pestaƱak

ABENDUKO AGENDA!!!!


Santurtzin "Euskaraz bizi nahi dugu" mosaikoa

Igande honetan, azaroak 2, Santurtziko parkeko oinezko bidean euskararen aldeko mosaikoa egingo dugu 13:00etan. Euskara maite eta erabiltzen duzuen guztiak behar zaituztegu euskaraz bizi nahi dugula agerian uzteko. Horretarako, "Santurtzin euskaraz bizi nahi dugu" esaldia duen mosaikoa osatuko dugu. Santurtzin eta ezkerraldean, jakina. Beraz, denak gonbidatuta zaudete, denok beharrezkoak garelako.
Animatu eta hartu kartulina!

EUSKARAREN EGUNEAN SESTAON...TXOKOLATEA!!!!

Datorren astelehenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta nola ez, Sestaon ere ospakizunak lekua izango du. 

17:15ean, umeentzako jokuak, kantak eta ikuskizuna izango dira musika-eskolan, eta ondoren...
Arratsaldeko 6etatik aurrera proba-jolasa izango da Gaztelekun (guraso eta umeek parte hartzeko) eta ondoren txokolate gozo-gozoa dastatzeko aukera izango dugu!!!!!

Galduko duzue?? Anima zaitezte eta hurbildu Gazteleku eta AEKra, guztion artean Euskararen Eguna ospatzeko!!!!!



Abenduaren 1ean denok Bilbotik Donostiara!

Izen-emate eskasa dela eta, autobusa ezkerraldetik atera beharrean, Bilbotik aterako da. Irteera 15:00etan izango da Plaza Biribilatik (La Granja), eta prezioa 10€-an. Izena emateko: Bilboko Alde Zaharreko Kalderapekon(Perro kalea 1) Telefonoa: 94 416 40 99. Azkar ibili izena emateko azken eguna gaur da eta!






Argazki eta lelo kuttunena lehiaketa

Abenduaren 3ko Euskararen Eguna dela eta, argazki eta lelo lehiaketa antolatzea pentsatu egin dugu. Zure herrian euskararekin lotzen duzun argazkirik kuttunena egin eta leloa jarri. Edozein argazki mota izan daiteke, leku bat, egoera bat, lagunekin egindakoa... Garrantzitsuena da zuentzat zentzu berezia izatea.
Bilatu, egin argazkia eta bidali abenduaren 3a baino lehen ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org.
Berbalagunen blogean bozka eman argazki eta lelorik onenari abenduaren 3tik 5era. Abenduaren 10ean irabazlea nor den jakingo dugu. Animo, saria du eta!
Gora Ezkerraldea Euskaldun!

Olentzerori Gutunen Sariketa


Urtero bezala Gabonak gero eta hurbilago daude, neguko solstizioa gero eta hurbilago eta Olentzero Serantesen daukagu jo ta su opariak prestatzen; eta urtero bezala Euskara Sailak antolatzen duen Olentzerori euskarazko gutunen sariketa martxan da. Azaroaren 14tik abenduaren 14ra, biak barne, gutunak aurkezteko epea izango duzue.
Idazlanak non aurkeztu
Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloan, 08:00etatik 14:00etara, edota honako helbidera bidaliz: Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloa, Sabino Arana, 5 (CasaTorre Jauregia) 48980 Santurtzi (Bizkaia).
Informazio gehiagorako sakatu hemen
 


Eman euskara elkarri!

"Eman euskara elkarri" Hauxe da KORRIKA 18ren leloa; bai, KORRIKA martxan da; jada 18 korrika. Urte dezente euskara aldarrikatzen, urte asko normalizazioaren aldeko lana egiten euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da.
Informazio gehiagorako sakatu hemen

Berbalagunak dantza eta pintxotara!

Larunbat honetarako plan ederra bezain gozoa daukagu Santurtzin; izan ere, Bihotz Gaztea dantza taldearen 45. urteurrena izateaz gain pintxo dastaketa izango dugu hainbat berbalagunek proposatuta. 
Bihotz Gazteak dantzaldi ederra eskainiko digu 12:00etan Gernika Parkean, eta jarraian Turismo Bulegoaren eskutik pintxo dastaketa egingo dugu Santurtziko hainbat tabernatan. Amaitzeko, 18:00etan erromeria izango dugu Gernika Parkean.
Pintxo dastaketarako izena emateko sakatu hemen.
Animatu eta parte hartu!

Pilates tailerra Sestaon!!!!


Hurrengo asteartean, azaroak 27, PILATES tailerra egingo dugu Sestaon.
Arratsaldeko 8etan izango da Sestaoko AEKn, Sonia berbalaguna irakasle izango dugularik.

Animatzen bazarete, eman izena Sestaoko AEKn, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org posta helbidean.

Izena ematen duzuenok, egun horretan esterilla bat ekarri beharko duzue, eta ez ahaztu arropa erosoa.


Kirola ere, euskaraz!!!! Etor zaitezte, primerakoa izango da!

Hiru txokolatezko pastela

Oraingoan postre gozo-gozoa egiteko ordua heldu da. Gurasoek umeekin batera gozogilearen lana egingo dute eta hiru txokolatezko tarta ederra egingo dute. Hori bai, dena euskaraz eta doan. Anima zaitezte arratsalde gozo bat pasatzera!

-Eguna: azaroak 22, osteguna
-Ordua: 18:00etan
-Tokia: Maestro Zubeldia eskolan

Izena emateko bidal ezazu eposta gurasoportu@aek.org helbide elektronikora

Gurasolagunak Olentzeroren etxean

Pasa den igandean Portugaleteko Gurasolagunok Olentzeroren etxea bisitatu genuen. Igande arratsalde magikoa izan zen guraso eta umeentzat: Maridomingi ezagutu genuen, Olentzerori berari gutuna irakurri genion, pertsonaia mitologikoekin jolastu ginen... 32 pertsonok parte hartu genuen euskarazko ekintza polit honetan. Pena izan zen pertsona kopuru mugatua egotea, guraso eta ume asko Olentzeroren etxea ezagutu gabe geratu baitira. Hurrengo urterako askoz jende gehiago joango gara, hori seguru.

Abenduaren 1ean denok Donostiara!


Eskualdean autobusak antolatzeko asmoa dugu. Bata, Barakaldokotik 11:30ean aterako da epaitegi atzeko bus geltokitik; egun osorakoa (goizean joan, pote batzuk hartu, eta manifestaziora joan; 10€). Bestea, Santurtzitik atera eta Portutik pasako da (15:00etan atera, manifestaziora joan, eta itzuli. Prezioa zehazteke).
Aukeran izango dituzue biak. Izena euskaltegian eman ahal izango duzue.

Manifestazioari begira prestatutako bideoa ikusteko sakatu hemen.

Bidelagun eta irakurzale taldeak martxan!

Santurtziko berbalagunek bi talde sortu dituzte: Bidelagun taldea eta Irakurzale Kluba.

 
Lehenak zeharkaldiak egitea du helburu, ibilbide errazak, edonork egiteko modukoak. Horretarako, hilean behin elkartuko dira aldez aurretik aukeratutako ibilbidea egiteko. Lehen irteera abenduaren 1ean egingo dute: Urkiolara, Saibigainera, hain zuzen ere. Haraino autoz joango dira  abenduaren 1ean, goizeko 8:30ean. Talde honek bloga dauka, eta berehala informazioa eskuragarri izango duzue. Bloga ikusteko sakatu hemen

 

Bigarrena euskarazko literatura irakurtzea helburu duen taldea da. Horretarako, hilean behin elkartuko da 19:15ean Santurtziko AEK Euskaltegian, hilaren lehen astelehenean, hain zuzen ere. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!!


Euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu beharra dugu, eta horretarako Kontseiluak manifestazioa antolatu du, Donostian. Abenduaren 1ean arratsaldeko 17:00ean Anoetan izango da hitzordua eta hara hurbiltzeko autobusak antolatuko ditugu.

Izena emateko eskatu informazioa zuen herriko AEK euskaltegietan. Eta egun horretarako kamiseta elegante eta polita lortu nahi baduzue, eskura dituzue 10€an Barakaldoko AEKn.

Euskaraz bizi nahi dugulako, Abenduaren 1ean, denok Donostiara!!!!!!

Gurasolagunak Olentzeroren etxera

Igande honetan Gurasolagunok Olentzerok Mungian duen etxea bisitatzera joango gara. Gabonetako pertsonaiarik garrantzitsuenak, gure Olentzerok, ongi etorria egingo digu bere etxean. Mari Domingik, Galtzagorriek eta Peruk, besteak beste, antzinako istorioak, tradizioak eta mitoak kontatuko dizkigute. Etor zaitez Olentzeroren bazter magiko honetara. Den-dena euskaraz!

Eguna:Azaroak 18, igandea
Ordua:arratsaldeko 16:30ean
Tokia: Carlos VII (If dendan)
Prezioa:8€ bakoitzeko (autobusa doan)

Izena emateko bidali e-posta gurasoportu@aek.orghelbide elektronikora.




Portugaleten ERTIBIL erakusketa ikustera joateko bisita gidatua


ERTIBILek Bizkaiko arte sortzaile gazteek eginiko artelanak hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen du. Erakusketa ibiltari hau Sestao, Amorebieta-Etxano, Lekeitio, Derio, Galdakao, Portugalete, Ortuella eta Gernika-Lumo bezalako herrietatik igarotzen ari da. Portugaleten Maria Ibarretxe, Alaitz Arenaza, Jon Macareno eta Mikeldi Perezen (aurtengo sarituak) artelanak ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Zatozte arte garaikideaz gozatzera!!!

DATA: Azaroak 15 Osteguna.

ORDUA: 19:30etan.
LEKUA: Santa Klara Kulturtegia.

Azaroak 9 Ostirala: PORTUGALETEN Ezkerraldeko berbalagunen JAIA


19,00etan PANTXIKA LAMURen umore saioa Santa Clara Kulturtegian.
20,00etan KALEJIRA fanfarria eta guzti Santa Claratik Portugaleteko Alde Zaharrera.
20,00etan ZIRIMIRI tabernan argazki erakusketa, pintxo-potea.

Hortik aurrera Koskojales kaleko zenbait tabernetatik kamiseten banaketa eta pertsona birentzako afari baten zozketa JAUREGI erretegian. Zatozteee!!!

"Ali Baba eta 40 lapurrak" antzezlana

Igande honetan, azaroak 11, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlana izango dugu 12:30ean. Ume eta gurasoentzako ekintza aproposa; beraz, haurrak dituzuenok ez duzue aitzakiarik. Gainera, berbalagunok deskontua daukagu.
Animatu eta gozatu euskaraz haurrekin!

"Lingua nabajorum" antzezlana

Ostegun honetan,  Santurtziko SKAn, "Lingua nabajorum" antzelana izango dugu, 20:30ean. Gainera, berbalagunak izateagatik %50eko deskontua dugu, hau da, sarrerak 5€-an. Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.
Antzezlan honen bidez euskararen historia ezagutuko dugu era barregarri batez; izan ere, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak umorean adituak dira.