pestaƱak

Denok Andoainera!!

Bai, Korrika 18 gero eta hurbilago dago. 10 egunez euskara elkarri emango diogu, 10 egunez etengabe, zenbaitetan arian-arian eta beste batzuetan arin-arin, korrika. Hala ere, euskararen ibilaldia 365 egunekoa da, 365 egunez euskara elkarri ematen, hori baita, hain zuzen ere, egin beharrekoa. Andoainen hasiko da eta Baionan amaitu. 
Hurrengo ostegunean, martxoak 14, Korrika 18 hasiko da. Horretarako, autobusa antolatu dugu. Portugaletetik aterako da 14:00etan. Zu gurekin etortzea nahiko genuke. Izena emateko: Portuko eta Santurtziko AEKn edo ezkerraldea@aek.org. helbidean