pestañak

Uztaila PORTUGALETEN




Uztailaren 1ean "LA GUIA" egunean (azokaren aurrean):
16,30etan ume zein gazteentzako DJa eta antzerkia. (AEKren eskutik).

Uztailaren 6tik 10era: ERREPELEGAko jaiak.

Uztailaren 11 eta 12an TXALAPARTA tailerra:
14 eta 30 urte bitartekoentzat, GAZTE GELAn.

Udan Portun hiru BERBALAGUN talde martxan egongo dira:
Astelehenetan 18,00etatik 19,00etara LEIOA kafetegian.
Ostiraletan 20,00etatik 21,00etara ZIRIMIRI tabernan.
Ostiraletan 20,00etan 21,00etara DONEGAL tabernan.

Gainontzeko bederatzi taldeak iraila arte oporretan izango dira, baina aipatutako hirurak ateak zabalik aurkituko dituzue beraz uztailan animatuz gero horietara joan!!

Agurtza atunontzirako bisita

Aurten ere Agurtza atunketaria ikustera joango gara, baina oraingoan arrantzale santurtziar euskaldun batek emango dizkigu azalpenak. Ekainaren 30ean, zapatuan, joango gara, txanda bitan: lehenengoa goizeko 11etan eta bigarrena jarraian, 12etan. Zeuk ere etorri nahi baduzu, idatzi mezua lehenbailehen email honetara: baiesan@kaixo.com. Azkar ibili, lekuak mugatuak dira eta!!!
Lupi (Joseba Lupiola) arrantzale santurtziarraren ahotik, itsasoan zelan egiten duten arrantzan jakingo dugu, euren bizipenak, pasadizoak, trikimailuak...  Eta bururatzen zaizkigun zalantzak edota galderak egin ahalko dizkiogu Lupiri.

Mintza Eguneko bideoa eta poteoa!

Ekainaren 29an, ostirala, 19:00etan Santurtziko Dorretxean Bai Esan euskara elkarteak Mintza Egunari buruz egindako bideoa ikusiko dugu; bertan egon ginenok geure burua ikusteko aukera izango dugu. Gainera, bideoaren ostean eta ikasturteari agur esateko asmoz, Txitxarran poteoa egingo dugu. Hala ere, ikasturtea amaitu arren Berbalagunek udan jarraituko du euskarak ez duelako oporrik hartzen.

Animatu eta pasa zaitezte!

Bertsolaritza barnetegia






Aukera ezin hobea da praktikatzen jarraitzeko eta bertsolaritzaz gozatzen ikasteko. Begirale irakasleen taldea ezin hobea da; Esti Alberdi, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Ainhoa Aranburu. Azken hau Iruñeko Hizkuntza Eskolako irakaslea da, eta euskara ikasten ari direnekin jarduteko bertso eskola jarri du martxan bertan. Euskararen jabekuntza prozesuan ikaragarri laguntzen du bertsolaritzak.



Gazteen Euskal Jaia Portugaleten

Ekainaren 23an, larunbata, Maestro Zubeldia ikastetxeko patioan Gazteen Euskal Jaia 11:00etatik 19:30era.


Berbalagunon hitzordua Sestaon!!



Bihar, ekainak 22, ostirala, hitzordua izango dugu Sestaoko jaiak direla eta. 19:30etatik aurrera Berbalagunaren inguruko informazioa, kamiseta eta txapen salmenta... izango dugu Sestaoko txosnagunean.
Ondoren, 21:00etan gutxi gora behera, bertatik poteo bat egingo dugu. Anima zaitezte gurekin etortzera!!! Sestaoko herritarrek ikus dezatela Berbalagunak bizirik gaudela!!!!


**Ostegunean, 20:30etan geratuko gara ere, beraz, adi egon!!!!

Udako ikastaro eta barnetegiak 2012

Uda heltzear dago, eta AEK-k hainbat aukera eskaintzen ditu uztailean, abuztuan edota irailean, gure euskaltegi eta barnetegietan euskara ikasi eta praktikatzeko, hala nola, euskalduntze barnetegiak, bertsolaritza barnetegiak, ibiltariak, trinkoak euskaltegietan, familientzako barnetegiak... Aukerak ugari eta ezberdinak dira.
Ezkerraldeko AEK euskaltegietan trinkoak egin ditzakezue uztail eta irailean goizez nahiz arratsaldez. Izena emateko jo zuen herriko AEKra eta bertan galdetu; urtean ikasitakoa hobetzeko, euskara ikasteko edota maila ofizialak lortzeko.
Informazioa hemen

Euskal kultur astea 2012

Hala dzipo musika eskolak, egitarau polita antolatu du aste osoan goza dezagun, Barakaldoko San Bizente auzoan:
Txotxongiloak, hitzaldiak, entzunaldiak, herri kirolak,... eta larunbatean: EUSKAL MUSIKAREN JAIA!!!!
Hurbil zaitezte San Bizenteko parkera larunbatean eta gozatu musika!!!!




Goazen Petralandara!

"Ez garela, bagarela... milaka hemen bagara!!". Sorginek akelarretan esandako esaldi hau testu askotan topatzen dugu. Akelarreak, sorgin bilera? elkartze herrikoia? deabrua goraipatzeko batzarra?... Denetariko entzun dugu honen inguruan, baina existitu existitu ziren.
Bizkaian, akelarreak egiteko lekuren bat Dimako Petralanda zelaia izan zen. Hara joateko, sorginek antzinako esaldi bat erabiltzen zuten:

" Sasien guztien gainetik
  hodei guztien azpitik.
  Harantz arnasa baten
  eta onantz beste baten."

Horretaz berba egiten du Adarrots folk taldeak  abesti honetan

Entzun eta gozatu!

Eki Eguna 2012 Mamarigan

Ekainaren 23an, larunbata, Mamarigako Kultur Etxeak Eki Eguna ospatuko du, eta aurten ,larunbata izanda, egun osoko egitaraua prestatu egin du:
12:00etan Rally Kantuz poteoa (kuadrillentzako kantu lehiaketa)
15:00etan bazkari autogestionatua; eraman taper, mahai eta aulkiak. Plazak bete ditzagun!
19:00etan txorizo banaketa eta erromeria Patxi Perez eta Konpainiaren eskutik.
21:30ean kalejira, tinbalada eta sua!

Animatu eta parte hartu!

Irlandari buruzko hitzaldia

Ostegunean, ekainak 21, 19:00etan Santurtziko Dorretxean Irlandari buruzko hitzaldia izango dugu Xabier Ribeiraren eskutik, Bidaia interesgarria Irlandako historian zehar; aukera ona jakin gura duguna galdetzeko.

GURASOLAGUNAK TALOA EGITEN

Pasa den ostegunean Portugaleteko Gurasolagunak taloa egiten ikasi zuten. Arto irin gozoaz egin zuten ondoren txorizo edo txokolateaz lagunduarik jateko. 28 bat lagun bildu ginen arratsalde paregabea pasatzeko. Gurasoek bizkotxo tailerra eskatu dute hurrengorako! Bertan espero zaituztegu!!!

GURASOLAGUNON HITZORDUA ETA UMEENTZAKO TAILERRAK

Ikasturtea amaitzear dugu eta pena da, baina askok oporrak hartuko ditugu. Horregatik, oporrak hartu baino lehen, aurten egindakoari buruzko balorazioa egiteko bilduko gara , eta irailetik aurrera egingo duguna erabakitzeko ere bai. Ez ahaztu umeentzako tailerrak izango direla. Anima zaitez! Gu guztiok gara Gurasolagun!

EGUNA: Ekainak 15, ostirala
ORDUA: 17:30
TOKIA: Santa Clara

Udan ere... Berbalaguna!!!!

Kurtsoa bukatzen ari da, eta ziur aski zuetako askok Berbalagunen jarraitu nahi izango duzue.

Hona hemen aukerak:

- Zure berbataldeak udan jarraitzeko asmoa badu, esaguzu
- Taldeak ez, baina zuk berbalagunean udan ere jarraitu nahi baduzu, esaguzu

Deitu: 678 626 567 (Aintzane)
Idatzi: ezkerraldea@aek.org

Ekainaren 28a baino lehen izena eman, orduan erabakiko dugu non, noiz eta nola elkartuko garen. Uztaila eta irailean elkartuko gara paseatzeko, trago batzuk hartzeko, ...

Eskerrik asko eta anima zaitezte udan ere Berbalagun izaten!!!!


Mendilagunak Anbotora

Igande honetan, ekainak 17, ikasturtea agurtzeko asmoz mendilagunek azken irteera egingo dute. Azken irteera honetan Mariren bizitoki nagusira joango dira, Anbotora, hain zuzen ere.
Anbotoren ikuspegi ederrez gozatzeko aukera ezin hobea izango duzue. Azken bolada honetan, hainbat arrazoi direla medio,  irteerak ez dira oso arrakastatsuak izan; ea oraingoan udari harrera egiten diogun non eta Anboton!.
Animatu eta parte hartu!
Geralekua: Santurtziko tren geltokian
Ordua: 09:00etan
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.

"Zure ziztada behar dugu" hitzaldia

Euskarazko hedabideen egoera gero eta larriagoa da, eta krisialdi honek egoera okertu egin du; BERRIA egunkaria adibide bat da. Hedabideen aldaketa sakonari indartsu heltzeko, egoera ekonomiko larriari aurre egiteko eta etorkizuna bermatzeko BERRIAk "Zure ziztada behar dugu" izeneko kanpaina abian jarri du. Ekainaren 15ean, ostirala, 19:00etan Santurtziko Dorretxean kanpaina honen inguruko hitzaldia izango dugu.
Normalizaziorako bidean BERRIA beharrezkoa da; lagun diezaiogun!

Uxue Alberdiren hitzaldia

Hurrengo ostegunean, ekainak 14, Bai Esan euskara elkarteak antolatuta, Uxue Alberdi euskal idazlea, bertsolaria eta kazetaria Santurtziko Dorretxean izango dugu 19:00etan. Aukera paregabea emakume polifazetiko honekin berba egiteko.
Ez galdu aukera!

Kapela Eguna Barakaldon!!!!

Har ezazue txanoa, kapela, txapela edo nahi duzuena eta hurbildu bihar Barakaldora!!!!
Triki-poteo mundiala egingo dugu!!! 19:30etan Barakaldoko AEKn elkartuko gara, eta San Bizentetik buelta eman ondoren, Bagatzara joango gara.
Berandu bazatoz, lasai, jarrai ezazu musikaren soinua eta topatuko gaituzu!!!
Bihar arte, berbalagunok!

"Nire bizi osoa espetxean" dokumentala

Argiaren bideo emanaldiaren barruan eta Mamarigako Kultur Etxeak antolatuta, ekainaren 13an, asteazkena, "Nire bizi osoa espetxean" dokumentala ikusteko aukera izango dugu Kultur Etxean.
Mumia Abu-Jamal kazetaria eta Pantera Beltzetako militante ohia 1981eko abenduaren 9an atxilotua izan zen polizia bat ustez erailtzeagatik. Frogen desagertzea, lekukoei estortsioa… beharrezkoak izan ziren “ahotsik gabekoen ahotsa” bezala ezagutua zena heriotzera zigortzeko. Orduz geroztik, bere errugabetasuna frogatzeko borroka ez da amaitu.
Dokumental honetan hainbat elkarrizketaren bitartez Mumiaren istorioa eta egoera ezagutzeko aukera izango dugu.

talo tailerra Portugaleten




Oraingoan Gurasolagunok taloa egiten ikasiko dugu. Umeek gurasoek lagunduta orea prestatuko dute eta gustuko osagaia aukeratuko dute laguntzeko. Etor zaitez gurekin talo egiten ikastera!

DATA: Ekainak 7, osteguna
ORDUA: 17:30
TOKIA: "Tajus txo" elkartearen txokoa (Maestro Zubeldia kalea)