2013/01/31

OTSAILEKO AGENDA, EKINTZAZ BETEA!!!


Hemen duzue hurrengo hilabeteko agenda, lebetik atera berri. Denetarik izango dugu: irteerak, tailerrak, antzezlanak, inauteriak,...

Eta ez ahaztu Korrika kulturala abian dela!!! Honetan egongo diren ekintzen berri ere emango dizuegu, adi egon!

Anima zaitezte eta parte hartu!!!!!

2013/01/29

yoga tailerra Santurtzin

Koadrila polita elkartu ginen aurreko ostiralean yoga egiteko. 18:30ean Santurtziko dorretxean lotu ginen 2 orduko saioa egiteko Iñaki berbalaguna eta yoga irakaslearen eskutik; mila esker Iñaki!. Ostiral honetan, berriz ere elkartu gara gure arima eta gorputza bildu, lotzeko asmoz, hori baita, hain zuzen ere, yoga. Argazkiak ikusteko: http://www.flickr.com/photos/santurtzineuskaraz/sets/72157632642733368/

2013/01/24

PINTXO DASTAKETA SAN BIZENTEN!!!


Ostiralean, urtarrilak 25, pintxo dastaketa izugarria izango dugu San Bizenten!!! Urtero bezala, Sasiburu euskara elkarteak, Berbalagunekin batera, pintxo dastaketa antolatu du.

Arratsaldeko 19:30ean Martxoak 8 plazan elkartuko gara, pintxo batzuk hartzeko, mintzatzeko eta guztion artean euskara San Bizente eta Barakaldoko kaleetara eramateko. 

Galdu behar al duzue??? Guztiok zaudete gonbidatuta. Anima zaitezte ta pasatu bertatik, zuen zain izango gara!!!!

KORRIKAren ginkana!

Oraindik izena eman dezakezue ekimen berri honetan. Ezkerraldean taldeak osatzen ari dira, eta izena eman nahi baduzue, hurbildu zuen herriko AEKra. Koadrilan talde bat osatu dezakezue parte hartzeko. 8 laguneko taldeak izan behar (neskak eta mutilak).Talde bakoitzak 40€ ordaindu beharko ditu, eta trukean kamiseta bana.
Ezkerraldeko kanporaketa otsailaren 23an izango da. Ezkerraldekoa irabaziz gero, Bizkaiko finala Bilbon izango da martxoaren 2an. Finala, 24an Baionan.
Informazio gehiagorako: www.korrika.org

2013/01/21

Mendi irteera Aizkorrira

Igandean, urtarrilak 27, Santurtziko mendilagunak Aizkorri mendira joango dira. 07:30ean Santurtziko tren geltokian geratu dira. Gogoratu edonor joan daitekeela irteera hauetara, eta oso aukera ona dela euskaraz kirola egiteko.
Irteerak hilean behin izaten dira, eta parte hartzeko mezu bat bidali behar duzue ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org. Taldean ere izena eman dezakezue arduradunari mezu bat bidalita:enekocolino@hotmail.com
Animatu eta parte hartu!


2013/01/18

KORRIKAREN ALDEKO ARGAZKI ERRALDOIA!!!


Igande honetan, urtarrilak 20, Korrika 18ren aldeko ekintza polit-polita izango da Barakaldoko San Bizente auzoan: ARGAZKI ERRALDOIA!!!

Helburua ahalik eta euskaltzale gehien elkartzea da, guztion artean Korrikari bultzada emateko eta irudi ederra ateratzeko. Seguraski eguraldiari aurre egin beharko diogu, baina lagunduko gaituzue ezta???

Anima zaitezte eta hurbildu igandean eguerdiko 14:00etan San Bizenteko parkera! Zuen zain egongo gara!!!

EMAN EUSKARA ELKARRI!!!!!

2013/01/17

KORRIKA AURKEZPENA BARAKALDON!!!



Bihar, urtarrilak 18, Korrika 18ren aurkezpena izango da Barakaldon. hitzordua arratsaldeko 19:30etan dugu, San bizente auzoko Gran Parada tabernan.

Korrikaren inguruko informazioa eta nondik-norakoak azalduko dizkigute, bideoak ikusiko ditugu... pintxo ta guzti!!!

Hurbil zaitezte!!!!

EMAN EUSKARA ELKARRI!!!!

2013/01/16

Hip-hop emanaldia fracking-aren kontra

Urtarrilaren 26an fracking-aren kontrako hip-hop emanaldia izango dugu, 21:00etan Santurtziko La Kelo gaztetxean NORTE APACHE eta 2 ZIO taldeen eskutik. Sarrera 3€-an , eta bildutako dirua fracking-aren kontrako borrokarako izango da.

Jai erraldoia Usurbilen!

Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Hori dela eta, aurtengo omenaldia kalean egin nahi dugu, ikasle horiek guztiak bilduko dituen karpa batean, hain zuzen. Txotx erraldoia egingo dugu urtarrilaren 26an, Usurbilen, egun osoko egitarauarekin:
-Goiz osoan zehar kale animazioa (trikitilariak, txarangak,…)
-13:00: Bertsolariak eta kupelen irekiera
-14:30: Pintxoak
-16:30: Ekitaldi nagusia
-18:00: Erromeria
-21:00: Esne Beltzaren kontzertua
Izen-emateak AEKren euskaltegietan (Sarrera 10 euro: jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne).
Ezkerraldeko autobusak:
Irteera, goizeko 10:30ean
. Santurtziko parketik (arkupeetan), ondoren ezkerraldeko beste herrietatik pasako da.
Itzulera: 20:00etan edo gaueko 12etan
Animatu eta parte hartu!

2013/01/11

AZALERAKO IPUINAK PORTUGALETEN

Oraingoan zuen seme-alabekin esperientzia berriak probatzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Ipuinak kontatzen ikasiko duzue azalaren bitartez. Ikastaroak hiru saio izango ditu (bata urtarrilean, bestea otsailean eta azkena martxoan) eta derrigorrezkoa da izena ematea. Bi talde sortuko dugu: 2-5 urte 17:00-18:00 eta 5-7 urte 18:00-19:00) Izena emateko bidali e-posta helbide honetara: gurasoportu@aek.org.Kopuru mugatua dago.

-DATA: urtarrilaren 31a, osteguna (1. saioa)
-ORDUA:17:00-18:00 eta 18:00-19:00
-TOKIA: SANTA MARIA IKASTETXEAn, Haur hezkuntzako eraikinean (ez Santa Claran)

GABONAK vs ELIKADURA OSASUNTSUA

-->
Gabonetan asko izaten dira egiten ditugun gehiegikeriak, elikaduran batez ere. Garai honetan izaten ditugun opor egunak jan eta edateko egunak izaten dira eta konturatu ez arren, gure gorputzak izugarri nabaritzen du. Elikadura erabat erlazionatuta dago osasunarekin, horregatik zaindu behar dugu. Beraz, egun berezi hauek atzean utzita, gorputz garbiketa egiteko unea heldu da; eta horretarako, dietista batek lagunduta, ikastaro praktiko bat egingo dugu PORTUGALETEN.

EGUNA: urtarrilaren 17a, osteguna
ORDUA: 19:00etan
TOKIA: Santa Clara Kulturtegian (Portugalete)

OHARRA: izena emateko idatzi helbide honetara gurasoportu@aek.org.Kopuru mugatua.

2013/01/10

19an Gernikara egun pasa!

Bai Esanek antolatuta, urtarrilaren 19an Gernikara joango gara egun pasa. Horretarako, Bai Esanek ekintzaz beteriko eguna prestatu egin du. Hona hemen egitaraua:

09:30ean atera parkeko autobus geltokitik (autobusez joango gara).
10:30ean Santimamiñe kobazuloak bisitatu (bisita birtuala itxita daude eta).
Omako basoa eta Foruko erromatar herrixka bisitatu.
15:00etan bazkaria garagardotegian.
16:30ean Batzar Etxea bisitatu

Plan ederra, ezta? Bada, ekintza eder honetan parte hartu nahi baduzue, mezu bat bidali beharko duzue ondoko helbidera: baiesan@kaixo.com.
Azkar ibili, lekuak mugatuak dira eta.


2013/01/09

PILATES TALDEA!!!


Horrenbeste gustatu zitzaigunez pilates tailerra, modu egonkorrean elkartzen hasiko gara.
Asteartero, Sestaoko AEKn elkartuko gara, 19:30etik 20:30era

Hilero 20€
Klase solteak 6€

Izena eman nahi baduzue, bidali mezu bat aintzane-p@aek.org helbidera edo 678 626 567 telefonora. 

Leku mugatuak daude eta lehenengo klasea urtarrilaren 15ean izango bada ere, aurrerago izena emateko aukera izango duzue.

Aukera paregabea gure gorputza euskaraz zaintzeko!!!!



2013/01/07

Yoga tantrikoa Santurtzin!

Ezkerraldeko agendan Portu agertu arren, tailerra Santurtzin izango da, Dorretxean. Bi eguneko tailerra: urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean. 25ekoa teorikoa eta 1ekoa praktikoa.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org