2012/04/27

Maiatzeko agenda, bero-bero!!!


Hemen duzue maiatzeko agenda!!!! Ezkerraldea ekintzaz beteta egongo da; beraz, animatu eta parte hartu!!!!
Gogoratu blog honetan guztiak gogoraraziko dizkizuegula!!!

Eta berabalagun maiteok, erreserbatu EKAINAREN2a!!!! Aurten MINTZA EGUNA Santurtzira etorriko zaigu ta!!!!!!

2012/04/26

Euskal RAP kontzertua.


Ostiralean, apirilak 27, Barakaldoko CISen euskal rap kontzertua izango duzue. 
121 krew, Revolta Permanent eta FCR Factory taldeek eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 18:00etan.

Euskal rap-a ere esistitzen baita, eta gainera, Barakaldokoa!!

Hurbil zaitezte eta gozatu hitz eta musikaren erritmora!

2012/04/25

Jarrillera barrutik euskaraz!!!





Joxean Oleaskoagak "Aizperro"-k entrenatzaileak bisita gidatua eskainiko digu eta Jarrillerako arraunlariekin egoitza eta haien prestaketa hurgilagotik ezagutzeko aukera izango dugu. Portugaleteko San Nikolas Arraun Taldeak dituen azpiegitura barrutik ikusiko ditugu. Zatoz!!!


DATA: Apirilak 26 Osteguna.
LEKUA: Arraun taldearen egoitza (RENFE tren geltokiaren ondoan)
ORDUA: 18,00etan.

2012/04/24

Umorezko saioa: Barry Barrez


Ostegunean, hilak 26, Barry Barrez umorezko saioarekin gozatzeko aukera izango dugu. Arratsaldeko 19:30etan San Bizenteko Kultur Etxean izango dugu hitzordua.
"An seananchai" hitzak, ipuinlari esan nahi du gaelikoz. Eta irlandar ohitura hori jarraituta dator saio hau.
 
Anima zaitezte, barrea baita sendagairik onena!!!!

Egin barre EUSKARAZ!!!!

2012/04/23

Bertso bazkaria eta "Eta Karmele?" antzezlana

Santurtziko La Kelo gaztetxearen XIII. urteurrenaren barruan, apirilaren 27an "Eta Karmele?" antzezlana izango dugu 20:30ean, eta apirilaren 28an bertso bazkaria 14:00etan Ainhoa Comas, Julen Eizagirre eta Izar Mendiguren bertsolariekin. 
Bertso bazkarirako izena emateko: ezkerraldea@aek.org. Prezioa: Borondatea.
Anima zaitezte!! Gora autogestioa!!

2012/04/21

Portun "11 bidaia, 11 liburu" ikusentzunezkoa



Jon Arretxe bidaiari, idazle eta triatloilariaren "Hamaika bidaia, hamaika liburu" izeneko ikusentzunezkoaz gozatzeko aukera izango dugu. Zatoz Portugaleteko udal euskaltegiak antolatutako ekimenera. Nork ez ditu "Ostegunak", "Ostiralak" edo "Larunbatak" liburuak irakaurri? Asteleheneko hitzorduan Asian eta Afrikan Jonek bizitako egonaldiei buruzko irudieki eta hitzekin gozatuko dugu. Ahhh!!! Ta maiatzean argitaratuko den, Bilboko San Frantzisko auzoan girotutako, "19 kamera" bere nobela beltz berriari buruz galdetu ahalko diozue!!!

DATA: Apirilak 23 Astelehena.
LEKUA: Santa Klara kulturtegian.
ORDUA: 18,00etan. 

2012/04/18

Mendilagunak Aizkorrira



Igandean, apirilak 22, gure mendilagun kementsuek Aizkorri mendia igoko dute. Mariren egoitza nagusienetakoa. Honetarako, Gipuzkoa aldera abiatuko dira. Aizkorri Gipuzkoako mendia da, Arabako mugatik hurbil kokaturik, 1.528 metro garai dena.

Asteburu honetan San Jorge jaiak izan arren, aukera ederra da kirola egiteko, lagun berriak egiteko eta paisaiaz gozatzeko. Hurrengo asteburuan ere txosnak Santurtziko kaian egongo dira, baina honelako irteera bat noiz??

Ordua: 09:00etan

Geralekua: Santurtziko tren geltokian



II. Euskal Tribiala!!

Parte hartu nahi?! Bada, hurbildu Santurtziko kaiko txosnagunera eta gozatu!
Informazio gehiagorako: http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/

2012/04/17

Portugaleten JULIAN IANTZIren berbaldia: "Reallity Show-ak"


Xaribari AEK euskaltegiak antolatuta Julian Iantzi telebista aurkezlea gure artean izango da. "Basetxea", "El Conquistador del fin del mundo" eta bestelako reallity-etako aurkezle lana egin izan du nafarrak. Bere lan ibilbideari buruz arituko zaigu eta nahi dizkiozun galderak egin ahalko dizkiozu.

DATA: Apirilak 18 Asteazkena.
LEKUA: Portugaleteko GAZTE GELA.
ORDUA: 19,00etan.

Hil arte bizi antzezlana



SKAk antolatuta, bihar, apirilak 19, "Hil arte bizi" antzezlana ikusgai izango dugu SKAn 20:30ean.

Hona hemen sinopsia:

Protagonistak, Natxo, Angel eta Maria dira. Hiru lagun, betiko lagunak... edo ez. Zerbait larria gertatuko da, beren adiskidetasuna kolokan jarriko duena.

Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bailtz?

Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.

Anima zaitezte, deskontua dugu eta! %50ekoa! Sarrerak 5 euroan!

La Keloren XIII. urteurrena

Apirilaren 20tik 28ra Santurtziko La Kelo gaztetxeak bere XIII. urteurrena ospatuko du. 13 urte autogestioaren aldeko apustua egiten eta Bullon auzoari nahiz Santurtzi osoari bizia ematen hainbat ekintzaren bidez. Aurten, San Jorge jaietan, La Kelok egitarau zabala dauka ibilbide luze hau ospatzeko, hala nola, 21eko balkoitik balkoira saioa edo 28ko bertso bazkaria.


Gora autogestioa!

2012/04/16

Umeen garapen psikologikoa



Bihar, Gurasolagun egitasmoak antolatuta, ETXADIk, familientzako aholkularitza zerbitzuak, umeen garapen psikologikoari buruzko hitzaldia emango du Portugaleteko Santa Klara kulturgunean 18:30ean. Bertan, psikologia irakaslea den Fernando Olabarrietak eta eta psikopedaogoa den Maialen Sanchezek haurtzaroko garapen psikologikoa eta hezkuntzaren gakoak aztertuko dituzte.

Elkarteari buruzko informazio gehiagorik jakin nahi baduzue: www.etxadi.org.

2012/04/14

APIRILERAKO Portuko euskararen agenda



Portun, Aste Santuko oporraldia igarota hilabete honetan: Patchwork ikastaroa, "Cirque deja vu" antzerkia, Julian Iantziren eskutik "Reallity Showak telebistan" izeneko hitzaldia, "Umeen garapen psikologikoa" formazio saioa, Jon Arretxeren "11 bidaia 11 liburu" ikusentzunerzkoa, Aizperroren eskutik Jarrillera arraun taldea barrutik ezagutuko dugu...

Arazo batzuk direla medio (barkatu eragozpenak) Portugaleteko euskeraren agendari dagokion informazioa hilabete honetan Ezkerraldeko agendan ezin izan dugu sartu (apirilekoa salbuespena baino ez da izan). Hemendik aurrera eta ohikoa den moduan Ezkerraldeko agendan Portuko informazioa ere jasoko duzue.