pestaƱak

Lekeitioko itsasargia

Larunbatean Santurtziko berbalagunok Lekeitiora joan ginen Santa Katalina itsasargia ikustera. Funtzionatzeaz gain, interpretazio zentro bihurtu dute non hainbat azalpen ematen dizkizuten: Itsasargien historia, marinelen lana, nabigazio teknikak... Txalupa birtual batean igota, kostaldean barrena nabigatu genuen.Bisitaren ostean, Lekeitioko alde zaharrera joan ginen pote batzuk hartzeko asmoz.
Ez zuen oso eguraldi ona egin, baina bertako ikuspegia ikaragarria izan zen; itsasoa zakar ikusteak errespetua sentiarazten dizu.
Ea hurrengoan gehiago animatzen zareten 3 lagun joan ginelako. Halere, merezi izan zuen.
Argazkiak ikusteko sakatu hemen.