pestañak

"Izan bedi emakumea" antzezlana

Ostegun honetan, martxoak 7, 18:30ean Santurtziko Kresala aretoan Koldarrak taldearen "Izan bedi emakumea" antzezlana izango dugu Korrika Kulturalaren eskutik. Koldo Campos azkoitiarrak sortu zuen Hágase la mujer antzeznala, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak euskaratu  du. Camposek berak zuzenduta, Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias eta Naroa Epelde dira obrako aktoreak.
Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. Paradisuan kokatzen dira, eta Jainkoak gizona egin ondoren, honek emakumea behar du alboan. Sortuko duena, ordea, ez da Eva, egungo testuinguruari lotutako emakumea baizik.