pestaƱak

Portugaleteko gurasolagun, urtarrilaren 27ko kronika



Gurasolagun egitasmoa 2011ko urrian martxan jarri genuenetik urrats handiak eman ditugu. Portugaleteko eskola, ikastola eta haurreskola gehienek egitasmoari harrera ona egin diote. Asko dira ikastetxeetan interesa adierazi duten gurasoak eta haiekin guztiekin urtarrilaren 27an aurkezpena egin genuen.

Neguko arratsalde euritsua zen, baina horrek ez zituen gurasoak kikildu, Portugaleteko Santa Klara Kultur Etxea gurasoz eta umez bete baitzen. Gurasoak poz-pozik zeuden, jakin-mina zuten, guraso eta ume taldeak sortzeko irrikitan zeuden. Elkar ezagutzeko aukera paregabea!

Gurasoak lan-taldetan bildu ziren: ordutegiak gora, ekintzak behera... Umeak, bitartean, jolasean ibili ziren begiraleekin, primeran pasa zuten. Arrats ederra pasa genuena, ederrak ere jasotako fruituak. Gurasolagun hemen dago, Portugaleten!

Izena eman nahi baduzu, bidali mezua gure helbidera gurasoportu@aek.org