pestaƱak

"Nafarroaren konkista" hitzaldia, Sestaon

Gaur, irailak 27, hitzordua izango dugu gure Historiarekin.
Udal liburutegian, arratsaldeko 19:00etan, Angel Rekalde hizlariak, hitzalditxoa eskainiko du, film laburrarekin batera. 
Horrekin batera, asteburu osoan ikusgai izango da "1512, Nafarroaren konkista" erakusketa, udal liburutegian bertan. 
Ekimen hau asteburu honetan hasi eta hurrengorarte luzatuko den Euskal jaiaren egitarauan txertatzen da.
Anima zaitezte Sestaora hurbiltzen!!


Euskaraz bizi nahi dugulako!!!

"Euskaraz bizi nahi dut" lasterketa ezkerraldean ere izango dugu, Barakaldon eta Sestaon. 
Larunbat honetan, irailak 22, Euskal Herriko txoko askotan "Euskaraz bizi nahi dut" lelopeko lasterketa burutuko da. Gurean, honako ordu eta lekutan izango da:
Sestao: Goizeko 10:00etan Kasko plazan
Barakaldo: 17:00etan Anaien parkean

Izena egunean bertan eman ahal izango duzue, 10€ ordainduta kamiseta polit-polita jasoko duzuelarik.
Horretaz aparte, oparien zozketan parte  hartuko duzue: argazki makina, mp3ak, bideo kamera, presio-eltze elektrikoa....

Anima zaitezte, Ezkerraldean ere euskaraz bizi nahi dugulako!!!!

Euskaltegien matrikulazio kanpaina abian da!

Ezkerraldeko AEKren eta udal euskaltegien matrikulazio kanpaina abian da; titulu homologatuak, maila guztiak... eta oraindik izena emateko aukera duzue zuen herriko AEKn zein Udal Euskaltegian. Izena emateko hurbildu eta bertan galdetu edo telefonoz nahiz emailez egin dezakezue.
Animo, bizi euskaraz!

Portugaleten BERTSOLARITZA ikastaroak

 
Portuko Udalak urriaren 1etik abenduaren 10era izango diren bertsolaritza ikastaroak prestatu ditu bai helduentzat baita umeentzat ere. Ikastaro hauek hiru hilabetekoak eta dohainik izango dira eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko irakasle batek emango ditu. Izena emateko azken eguna: irailaren 20a osteguna.
 
Bertsolaritza helduentzat: ASTELEHENETAN 19,15-20,45
Bertsolaritza haurrentzat: ASTELEHENETAN 17,30-19,00

IZENA EMATEKO: 
94 472 92 20 /94 472 93 09
santaclara@portugalete.org.

Berriz ere martxan!!


Udako oporraldia amaitu egin da, eta berriz ere Berbalagun egitasmoa badator!! Beti bezain gogotsu eta alaitsu. Beste ikasturte bat euskaraz berba egiteko, maitatzeko, ondo pasatzeko... Ekintzaz beteriko ikasturtea datorkigu: Irteerak, KORRIKA, tailerrak, poteoak...
Orain, irailean, zuen herriko dinamizatzailea zuekin harremanetan jarriko da taldeak aktibatzeko; beraz, adi egon! Taldeak, urtero bezala, urrian hasiko dira, eta urrirako euskararen agenda prest izango duzue.
Animo eta gora ezkerraldea euskaldun!!