2012/03/30

Agenda!!!!


Aste Santuko oporrak hartu baino lehen, hemen duzue apirileko agenda!!! Beti bezala adi egon, ekintza batzuk agendan ez agertu arren, blog honetan ikusi ahal izango dituzuelako.

Aupa Ezkerralde euskalduna!!! Ondo pasa oporretan!!!!

2012/03/27

Zein bideokopla duzue gustukoen???


Bideoklopla lehiaketan oraindik ez duzuela bozkarik eman??? Anima zaitezte eta eman zuen iritzia!
Bideokopla guztien artean, Barakaldoko AEk ikasleak, Xaribari euskaltegiko ikasleak,...

Bozka emateko klikatu hemen

Nork irabaziko ote du?????

2012/03/22

"Herrialde berdea" dokumentala



Martxoarean 27an, asteartea, "Herrialde berdea" dokumentala ikusteko aukera izango dugu 19:00etan Mamarigako Kultur Etxean.

Hona hemen sinopsia:
Jon Andoni Aranguren Iharra tiroz hil zuen Guardia Zibilak, 1972an; Jabier Goitia Kabi, berriz, lehergailu batek eztanda eginda hil zen, 1991n. ETAko militanteak ziren biak, bi belaunalditakoak, eta Herrialde berdea lanak haien ibilbideak batu ditu, istorio bakar bat osatuz.
Dozena bat laguni egindako elkarrizketak biltzen ditu lanak. Horien bidez, Iharraren eta Kabiren bizipenak ezagutzera eman nahi dituzte, baita biek bizi zuten garaiko egoera azaldu ere. Bi pertsonaien arteko lotura Nagore Mujika da, Iharraren lehengusina eta Kabiren neska-laguna.
«Gure istorioak kontatzen ez baditugu, ahanzturan gal daitezke, edo bestela besteek konta ditzakete gure ahotik».

Arratoitxo pinpirina



Martxoaren 25ean, igandea, "Arratoitxo pinpirina" umeentzako antzezlana izango dugu 12:30ean SKAn.

Arratoitxo pinpirinak izugarri maite ditu soineko dotoreak eta zapata berriak. Horregatik, urrezko txanpon bat aurkitzen duenean bere ametsa egia bihurtuko da: nahi beste jantzi erosi. Baina diruak izaki maltzurrak erakarriko ditu.

2012/03/21

Mendilagunak Intzako Dorrera



Larunbat honetan, martxoak 24, mendilagunak Aralarreko Intzako Dorrera joango dira. Honetarako, 09:00etan geratu dira Santurtziko tren geltokian. Gure "sherpa" nagusia bajan egon arren, irteera egiteko gogoz daude.

Aralar mendilerroko mendirik garaiena da, baina erraz igotzen da. Oso aukera ona argazki ederrak ateratzeko baita lagun berriak egiteko ere.

Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.



2012/03/20

Portuko Udal Euskaltegiaren 25garren urteurrena




Portugaleteko Udal Euskaltegiak 25 urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko ekitaldi sorta antolatu dute. Ekimenen artean GANERANTZ mendia igotzeko irteera nabarmen dezakegu. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: tlf 94 462 85 12 - euskal01@portugalete.org

DATA: Martxoak 24 Larunbata
ORDUA: 09,00etan (Haitz beltzetan)
ZAILTASUNA: Erraza

2012/03/16

Film laburren IX. zirkuitua



Urtero bezala, Londresen, Parisen, Madrilen, Gasteizen... eta Santurtzin ere LABURBIRA: Film Laburren IX. Zirkuitua! Hartu agenda eta apuntatu: martxoaren 21ean, asteazkena, Kresala aretoan, arratsaldeko 8etan, Santurtziko EHE eta Bai Esan euskara elkarteei esker. Sarrera dohainik. Gainera, filmak ikusi ostean, David Zabala, Ohe azpiko zera filmaren zuzendaria, gurekin izango da solasean.

Zortzi ikus-entzunezko izango ditugu guk eta Euskal Herriko beste 26 herrik. Euskarazko produkzioa ezagutzeko aukera ezin hobea.

Animatu eta hurbildu Kresalara martxoaren 21ean!!

2012/03/13

AEKren sagardotegia 2012



Larunbatean, AEKrekin Larre-gain sagardotegira joan ginen afaltzera. Arratsaldean, afaldu aurretik, Hernaniko Alde Zaharrean poteotxo bat egin genuen berotzeko. Ondoren, sagardotegira abiatu ginen goseak amorratzen. Bertan, bapo afaldu eta edan ostean Santurtzira itzuli ginen parrandaz jarraitzeko gogoz.

Jendea, beti bezala, oso gustura ibili zen, jaten, edaten eta beste euskaldun batzuk ezagutzen. Hurrengo urtean errepikatzeko modukoa, ezta?

Berbalagun sagardotegiaren argazki gehiago!!

Fieltro tailerra Sestaon


Hurrengo asteartean, hilak 20, fieltro tailerra izango dugu Sestaoko AEKn. Berbalagun batzuk eskainiko digute tailerra, arratsaldeko 19:00etan.

izena emateko epea, astelehenean bukatuko da (martxoak 19)

Anima zaitezte eta etorri ikastera!!! Eskulanak ere, euskaraz!!!

2012/03/11

Portun: "ZIBERBULLYINGa, kontuz!!"


"Pantallas Amigas" elkarteko aditua den Araitz Zalduegik emango duen guraso zein gazteei zuzendutako saio parte hartzailea izango. Ekimena Portugaleteko BERBALAGUN sareak antolatu du. Anima zaitez eta etorri ziberbullyingari buruz zeozer jakitera!!!
DATA: Martxoak 13 Asteartea.
LEKUA: Santa Klara Kulturtegia (Goiko ganbara).
ORDUA: Goizeko 09,30etan.

2012/03/08

Wilt panpin puzgarriaren hilketa



Serantes Kultur Aretoak antolatuta, martxoaren 15ean, osteguna, SKAn Wilt panpin puzgarriaren hilketa antzezlana 20:30ean.

Hona hemen sinopsia:

Harry Wilt etsita bizi den gizona da. literatura irakasten die Arte eta Ofizio eskola batean igeltsero, iturgin edo argiketariak izateko bidean dauden hainbat gazteri. Ikasleek ez dute literaturarekiko inolako interesik, eta Harryk dagoeneko ez du espero lanean gora
egitea. Etxean ere ez da oso zoriontsu bizi. Eva, emaztea, emakume txolina da, edozein modaren jarraitzaile sutsua. Wilten ihesbide bakarra zera da, emaztea akabatzearekin amets egitea, hau da, emaztea nola garbitu eta gorpuaz nola libratu asmatzea.

Umorezko antzezlan hau ikusi nahi izanez gero, bidali email bat asteazkena baino lehen helbide honetara: ezkerraldea@aek.org.

Animatu, berbalagunok deskontua dugu eta!



2012/03/07

"Haizea eta sustraiak" dokumentala



Martxoaren 14an, 19:30ean "Haizea eta sustraiak" dokumentala ikusteko aukera izango dugu Mamarigako Kultur Etxean. ARGIAren emanaldiaren barruan ikusgai izango dugun 2. dokumentala.

"Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartuko gara. Bere bizitza, bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuek, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanztura lurperatzen duten bitartean, bere senideek, lankideek eta frankismoaren kontrako militantziak, haien oroitzapenak eta diktadura garaiaren bukaerari buruz hitz egiten digute.
Oraindik ezabatu ez diren testigantzak dira. Bizirik dagoen historia da, gure berezko historiaren partea da.


Oharra: "Sahara marathon" dokumentala aurrerago emango dute.

2012/03/06

Portugaleten "Eta emakumeok zer?" solasaldia



Zatoz "Eta emakumeok zer?" izeneko solasaldira. ANDERE BIDATZ taldeko kideek gaur egun emakumeek dituzten oztopoak eta eurei ukatzen zaizkien eskubideak zeintzuk diren azalduko dizkigute. Portuko elkarte hau ezagutzeko helburuarekin ekimenera emakume ta gizon guztiak gonbidatuta zaudete!!!

DATA: Martxoak 7 Asteazkena.
LEKUA: Teatrillo kafetegia (Erkoreka supermerkatuaren aurreko aldapa txikian) - Portu.
ORDUA: 20,00etan.

Bioeraikuntza gaztelaniaz!!

Akats bat egon da; bioeraikuntzari buruzko hitzaldia gaztelaniaz izango da

Sagardotegiko argazkiak...


Sagardotegiko argazki gutxi batzuk ditugu. Ikusi nahi badituzue klikatu hemen

Ze ondo pasatu genuen!!! Aupa Ezkerraldeko Berbalagunak!!!!!

2012/03/05

Greban gaude!


Bihar, hilak 6, "Greban gaude" antzezlana ikusteko aukera izango duzue. Arratsaldeko 19:30etan izango dugu hitzordua, San Bizenteko Kultur etxean.
Etor zaitezte antzerkiaz gozatzera!!!!!

Etxeko ogi ikastaroa



Mamarigako Kultur Etxeak beste tailer interesgarri eta erabilgarri bat eskaintzen digu: Etxeko ogia egiteko ikastaroa. Martxoaren 11n izango da 10:00etatik 18:00etara (bertan bazkalduko da). Tailerrera joan nahi izatekotan, honako hau eraman beharko da:

- Amantala eta trapua
- Rodilloa
- Taperra
- Koadernoa eta boligrafoa

Ogia egiteko osagaiak denon artean ordainduko dira.

Izena emateko: mamarigakokultur@yahoo.es. edo 94 493 78 60 telefonora deituta.

Ikasteaz gain, jende gehiagorekin egun polita pasatzeko aukera.



Bioeraikuntzari buruzko hitzaldia


Mamarigako Kultur Etxeak antolatuta, martxoaren 9an 20:00etan bioeraikuntzari buruzko hitzaldia izango dugu. Bioeraikuntza arrotz izan daiteke gutariko gehienentzat, baina gero eta gehiago dira teknika honetan oinarrituta eraikitzen diren etxebizitzak. Agerikoa da zerbait eraikitzeak inguruan eragin handia duela, eta eraikuntza biologikoak eragin hori ahalik eta gehien murriztea du helburu, planetaren baliabide naturalak agortuko ez dituen garapen sostengarria sustatzeko.

2012/03/01

Martxoko agenda!!!!

Hemen duzue hilabete honetako agenda, bero-bero, labetik atera berria!!!
Gogoratu ekintza hauek guztiak eta beste batzuk gure blogean argitaratzen ditugula, adi egon!!!
ezkerraldea.blogspot.com