pestaƱak

AEKren irakurle kanpaina

Seguruenez "uda" berba buruan izango duzue; oporraldia, planak, jaiak... Asmo zein plan asko udarako; eta udarekin batera AEKren irakurle kanpaina datorkigu. Urtero bezala, AEK-k liburu, jolas, hiztegi eta diskoak merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen digu. Eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 30a eta eskaera orria eta ordainagiria euskaltegietara eraman beharko dituzue.
Zuen herriko AEKtik pasa eta eskaera orria eskatu, begiratu, gustuko duzuena eskatu eskaera orria betez, banketxean ordaindu eta ordainagiria AEKra eraman.
Irakurmena ikasteko bide lagungarria eta dibertigarria da.