABENDUAK 15, 19:30-21:00: "Emakumeak eta kontsumismoa": hitzaldi-eztabaida.





Kartzelan nire bizitza osoan



Abenduaren 9an, Mumia Abu-Jamal presoari buruzko "Kartzelan nire bizitza osoan" izeneko dokumentala La Kelo Gaztetxean emango dute 19:00etan euskaraz azpititulatuta. Informazio gehiagorako: http://www.lakelogaztetxea.blogspot.com/.



Abenduaren 3ko bertso bazkaria



Larunbatean, Mamarigan bertsoez gozatu genuen antolatutako bertso bazkarian. Beñat, Peio eta Imanol bertsolariekin ederto pasa genuen, giro ederrean (argazkian daudenak); Unai eta Indhira trikitilariek musikaz lagundu zuten. Giro ederra goizetik izan genuen Bai Esan eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteek antolatutako trikibiali esker. Ezin izan bazineten joan, egon lasai beste bat egingo baitugu.

9 argazki besterik ez dugu. Argazkirik baduzue, bidali, mesedez, ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Euskaraz bizi zuen aukera eta eskubidea baita!

Mila esker guzti-guztioi!

Argazki eta Lelo kuttunena lehiaketa



11 argazki jaso egin ditugu. Astebete duzue argazki eta lelorik onena aukeratzeko; nola? ezkerraldea@aek.org helbidera mezu bat bidalita.

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Sartu, begiratu, erabaki eta botoa eman!