pestañak

URTARRILEKO AGENDA

Urtea bukatzear dago, eta urte berriarekin batera, urtarrileko agenda datorkigu. Gogoratu ekintza gehiago topa dezakezuela hemen eta facebook-en (ezkerraldeko berbalagunak)

URTE ETA AGENDA BERRI ON!!!!!!

JOSTAILUGINTZA TAILERRA PORTUGALETEN


Aurtengo Gabonetan Portugaleteko Gurasolagunok betiko jostailuak egiten ikasiko dugu, eta nola ez, haiekin jolastu ere. Etor zaitezte umeekin batera euskaraz jostailuak egitera. Anima zaitezte eta euskaraz gozatu!!:
-DATA: urtarrilaren 2a, asteazkena
-ORDUA: arratsaldeko17:30ean
-TOKIA: Santa Klara Kulturtokian
Izena emateko bidal ezazu e-posta gurasoportu@aek.org helbidera.

KORRIKAren sagardotegi erraldoia ikasleen omenez

Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Hori dela eta, aurtengo omenaldia kalean egin nahi dugu, ikasle horiek guztiak bilduko dituen karpa erraldoi batean, hain zuzen. Sagardotegi erraldoi bat egingo dugu urtarrilaren 26an, Usurbilgo frontoian, egun osoko egitarauarekin:
-Goiz osoan zehar kale animazioa (trikitilariak, txarangak,…)
-13:00: Bertsolariak eta kupelen irekiera
-14:30: Bazkaria
-16:30: Ekitaldi nagusia
-18:00: Erromeria
-21:00: Esne Beltzaren kontzertua.
Edizio honetan euskararen aldeko lasterketa erraldoiak zabaldu nahi duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela diogu, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko eta elkar ulertzeko tresna. Baina, horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea ezinbestekoa da.
Horregatik guztiagatik, Korrikak omenaldirik beroena eskaini nahi die ikasle guztiei. Beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako.

Hainbat informazio, hala nola, ordua, zehazteke dago; baina zehaztu ahala jakinarziko dizuegu.

Animatu!!

Boteroren erakusketa

Pasa den larunbatean Bilboko Arte Ederretako Museora joan ginen Botero margolari kolonbiarraren lanak ikustera. 33 laguneko taldea osatu genuen, eta oso bisita ikusgarria eta aberasgarria izan zen Boterori buruzko hainbat datu azaldu zizgikuten eta.
Eskerrak eman nahi dizkiegu museoko gidariei eta museoari berari egindako harreragatik eta emandako azalpen txukunengatik.
Hurrengora arte!

Hauxe da osatutako taldea:




Negu Eguna 2012 Mamarigan

Negua ate joka daukagu, eta urtero lez, Mamarigako Kultur Etxeak egun berezia prestatu egin du urtaro zuri honi ongi etorria egiteko.
 
Hauxe da abenduaren 23rako (Igande honetarako) Negu Eguna ospatzeko Kultur Etxeak antolatutako  egitaraua:
 
12:00etan Harrizulatzaile Tailerra umeentzat.
 
13:00etan Triki - Kalejira Kultur Etxeko Pandero ikastaroko ikasleekin
 
13:30ean Balkoitik Plazara Xabi Paia eta Gabi Basañez bertsolariekin.
 
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!! 
AUTOGESTIOAREN BIDEZ!!!
 

Gernikarako txangoa

Urtarrilaren 19an, Bai Esanek antolatuta, Gernikara joango gara egun-pasa. Horretarako, Bai Esan taldeak egun osoko egitaraua prestatu egin du:

- Bisita birtuala eta gidatua Santimamiñen.
- Oma basoa bisitatu.
- Bazkaria Markopollon.
- Batzar Etxerako bisita gidatua.

Plan zoragarri honetan parte hartu nahi baduzue, bidali email bat ondoko helbidera: baiesan@kaixo.com. 
Lekuak mugatuak dira: 40 lagun inguru.

argazki txapelduna


Zorionak Saray!

Argazki eta lelo kuttunena lehiaketa

Hauexek dira jasotako gutun eta leloak. Bozkatu lelo eta argazkirik onena mezu bat bidalita ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org. Bozkatzeko azken eguna abenduaren 13a. 14an blogean txapelduna iragarriko dugu.

I. argazkia: "birziklatu zaitez euskarara"



II. argazkia: "sentitu, gozatu eta hitz egin euskaraz"



III. argazkia: "euskararako zubia ikastoletako harrobia"





IV. argazkia: Honek ez du lelorik



Adarrotsen "Zazpi Ditut" aurkezpenak

Korrika 18ren bideoklipa eta denda

KORRIKA 18 martxan da! Eta martxan jartzeko era ona musika entzunez da, Esne Beltzaren musika, hain zuzen ere. Izan ere, KORRIKA 18ren kanta egin du."Eman euskara elkarri", transmisioa baita euskararen oraina eta geroa.
Hona hemen bideoklipa:

https://www.youtube.com/watch?v=A6s7vAJv-LE

Bestetik, larunbat honetan, 12:00etan ezkerraldeko Korrika - denda irekiko dugu Portugaleteko Alde Zaharreko Salcedo kalean (udaletxe atzean). Pasa zaitezte eta aukeratu korrikari ongi etorria emateko kamiseta,sudadera edota prakarik gustukoenak. Hona hemn dendaren ordutegi eta egutegia:




Adarrots taldearen "Zazpi Ditut" diskoaren aurkezpena


Ostiral honetan Santurtziko Kresala aretoan Adarrots folk taldearen "Zazpi Ditut" diskoaren aurkezpena izango da 20:30ean. Aurkeztuko duten diskoa bigarrena da. Izan ere, 2009. urtean, Mendebala Folk Jaialdiak antolatutako talde berrien IV. Lehiaketa irabazi zuten. Harrez geroztik, euren lehen diskoaren grabazioari ekin zioten: “Haizekadak". 

Kresala aretoak edukiera mugatua duenez, asistentzia konfirmatu beharko duzue emailez. Konfirmatzeko sakatu hemen
 

Hona hemen bideo bat:



Mendilagunak Aizkorrira!

Igande honetan, abenduak 16, Mendilagunek ikasturte honetako bigarren irteerari ekingo diote: Aizkorrira. Lehen irteeran eguraldi kaskarra egin bazuen ere eta 3 lagun izan arren, primeran pasa genuen. Orain, Aizkorrira abiatuko dira, eta hotza iragarri arren, aurre egingo diote. Hori bai, elurretarako arropa eraman behar, hau da, polainak, botak... Aizkorri mendia eta ingurua elurtuta ikusteak izugarria izan behar du. Izan ere, ahalegin handia egitearen xarma da jasotzen den uzta, kasu honetan, ikuspegia.
Animatuz gero, igande honetan 07:00etan Santurtziko tren geltokian.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.

Kultur Etxeko ikastaroen jaia

Ostiral honetan, abenduak 14, Mamarigako Kultur Etxean antolatzen diren ikastaroen jaia izango dugu 19:30etik aurrera. Ikastaroetan parte hartzen dutenek nahiz parte hartzen ez dutenek elkar ezagutzeko jaia non Kultur Etxea barrutik ezagutzeko aukera ere izango duzuen. Gainera, hau guztia borobiltzeko pintxo-jana izango dugu.
Baliteke hurrengo urtean animatzea eta ikastaroren batean izena ematea.

"Biak hankaz gora" antzezlana


Gurasolagun gozo-gozoak!!!



Asteazkenean, abenduak 12, HIRU TXOKOLATE TARTA egiten ikasteko tailertxoa egingo dugu Sestaon. 

Kueto eskolan izango da, arratsaldeko 6etan. Gurasolagunek antolatua, guraso eta seme-alabentzat izango da, guztion artean euskara praktikatzeko eta gauza berriak ikasteko.

Animatu eta eman izena aintzane-p@aek.org helbidean edo Sestaoko AEK euskaltegian.
Gozatu euskaraz!!!!

Ezkerraldeko Korrika-denda irekitzear!

Korrika 18 martxan da! Andoainetik Baionara izango da aurtengo edizioa, eta gehiagotan egin dugun bezala ezkerraldeko Korrika-denda irekiko dugu. Hurrengo larunbatean, abenduak 15, Portugaleteko Alde Zaharrean, Salcedo kalean, 3 zk. (udaletxe atzean). Bertan, arropa erosteaz gain Korrikaren inguruko informazioa jaso ahal izango duzue.

Abenduaren 2ko mosaikoa

Hura mosaiko ederra osatu genuena Santurtzin! Santurtzin euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu genuen argazki eder hau osatuz.